Artxiboa

‘Dantza’ atalaren artxiboa

Erromeidxe 2012: egunaren kronika eta argazkiak

2012(e)ko Apirilak 27 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeo euritsu esnatu zen pasadan larunbatean. Hala ere, umore ona gosaldu zuten bermeotarrek apirilaren 21ean eta baserritar zein arrantzale jantzita irten ziren herritar asko Erromeidxe egunaz gozatzera.

Aurtengoa Bermeoko Erromeidxe jaiaren bigarren edizioa izan da. Kankinkabara Txistu Taldetik helarazi digutenez, oraindik ere talde guztiak balorazio orokorra egiteko batu ez badira ere, eguna zinez arrakastatsua izan zen. Hona Erromeidxe 2012ko argazkiak:

Erromeidxe 2012 erraldoiekin dantzan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 erraldoiekin dantzan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 eskutik helduta zahar eta gazte ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 eskutik helduta zahar eta gazte ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 bermeoko andrak taldian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 bermeoko andrak taldian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 kantuan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 kantuan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 trikitilariak ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 trikitilariak ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 kalejira ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 kalejira ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 agarrauen dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 agarrauen dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 sueltuan dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 sueltuan dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 bazkaria frontoia ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 bazkaria frontoia ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 triki eta pandero ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 triki eta pandero ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 txistulariak oholtzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 txistulariak oholtzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Kankinkaratik oso balorazio positiboa egin dute eta datorren urteko Erromeidxerako erronka berriak aipatu dituzte: talde gehiago inplikatzea, aktibitate gehiago prestatu, herri bazkarirako lagun gehiagorentzako leku aproposa antolatzea…

Gustora geratzeaz gain, herritarrek jaia era parte hartzailean gozatu dutela azpimarratu dute; eta ez da gutxiagorako izan, hona datuak:

  • Goizean euria izan arren bisitari alde-zaharretik ibili ziren musika jotzen, kantatzen eta dantzatzen.
  • Jende asko hurbildu zen baserritar edo arrantzale jantzita eta denak ondo pasatzeko prest.
  • Bazkaria eta dantzaldia ere oso giro onean eta kopuruei dagokienez, 405 lagun bazkaltzen eta beste 300 lagun momentu diferentetan.
  • Erakusketa antolatzen, muntatzen eta zaintzen  50 lagunetik gora ibili ziren eta bertatik 800 bisitari pasatu ziren.
  • Ane Albisuren hitzaldi-tailerrak 75 parte-hartzaile izan zituen.
  • Zozketako tiketak berehala saldu ziren, balantze ekonomikoa nahiko orekatua izan da beraz.
  • Erromeidxeko muntatze eta desmuntatze lanetan, taldetako kideez gain hainbat herritarrek ere hartu zuten parte.

Datorren urtean ere aurten beste goza dezazuela! Aupa Bermeo, bejondeizuela! :-D

Azken asteburuan ospatuko du Bermeok Apirileko Feria Sollube aldean

2012(e)ko Apirilak 11 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeo aurten ere oreztaz betekoa da Apirileko Ferian. Sebilla urruntxo geratzen den arren, urtero legez, Bermeoko Txo Sevilla elkarteak antolatuta asteburu ederra izango da apirileko azkena Sollube inguruan. Bertan atonduko dute karpa eta umore ona izango da nagusi beste behin.

Eguneko egitaraua dakarkizugu jarraian. Eta… zuk nola bizi duzu Bermeoko Apirileko Feria?

