Orrialde nagusia > bermeotarrak, herria, kultura > Bermeoko esaerak eta berbak biltzen hasi gara… ederra okasiñue!

Bermeoko esaerak eta berbak biltzen hasi gara… ederra okasiñue!

2012(e)ko Martxoak 26 Bermeo Iruzkin bat egin Iruzkinetara joan

Bermeo esakera eta izakera propioko herria da eta harro-harro gaude halantxe izatiaz! Baina gure esaera horiek, etorkizuneko gure gazteek ere erabiliko ote dituzte? Herriko euskal berben transmisioak iraun dezan horien ezagutza eta erabilera dira garrantzitsuak; horrexegatik, gaurkoan herriko esaera berezi batzuekin gatoz zuengana.

Ai gure Bermio liburuaren azala

Joseba Mikel Ugalderen 'Ai gure Bermio' liburuaren azala

Joseba Mikel Ugalderen Ai gure Bermio – Esakerak eta izakerak liburua hartu dugu ardatz, baina zuen ekarpenak jasotzeko irrikaz gaude. Postaren amaieran utzi zuen iruzkina edo Bermeoko Facebookeko orrian. Josebak biltze lan ederra egin zuen libururako baina… agian, leiho ireki honetan, berbakera edo esakera berriren bat aterako dugu ;-)

Gaurkoan… Okasiñue!

Okasiñue, folloie edo pellikadie tartean danean botatzen direnak:

Urrun da fitx, betiko ta betiko

Siñuke ibili zara eta begikúnie jarrita

Barreketa gitxi e!

Betondué ipinite hasarre-hasarre

Kaka eitzen tsat

Ama txitxie!

Bermeotarrok, zuen txanda orain, herriak berba ein dezala. Hemen batu barik lagatako zer esakera erabiltzen dozuz okasiñue danien?

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.