Artxiboa

Martxoa, 2012 (r)entzako artxiboa

Merka merke azoka asteburuan, Bermeon!

2012(e)ko Martxoak 30 Bermeo Iruzkinik ez

Merka merke azoka hartuko du asteburu honetan Bermeok. Berton Bermeoko txik-erdi enpresen alkarteak antolatuta, martxoaren 30ean eta 31an eta apirilaren 1ean herriko hainbat dendak produktu ugari ipiniko dituzte salneurri merkeetan. Hona xehetasun guztiak:

Merka Merke azokaren kartela.

Merka Merke azokaren kartela.

Noiz: Martxoak 30 eta 31 eta apirilak 1.

Non: Lameran

Dendak: Txalintxu, Arber, Marian Modas, Itsasora begira, Cotton, Betty Boop, Modas Monica, Panpoxa, Urrats oinetakoak, Aurtxoa, Tonini, Gozo-txo, Decoraciones Rafa, Gloss, Itsaslore, Izarzugaza harategia, Lenceria Ariana.

Ordutegia eta egitaraua:

Barikua, martxoak 30

10:00 Azokearen hasikerea

13:00 Inaugurazinoa eta Bertoneko web orriaren aurkezpena

15:00 Azokea ixten da

17:30 Azokea zabaltzen da

20:00 Karpa barruan, Bertoneko web orriaren aurkezpena Cavagaz ospatuko dogu.

21:00 Azokea ixten da.

Zapatua, martxoak 31

10:00 Azokea zabaltzen da

12:00 Txu-txu trena (15:00ak arte. Ibilbidea karpearen aurrean hasi eta amaituko da)

15:00 Azokea ixten da

17:30 Azokea zabaltzen da

18:00 Txu-txu trena (21:00ak arte. Ibilbidea karpearen aurrean hasi eta amaituko da)

21:00 Azokea ixten da.

Domeka, apirilak 1

10:00 Azokea zabaltzen da

15:00 Azokea ixten da.

Bermeoko esaerak eta berbak biltzen hasi gara… ederra okasiñue!

2012(e)ko Martxoak 26 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeo esakera eta izakera propioko herria da eta harro-harro gaude halantxe izatiaz! Baina gure esaera horiek, etorkizuneko gure gazteek ere erabiliko ote dituzte? Herriko euskal berben transmisioak iraun dezan horien ezagutza eta erabilera dira garrantzitsuak; horrexegatik, gaurkoan herriko esaera berezi batzuekin gatoz zuengana.

Ai gure Bermio liburuaren azala

Joseba Mikel Ugalderen 'Ai gure Bermio' liburuaren azala

Joseba Mikel Ugalderen Ai gure Bermio – Esakerak eta izakerak liburua hartu dugu ardatz, baina zuen ekarpenak jasotzeko irrikaz gaude. Postaren amaieran utzi zuen iruzkina edo Bermeoko Facebookeko orrian. Josebak biltze lan ederra egin zuen libururako baina… agian, leiho ireki honetan, berbakera edo esakera berriren bat aterako dugu ;-)

Gaurkoan… Okasiñue!

Okasiñue, folloie edo pellikadie tartean danean botatzen direnak:

Urrun da fitx, betiko ta betiko

Siñuke ibili zara eta begikúnie jarrita

Barreketa gitxi e!

Betondué ipinite hasarre-hasarre

Kaka eitzen tsat

Ama txitxie!

Bermeotarrok, zuen txanda orain, herriak berba ein dezala. Hemen batu barik lagatako zer esakera erabiltzen dozuz okasiñue danien?

Erromeidxe antolatu dute apirilaren 21erako bermeotarrek

2012(e)ko Martxoak 13 Bermeo Iruzkinik ez

XIII. mendearen hasieran sortutako Bermeo tradizio luzeko arrantza herria da. Ia 800 urte pasa dira ordudanik, baina hala ere, euskal usadio batzuk bizirik diraute oraindik. Eta nola… bermeotarrek portu aldeko saregileen abileziaz josi dituzte usadioak aro garaikideko oihalera.

Ondo pasatzeko eta jai giroan gozatzeko helburuz, euskaldunon plaza izan ohi zen erromeria berreskuratu dute aurten bigarrengoz. Musika eta dantza aterako dituzte kalera apirilaren 21eko Erromeidxen.

