Orrialde nagusia > Historia, jaiak > Ezagutu Bermeoren historia Bermistorian 2012 azokan

Ezagutu Bermeoren historia Bermistorian 2012 azokan

Gertu dugu urteroko hitzordua. Bermistorian 2012 urriaren 16tik 23ra egingo da, eta beste behin, historian atzera egin eta garai bateko bizimodua gogoratuko dugu bermeotarrok ez ezik, bertara hurbiltzen den orok ere. Bermeoko blog honek bermeotarrentzat interesgarriak diren kontuak biltzea gustuko duenez,  eta zuek, bermeotarrok, ondo pasatzea nahi dugunez,  Bermistorian 2012 azokaren inguruko xehetasunak bildu ditugu, baita Bermistorian 2012ko egitaraua ere. Gurekin denboran atzera egin nahi? :-)

2011ko Bermistorian. Iturria: youtube

2011ko Bermistorian. Iturria: youtube

Noiz egingo da Bermistorian 2012

Urriaren 16tik 23ra Bemeon, Bermeoko Udalaren laguntzarekin

Zer da Bermistorian 2012?

Garai bateko Bermeoko bizimodua gogora ekartzeko asmoz egiten den azoka da Bermistorian. Bermeoko portua eta Alde Zaharra izaten dira jai honen topagune nagusiak, eta Erdi Aroko postuak, tallerrak, musika, kale animazioa, emanaldiak… topatuko ditugu bertan. Ekitaldiak, ordea, aurretik hasten dira, hainbat jardunaldi, hitzaldi eta bisita gidaturekin.

Bermistorian 2012: egitaraua

Urriak 16, martitzena:

2012ko ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK – ERDI AROAREN BUKAEREA 1475 – 1525.
BISITA GIDATUAK
Goizeko 11:30ean. Euskeraz
Izen-emotea: Turismo Bulegoan
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia – Bermeoko Udala: Turismo Bulegoa

Urriak 17, eguaztena:

2012ko ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK – ERDI AROAREN BUKAEREA 1475 – 1525.
BISITA GIDATUAK

Goizeko 11:30ean. Gaztelaniaz
Izen-emotea: Turismo Bulegoan
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia – Bermeoko Udala: Turismo Bulegoa

Urriak 18, eguena:

2012ko ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK – ERDI AROAREN BUKAEREA 1475 – 1525.
BISITA GIDATUAK

Goizeko 11:30ean. Euskeraz
Izen-emotea: Turismo Bulegoan
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia – Bermeoko Udala: Turismo Bulegoa

Urriak 20, zapatua:

PREGOIA
Lekua: Udaletxean
Eguerdiko 12:00etan

ANTXINAKO AZOKEA
Alde zaharrean zehar
Ordutegia: goizez 10:00etatik 15:00era eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara
*Egun guztian zehar: Arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, zeramika tailerra, oholezko jokoak, loren tailerra, kale animazinoa…
*Ludotekeak be ekintza bereziak prestatu dauz

IZARO ABESBATZAREN KALEJIREA
Alde zaharrean zehar

Eguerdian
2012ko ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK – ERDI AROAREN BUKAEREA 1475 – 1525.
BISITA GIDATUAK
Arratsaldeko 5:00etan. Gaztelaniaz
Izen-emotea: Turismo Bulegoan
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia – Bermeoko Udala: Turismo Bulegoa

GAUEKO IKUSKIZUNA
Alde zaharretik portu zaharreraino
Gaueko 9:00etan

Urriak 21, domekea:

ANTXINAKO AZOKEA
Alde zaharrean zehar
Ordutegia: goizez 10:00etatik 15:00etara
*Goizean zehar: Arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, zeramika tailerra, oholezko jokoak, loren tailerra, kale animazinoa…
2012ko ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK – ERDI AROAREN BUKAEREA 1475 – 1525.
BISITA GIDATUAK
Goizeko 11:00etan. Euskeraz
Izen-emotea: Turismo Bulegoan
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia – Bermeoko Udala: Turismo Bulegoa

Urriak 23, martitzena:

“ARGIAK ETA ITZALAK 1912KO GALARRENEAN”
TERTULIA, PUBLIKOAREN PARTE HARTZEAGAZ
Moderatzailea: Ramon Basaldua
Hizlariak: Mikel X. Aizpuru, Juan A. Apraiz, Aingeru Astui eta Alberto Santana
Arrantzaleen Museoko Chile aretoan, arratsaldeko 7:30ean

Ondo pasatu nahi baduzu eta bide batez, garai bateko Bermeo gogora ekarri nahi baduzu, ez galdu 2012ko Bermistorian , mundiala izango da eta! :-) . Gozatu Bermistorian 2011-ko irudiekin eta… POZIK BIZI!

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.