Dena prest Bermeon askatasunaren belaontziari ongietorria egiteko
Abuztuaren 28an egingo du Estelle belaontziak Bermeon geldialdia, eta ongietorria egiteko, egitarau berezia prestatu du Udalak biharko eta asteazkenerako. Askatasunaren Flotilla Donostian izan da, eta bihar, arratsaldeko 16:00etan iritsiko da gure uretara. Bermeoko blog honek herrian ondo pasatzeko aukera ikusten duen guztietan bezala, oraingoan ere egunotan izango dugun guztiaren berri emango nahi dizugu. Prest al zaudete?

Kartela. Bermeon abuztuaren 28an Gazaraino doan "ESTELLE" belaontzia. Iturria: Bermeoko Udala
“Estelle” belaontzia Bermeon – abuztuak 28 eta 29
Zer da Askatasunaren flotilla?
Palestinak Gazako hesian pairatzen duen itsas blokeoa salatzeko Finlandiatik Gazaraino nabigatzen ari den belaontzia da. ‘Estelle’ ontzia Askatasunaren Hirugarren Ontzidiaren aintzindaria da. Lehenengo Ontzidiak, 2010ekoak, Israelgo armadaren eraso zuzenak galarazi zuen, hildakoak eta zaurituak utziz. Bigarrena, 2011koa, Grezian bertan gerarazi zuten. Estelle ontziaren asmoa 2012an horrelakoak eragozten laguntzea da, guztiok elkarrekin palestinarren eskubideak aldarrikatuz.
Zein ekildi izango dira Bermeon?
Abuztuak 28, asteartea
16:00etan: Gazara abiatzen den flotari ongi etorria emango zaio Bermeoko Portuan, Kofradia berrian, hain zuzen ere, bertsolari, txalapartari eta zantzuekin, besteak beste.
17:00etan: belaontziko kideei harrera egingo zaie Udaletxean
17:30ean: kalejira erreibindikatiboa ospatuko da
21:00etan: Baztarren, afari-festa bat egingo da. Euria egiten badu, Frantzisko Deuna Atean (Taraskako arkupetan) izango da
- Janari palestinarra dastatzeko aukera egongo den afarian
- Rafa Ruedaren eta Mikel Urdangarinen abestiak
- Bertso eta olerkiak
Abuztuak 29, asteazkena
10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara: ‘Estelle’ ontzira bisita gidatuak
Egitarau ederra, ezta? Udako azken egunak bikain pasatzeko aukera paregabea dugu bihar eta etzi Bermeon. Besarkada handi bat guztioi eta giroa berotzen joateko, hemen dituzue Estelle ontziaren irudiak Donostian. ONDO PASA!

Zuen iritziak