Apirileko feria bermeon, denak soineko luzez ARGAZKIA: fotolog.com/abuelo_rebelde

Apirileko feria bermeon, denak soineko luzez ARGAZKIA: fotolog.com/abuelo_rebelde

Apirileko Feria 2012 – Egitaraua

Apirilak 28, larunbata

12:30 >  Txupinazoa, pregoia eta karpea edegitea Cannon Erretegian (Sollube). Sevillana eta Ohorezko aurreskua agintarientzako

13:00 > Bertaratzen diranentzako ‘Vinito Andaluz’. Jarraian, runbak, sevillanak… dantzatzeko

15:00 > Bazkaria

16:30 > Puzgarriak umeentzako

18:00 > Sokamuturra

18:30 > ‘Txo Sevilla’ eta talde gonbidatuen ekitaldiak. Ondoren, ‘Romero y Dama de Honor’ eta ‘Premio Naranja y Limon’ sariak banatuko dira

20:00etatik aurrera > Dantzaldia

*Egun guztian zehar, Calesa eta zaldiak Cannon aurreko zelaietan (eguraldiaren arabera)

Apirilak 29, igandea

12:30 > ‘Misa Rociera’

13:30 > Gazpatxo txapelketa

18:00 > Dantza txapelketa

18:30 > Talde gonbidatuaren ekitaldia

*Egun guztian zehar, Calesa eta zaldiak Cannon aurreko zelaietan (eguraldiaren arabera)

Erromeidxe antolatu dute apirilaren 21erako bermeotarrek

2012(e)ko Martxoak 13 Bermeo Iruzkinik ez

XIII. mendearen hasieran sortutako Bermeo tradizio luzeko arrantza herria da. Ia 800 urte pasa dira ordudanik, baina hala ere, euskal usadio batzuk bizirik diraute oraindik. Eta nola… bermeotarrek portu aldeko saregileen abileziaz josi dituzte usadioak aro garaikideko oihalera.

Ondo pasatzeko eta jai giroan gozatzeko helburuz, euskaldunon plaza izan ohi zen erromeria berreskuratu dute aurten bigarrengoz. Musika eta dantza aterako dituzte kalera apirilaren 21eko Erromeidxen.

Erromeidxe dantzaldia 2011 Bermeoko Kafe Antzokian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe dantzaldia 2011 Bermeoko Kafe Antzokian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Apirilak 21 ERROMEIDXE – EGITARAUA

12:30etan Bermeoko antzinako bost ateetatik irtenda KALEJIRA jai giroan

SANJUANPORTALE : Sanjuan Portaletik Izaro Abesbatza eta Bermeotarrak Fanfarrearekin kalejira

BEHIPORTALE : Nekazari kalearen hasieran zegoen atetik Musika eskolako trikitilariekin kalejira

SANTABARBARAPORTALE : Nardiz Tar Jon Kalearen hasieran zegoen atetik Alkartasuna Dantza Taldea eta Erraldoien Konpartsarekin kalejira

ERREMEDIOPORTALE : Erremedio kale hasieran zegoen atea, beraz, Fielato Enparantzan hasita Joseba eta Andoni trikitilariekin kalejira

ERRENTERIAPORTALE :  Ibarluzeatar Kosme kale hasieran zegoen atea, handik hasita Kankinkabara Txistu Taldearekin kalejira

14:00etan Talde guztiak Goiko plazan elkartuko dira. Bertan dantza batzuk egingo dira Arostegitik behera elkarrekin abiatu baino lehen. Portutik eta Gaztelutik jarraituko du kalejirak.

15:30etan Bazkaria frontoian. Tiketak eskuratzeko: martxoaren 22an eta 23an, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara bitartean Kultur Etxean. Prezioa: 20€

Arratsaldean… Bazkalosteko Kantak eta dantzaldia gau aldera arte

* Jaialdi – Euskal Jantziakekoek emandako euskal jantziaren zozketa egingo da egunean zehar.

Eguna heldu bitartean eta giroa prestatzeko asmoz, erakusketa eta hitzaldia ere antolatu dituzte:

Euskal Jantzien erakusketa : Bermeoko Irrintzilariak taldearen eskutik, partikularren eta Alkartasuna Dantza taldearen erropak izango dira ikusgai. Martxoaren 20tik apirilaren 1era, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00-21:00h.

Hitzaldi-tailerra : Euskeraz Berbetan taldearen eskutik, Ane Albisuk, Gure jantzi eta janzkerak azken 100 urteotan: Atontzearen garrantzia hitzaldia eskainiko du. Martxoaren 21ean, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00h.

