Arrain azoka, ate joka: denok Bermeora!
Maiatzaren 18tik 20ra ospatuko da Arrain Azoka Bermeon, ostiraletik igandera arte. Aurtengo edizioak 1912ko galerna gogoratuko du ‘Galerna 1912-2012’ izenburuarekin. Bertan 141 arrantzale euskaldun hil ziren eta horiek omentzeko asmoa du Bermeoko Udalak.
Kontserba-industriak izango du protagonismo handia azoka horretan zabalduko diren 25 erakustokietan. Egunero zabalik egongo dira 11.00etatik 15.00etara eta 16.30etatik 21.00etara, igandean izan ezik, egun horretan arratsaldez ez baita zabalduko. Horrez gain, hitzaldiak eta erakusketa ugari antolatu dira.
Azokaz gain, hainbat gertakarik biziaraziko du Bermeo egun horietan. Hementxe daukazue egitaraua:

Bermeoko arrain azoka 2012 | kartela
Barikua, hileak 18:
- Haur eta Gazteen Txokoa
- Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan. 11:00etan eta 18:00etan, dohainik).
- Jantoki-Karpa (12:00, 17:00, 19:00 – 22:30).
- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30, 13:00, 18:00, 19:00) .
Ekintzak:
12:30ean: Arrain Azokari harrera, aurreskua eta hasiera ofiziala Lameran
13:30 Hegaluze Saria
17:30 Fanfarrea Lameran eta Portu Zaharrean
20:00: Alkartasuna Dantza Taldea Lameran eta Portu Zaharrean
Zapatua, hileak 19:
- Haur eta Gazteen Txokoa
- Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan, 11:00etan eta 18:00etan, dohainik).
- Jantoki-Karpa (12:00, 17:00, 19:00 – 22:30).
- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30, 13:00, 18:00, 19:00)
Ekintzak:
12:00 Danborrada Lamera, Gaztelu eta Portu Zaharretik
12:00 Txistulariak Lameratik eta Portu Zaharretik
12:30 Musika Eskolako trikitilariak eta panderistak, txistulariak eta haize taldea Lameran eta Portu Zaharrean
13:00 Pintxo Lehiaketaren sari banaketa Kioskoan
19:00 Musika Lameran eta Portu Zaharrean
22:00 Habanerak frontoian
Domeka, hileak 20:
- Haur eta Gazteen Txokoa
- Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan, 11:00etan, dohainik).
- Jantoki-Karpa (12:00 – 17:00).
- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30 – 13:00).
Ekintzak:
11:00 Umeen marrazki lehiaketea
11:00 Pilota partidak frontoian
12:30 Erraldoiak eta gaiteroak Lameran eta Portu Zaharrean
14:30 Marrazki lehiaketearen sari banaketa umeen karpan
Giro ona izango da Bermeon datorren asteburuan! Adin guztiek ederto pasatzeko aukera izango duzue bertan! Musika, pintxo, hitzaldi… Animatu joaten eta gero konta iezaguzue!
Maiatzaren 18tik 20ra ospatuko da ‘Arrain Azoka’ Bermeon, ostiraletik igandera arte. Aurtengo edizioak 1912. urtean gertatutako galerna gogoratuko du ‘Galerna 1912-2012’ izenburuarekin. Bertan 141 arrantzale euskaldun hil ziren eta horiek omentzeko asmoa du Bermeoko udalak.
Kontserba-industriak izango du protagonismo handia azoka horretan zabalduko diren 25 erakustokietan. Egunero zabalik egongo dira 11.00etatik 15.00etara eta 16.30etatik 21.00etara, igandean izan ezik, egun horretan arratsaldez ez baita zabalduko.
Azokaz gain, hainbat gertakarik biziaraziko du Bermeo egun horietan. Hementxe daukazue gertakizunen egitaraua:
Barikua hileak 18:
- Haur eta Gazteen Txokoa Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan 11:00, 12:00, 17:00, 19:00 dohainik).
- Jantoki-Karpa (12:00, 17:00, 19:00 – 22:30).
- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30, 13:00, 17:00, 18:30) .
Ekintzak:
12:30ean: Arrain Azokari harrera, aurreskua eta hasiera ofiziala Lameran
13:30 Hegaluze Saria
17:30 Fanfarrea Lameran eta Portu Zaharrean
20:00: Alkartasuna Dantza Taldea Lameran eta Portu Zaharrean
Zapatua, hileak 19:
- Haur eta Gazteen Txokoa Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan 11:00, 12:00, 17:00, 19:00 dohainik).
- Jantoki-Karpa (12:00, 17:00, 19:00 – 22:30).
- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30, 13:00, 17:00, 18:30)
Ekintzak:
12:00 Danborrada
12:00 Txistulariak Lameratik eta Portu Zaharretik
12:30 Musika Eskolako trikitilariak eta panderistak, txistulariak, haize taldea eta korua Lameran eta Portu Zahareña
13:00 Pintxo Lehiaketaren sari banaketa Kioskoan
19:00 Musika Lameran eta Portu Zaharrean
22:00 Habanerak frontoian
Domeka, hileak 20:
- Haur eta Gazteen Txokoa Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan 11:00, 12:00 dohainik).
- Jantoki-Karpa (12:00 – 17:00).
- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30 – 13:00).
Ekintzak:
11:00 marrazki lehiaketea
12:30 Erraldoiak eta gaiteroak Lameran eta Portu Zaharrean
14:30 Marrazki lehiaketearen sari banaketa Lamerako kioskoan
Giro ona izango da Bermeon datorren asteburuan! Adin guztiek ederto pasatzeko aukera izango duzue bertan! Musika, pintxo, hitzaldi… Animatu joaten eta gero konta iezaguzue!

Aupa Bermeo!! Eskerrik asko!
Aurten ere ikaragarria asteburuko giro ederra, azoka zoragarria dugu Bermeokoa!