Category Archives: Etorkinak

‘Albatun Dos’ ontzia piratetatik libre eta Bermeo Kulturanitz

Share Button

Bermeoko ‘Albatun Dos’ ontzia libre dagoela, eta Bermeoko Kulturanitz martxan dagoela dira aste honetan Bermeoko gai nagusiak.

Hasteko, itsasoan barrena gertatutako ekarriko dugu gurera, Beñat Mendietak horrela idatzi baitzuen gurean: ‘Oraingoan ere libratu dira, baina piratek ez dute atsedenik hartzen….azken honetan ‘Albatun Dos’ ontzia izan da….ia hurrengorik ez dagoen eta azkena dan’. Ia Beñatek esandakoa betetzen den eta horrelako egoera arriskutsu gehiagorik bizitzen ez dugun. Atunontzi honek bizitako arriskuaren gainekoak hurrengo albistean dituzue.

Ezagutzen al duzu Bermeo Kulturanitz? hemen duzu….  Gure komunitateak mahai gainean jarritako gai edota galderak bere erantzunak izan ditu eta orain euskaraz irakurriko dituzun arren, jakina, beraiek gazteleraz erantzun zuten, beraz…Josimar eta Maite Ugaldek zerbait desberdin ikusten badute, itzulpenagatik izan daiteke. Bermeo Kulturanitz zer ezagutzen ote den galderari Josimar Machado Silvak horrela erantzun du: ‘Bermeoko irudi hau ikustea benetan hunkigarria da!, Tb (Globo) saio baten bidez, RIO, ez nuke inoiz pentsatuko horrenbeste emozio piztuko zizkidala, oroitzapen asko eta ederrak denak, horiek denak bizirik eta denborak ezin borra ditzakeenak. Eskerrik asko’. Bestalde, Maite Ugalde Bilbaok ere bere iritzia eman du Bermeoko hesian: ‘Bermeotarra naiz, baina patuak ez du ni hor bizitzerik nahi eta Argentinan hazi naiz, bi urte igarota Bermeora itzuli ginen eta berriz ere alde egin genuen, oraingo honetan Tenerifera, ezkonduta eta hiru seme-alabekin. Horrela bada, nire bizitzaren erdia kanpoan eman dut, baina nire herritik urrun egon arren, bihotzean daramat eta egunero Josimar, zuri gertatzen zaizun bezala, Bermeorekin harreman duen orok hunkitzen nau, eta ez dakizu zenbat gainera’.

Bukatzeko Maite Bazterretxeak utzitako ekarri dugu: ‘Gernika eta Bermeo lotzen duen errepidean, Axpen bertan, biribila jarriko dabe, orain bi urte jarritako radarrak ez baitu ibilgailuen abiadura jaistea lortu eta oinezkoak arriskuan daude‘. Askotan autoaren barruan bakoitza berean pentsatzen doalako edota presa daramalako abiadura hartu eta istripuak gertatzen direnez, egingo den biribila edo errotondari esker abiadura gutxiagotzea izango dute helburu. Honen inguruko informazioa hurrengo estekan.

Aste honetako laburpena hemen utziko dugu, baina jakitun zarenez, astero moduan Bermeoko orrialdeko hesian jasotzen diren guztiekin hemen errepaso berri bat osatuko dugula.

Olatuek Bermeon egin dutena, ‘Motxo’ arrantzuntzia eta etorkinak

Share Button

Kaixo guztioi,

Olatuek Bermeon izandako eragina, ‘Motxo’ arrantzunzia eta etorkinen inguruko kontuak izan dira Bermeoko orrialdeko hesian jasotako gai batzuk. Beti bezala, bertara ekarriko ditugu. Gainera, gero eta kide gehiago gara, 813 lagun gaude bertan, beraz, eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta segi horrela.

Gaurko denboralearen eraginez, kai-muturra apurtu da; olatuak gogor ari dira astintzen euskal kostaldea, eta gure herrian ere nabarmenak dira itsasoak utzitako ondorioak. Dabid Martinez Perezek partekatu du, hesian, olatuen denboraleak Bermeon egindakoaren argazkiak. Ikaragarria benetan. Ez du zerikusirik, egia esan, kostaldeko beste argazki honekin:

Bermeo. Argazkia: Jesus Mª Echevarría

Bermeo. Argazkia: Jesus Mª Echevarría.

Bermeoko edo inguruetako argazki gehiago badituzu edota daudenak ikusi nahi badituzu hemen sakatu.

Bermeoko asteko errepasoa egiteko, betiko moduan, Bermeoko orrialdeko hesian jasotakoak hartu behar ditugu, eta horretarako, iragan astera joko dugu. Beñat Mendietak zera esan zigun hesian: “Bermeoko arrantzuntzi bateko bederatzi arrantzale erreskatatu dituzte Deban. Eskerrak, denak ondo dauden. “ Egia esan, eskerrak denak onik atera zirela. Beste kontu bat “Motxo” arrantzuntzian zegoen erregaia da, haitzetatik ateratzeko ahaleginak egiten aritu baziren ere, ontzia irauli egin baitzen. Itsasgoraren sai egon baziren ere, ez zuten espero zuten moduan atera, eta oraindik ere bertan da.

Arrantzuntziaren kasuaren bilakaera jarraitzeko, Beñat Mendietak idatzitakoa ekarriko dugu baita oraingo honetan ere. “Itsas istripua dela eta ‘Motxo’-ren armadoreak gaur jakinarazi beharko du zein asmo duen ontzia ateratzeko. Arrantzuntziak,i ngurumenean ez duela kalte handirik egingo dio Gipuzkoako Diputazioak. Ondo jokatu dela uste duzu? Zer iruditzen zaizu ‘Motxo’ren kasua?” Bakoitzak bere iritzia izango du, orain Gipuzkoako foru aldundiak ere kasua ikertuko du.

Bestalde “Motxo” ontzia biotopo batean dagoela eta, Rud Beckiak zera dio: “`Motxo´ ontzitik geratzen denarekin zer egin erabakitzeko, armadoreak eta kostakoek izango dute azken hitza, baina gaurko eguraldi zakarrarekin ez dakit zerbait egiterik izango duten.”

Gaia erabat aldatuko dugu, izan ere, Iban Bilbao Barturenek Bermeoko Udaleko eztabaidagunera joateko gonbite berri bat egin digu hesian. Aurreko labur bildumatan ere izan dugu arrazakeria, homofobia eta etorkinek jasotzen dituzten laguntzen inguruko mezuak eta gaur ere, hortik bideratu da eztabaida, bestela, bertan klik egin eta zerorrek ikusi.

Bukatzeko Jose Aitor Alberdi Bergarechek idatzitako ekarriko dugu “AUPA BERMIO TA BERMIOKO GENDEA.”

Zuk ere horrelakoak edota bestelakoak idatzi nahi baduzue, aukera bertan duzue, edota bestela Bermeoko Orrialdeko Hesian.