Zahar eta gazte dantzan Bermeoko Erromeidxe 2011an ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Zahar eta gazte dantzan Bermeoko Erromeidxe 2011an ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Lehen Erromeidxe Kafe Antzokian

Kankinkabara Txistu Taldeak eta Alkartasuna dantza taldeak abiatu zuten iaz, lehenengo Erromeidxe. Bermeoko Kafe Antzokian izan zen dantzaldia eta 200 lagun inguru batu ziren bertan dantzarako prest. Oholtza gainean Musika Eskolako trikitilariak, Bermeoko Gaiteruak eta Kankinkabara Txistu Taldea aritu ziren, 40 bat lagun orotara. Gustora asko igaro zuten arratsaldea bertaratutakoek eta etorkizunean, jai handiagoa osatzeko gogoa adierazi zieten askok antolatzaileei. Nahi horri erantzuteko asmoz, aurten, Bermeon erroldatuta dauden Kultur talde guztiei luzatu zitzaien parte hartzeko deia eta ondorioz, herriko hamabi taldek elkarlanean antolatu dituzte egun osoko jaialdia zein ekimen osagarriak. Antolatzaileak: Haitz nagusije, Bermeoko irrintzilariak, Alkartasuna dantza taldea, Erraldoien konpartsa eta gaiteroak, Euskeraz berbetan, Erdu txo! Gazte asanblada, Izaro abesbatza, Bermeotarrak fanfarrea, Bermeoko abesbatza, Musika eskolako trikitilariak, Joseba eta andoni trikitilariak, Kankinkabara txistu taldea, Zantzue kultur elkartea, Erroxape elkartea. Halaber, Erromeidxe osatzeko, Jaialdi – Euskal Jantziak eta Bermeoko Udalaren laguntza ere izan dute.

Honenbestez, badakizue, erakusketan ideiak hartu, hitzaldi tailerrean zapia eta jantzia atontzen ikasi eta baserritar edo arrantzale jantzita… apirilaren 21ean denok Erromeidxera!

Foka bat iritsi da Bermeoko portura, itsas txakurra ikusi duzue?

2012(e)ko Urtarrilak 10 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeok bisitari berria eta berezia jaso du astean: foka bat agertu zaigu Bermeoko portuan. Ez da ohikoa itsas txakurren presentzia gurean, baina badirudi, azken egunetako itsaso zakarrak orientazioa galduarazi diela eta ondorioz, bi itsas txakur ikusi ditugu gure kostaldean, bat Donostian eta beste gurean. Fokak euskal kostaldean… ikusi al dituzue? Hortik al dabiltza oraindik? Argazkiren bat atera al diozue bermeon azaldu denari? Elkarbana itzazue Bermeoko Facebookeko orrian, guk bideoa uzten dizuegu jarraian:

Itsaso bizi horren argazki ederra utzi zigun Gotzon Monasteriok pasadan astean, hona hemen gure portuko kai-muturra:

Itsasoa bizi-bizi Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Itsasoa bizi-bizi Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Urte berriarekin bat asmo berriak izan ohi dira barra-barra gure agendetan, egin al duzue proposamenik? Gure orrian dantza eskaintza jaso dugu ba! Nork esan zuen euskaldunok ez daukagula erritmorik? Bermeotarrok dantzan ere iaioak gara eta saltsan trebeak, ez al da hala? Salsacubana en Bemeok umeentzako klaseak debalde eskaini ditu, hona hemen informazioa eta Valle Tunezek berriz gure herrian erritmo galanta dagoela adierazi digu! Gazteleraz utzi digu iruzkina eta halaxe dakarkigu lerootara: ‘Por suerte, llevamos años demostrando que en Bermeo hay mucho ritmo y que todo el mundo puede bailar!!! Así que …..ANIMO!!!! y gracias!‘.

Besterik ez, eskerrik asko aste osoan zehar parte hartu duzuen guztioi. Oporrak direla eta nahiko alfer ibili gara guztiok azken egunotan baina gogoratu guztion artean osatzen dugula Bermeoko orria; beraz, badakizue, nahi duzuen oro konta dezakezue bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Laster arte!