Erromeidxe dantzaldia 2011 Bermeoko Kafe Antzokian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe dantzaldia 2011 Bermeoko Kafe Antzokian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Apirilak 21 ERROMEIDXE – EGITARAUA

12:30etan Bermeoko antzinako bost ateetatik irtenda KALEJIRA jai giroan

SANJUANPORTALE : Sanjuan Portaletik Izaro Abesbatza eta Bermeotarrak Fanfarrearekin kalejira

BEHIPORTALE : Nekazari kalearen hasieran zegoen atetik Musika eskolako trikitilariekin kalejira

SANTABARBARAPORTALE : Nardiz Tar Jon Kalearen hasieran zegoen atetik Alkartasuna Dantza Taldea eta Erraldoien Konpartsarekin kalejira

ERREMEDIOPORTALE : Erremedio kale hasieran zegoen atea, beraz, Fielato Enparantzan hasita Joseba eta Andoni trikitilariekin kalejira

ERRENTERIAPORTALE :  Ibarluzeatar Kosme kale hasieran zegoen atea, handik hasita Kankinkabara Txistu Taldearekin kalejira

14:00etan Talde guztiak Goiko plazan elkartuko dira. Bertan dantza batzuk egingo dira Arostegitik behera elkarrekin abiatu baino lehen. Portutik eta Gaztelutik jarraituko du kalejirak.

15:30etan Bazkaria frontoian. Tiketak eskuratzeko: martxoaren 22an eta 23an, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara bitartean Kultur Etxean. Prezioa: 20€

Arratsaldean… Bazkalosteko Kantak eta dantzaldia gau aldera arte

* Jaialdi – Euskal Jantziakekoek emandako euskal jantziaren zozketa egingo da egunean zehar.

Eguna heldu bitartean eta giroa prestatzeko asmoz, erakusketa eta hitzaldia ere antolatu dituzte:

Euskal Jantzien erakusketa : Bermeoko Irrintzilariak taldearen eskutik, partikularren eta Alkartasuna Dantza taldearen erropak izango dira ikusgai. Martxoaren 20tik apirilaren 1era, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00-21:00h.

Hitzaldi-tailerra : Euskeraz Berbetan taldearen eskutik, Ane Albisuk, Gure jantzi eta janzkerak azken 100 urteotan: Atontzearen garrantzia hitzaldia eskainiko du. Martxoaren 21ean, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00h.

Zahar eta gazte dantzan Bermeoko Erromeidxe 2011an ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Zahar eta gazte dantzan Bermeoko Erromeidxe 2011an ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Lehen Erromeidxe Kafe Antzokian

Kankinkabara Txistu Taldeak eta Alkartasuna dantza taldeak abiatu zuten iaz, lehenengo Erromeidxe. Bermeoko Kafe Antzokian izan zen dantzaldia eta 200 lagun inguru batu ziren bertan dantzarako prest. Oholtza gainean Musika Eskolako trikitilariak, Bermeoko Gaiteruak eta Kankinkabara Txistu Taldea aritu ziren, 40 bat lagun orotara. Gustora asko igaro zuten arratsaldea bertaratutakoek eta etorkizunean, jai handiagoa osatzeko gogoa adierazi zieten askok antolatzaileei. Nahi horri erantzuteko asmoz, aurten, Bermeon erroldatuta dauden Kultur talde guztiei luzatu zitzaien parte hartzeko deia eta ondorioz, herriko hamabi taldek elkarlanean antolatu dituzte egun osoko jaialdia zein ekimen osagarriak. Antolatzaileak: Haitz nagusije, Bermeoko irrintzilariak, Alkartasuna dantza taldea, Erraldoien konpartsa eta gaiteroak, Euskeraz berbetan, Erdu txo! Gazte asanblada, Izaro abesbatza, Bermeotarrak fanfarrea, Bermeoko abesbatza, Musika eskolako trikitilariak, Joseba eta andoni trikitilariak, Kankinkabara txistu taldea, Zantzue kultur elkartea, Erroxape elkartea. Halaber, Erromeidxe osatzeko, Jaialdi – Euskal Jantziak eta Bermeoko Udalaren laguntza ere izan dute.

Honenbestez, badakizue, erakusketan ideiak hartu, hitzaldi tailerrean zapia eta jantzia atontzen ikasi eta baserritar edo arrantzale jantzita… apirilaren 21ean denok Erromeidxera!