Monthly Archives: Otsaila 2012

Bermeo mundiala da noski, baina… nortzuk dira bermeotar ospetsuak?

Share Button

Bermeo herrri ederra dela ez daukagu zalantzarik. Eta bermeotarrak mundialak direla… are gutxiago! Hori bai, badagoz bermeotar batzuk beste batzuk baino ezagunagoak direnak eta nahita, edo nahi gabe, gure herriaren izena ‘mugaz gaindi’ zabaldu dutenak. Nortzuk dira bermeotar ospetsuak?

Ezingo genituzke guztiak post  bakar batean bildu, beraz, gaurkorako aukeratu ditugun bermeotarrak bi dira. Emakumea lehenengoa eta gizonezkoa bigarrena. XX. mende hasierakoa bata eta amaiera aldekoa bestea. Biak zein baino zein bere lanetan. Hona hemen…

Ilaski Serrano

Gazte-gazte hasi zen Ilaski komunikazio lanetan. 21 urterekin eta karrera amaitu gabe zuela, Gaztea irrati-katean hasi zen lanean esatari bezala, oraindik Euskadi Gaztea deitzen zen garaian. Geroago, telebistako lanei ekin zion, hala ere, irratia baztertu gabe. Telebistan saio hauetan ikusi izan dugu: KTM!, Betizu Gain-Gaina, Betishow, Betizu Arena, Betimu karaokea, Kuxkuxeroak.

2006ko urtarriletik hona berriz, ETB1-eko Mihiluze saioko aurkezlea da Kike Amonarrizekin batera. Baina hori ez da dena… gure bermeotarrak gogotik egiten du lan eta mikrofonoa maite du oroz gain. Horregatik, 2011ko irailetik hona, Euskadi Irratiko Oilategia irratsaioa ere aurkezten du Mikel Pagadizabal eta Joan Iraolarekin batera.

Ilaski Serrano, ETB-1eko Mihiluze saioko aurkezlea ARGAZKIA: eitb.com

Ilaski Serrano, ETB-1eko Mihiluze saioko aurkezlea ARGAZKIA: eitb.com

Nestor Basterretxea

XX. mende hasieran jaio zen, 1924. urteko maiatzaren hasieran, artista eta zinegile bermeotarra. Herrian pasa zituen bere bizitzako lehen uretak baina Gerra Zibilak erbesteratu zuen familiarekin batera. Frantziara joan ziren lehenik eta Bigarren Mundu Gerrra tartean, Argentinara alde zuen azkenik, 11 urte pasa zituen kontinentearen beste alde hartan.

Bertan Emilio Pettoruti pintorearekin hezi zen eta publizitate arloan egin zituen bere lehen lanak. 1951. urtean berriz, Jorge Oteizak bultzatuta, Arantzazuko basilikako kriptako horma-irudiak egiteko lehiaketara aurkeztu zen. Aurkeztu eta irabazi.

1958. urtean Irunen ezarri zuen bizitokia eta bertan, eskulturari ekin zion, hala ere, pintura baztertu gabe. Bere eskultura-ibilbidea oparoa izan da, azpimarratzekotan; euskal kosmogonia arkaikoaren jainkoen inguruan haritz zurean eginiko Serie Kosmogonikoa delakoa, eta Eusko Legebiltzarreko eskultura-ikurra aipatu behar dira. Gaur egun, Hondarribian, Argentinan eta Estatu Batuetan bere hogeita hamar bat artelan daude leku publikoetan jarrita.

Industria diseinuan ere aritu izan da, batik bat, altzairu arloan. Arkitekturan eta literaturan ere lan batzuk jorratu ditu.Eta Basterretxea, ezbairik gabe, Euskal Herriko zinematografia modernoaren aitzindari da. 1963an Operacion H film laburra egin zuen, Juan Huarteren enpresen taldea sustatzeko. Frontera Films Irun ekoiztetxea sortu zuen 1964.urtean Fernando Larrukert irundarrarekin batera. Eta Pelotari (1964) (Zinemagintzarako Lehen Sari Nazionala), Alquezar eta batez ere bere lan nagusia Ama Lur (1968) (Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Gipuzkoako Ateneo Saria) filmatu zituzten.

1972tik Hondarribian bizi da Idurmendieta baserrian eta bertan, bere obraren zati garrantzitsu bat ikus daiteke.

Nestor Basterretxea bere obrari begira ARGAZKIA: eitb.com

Nestor Basterretxea bere obrari begira ARGAZKIA: eitb.com

Bermeo: 1912. urteko galernaren mendeurrena, zorigaiztozko enbata

Share Button

Bermeo 1912. urteak markatu zuen; Bermeoko galernak. 100 urte pasatu dira ordutik, baina mendeurren honetan ere betirako izango da abuztuaren 12a bermeotarron oroitzapenean. Arrantzale familiek kirioak dantzan izan zituzten gau malapartatu hartan. Uda garaiko berezko poztasunak ez zuen argirik ikusi abuztuaren 12an, enbatak ezustean harrapatu baitzuen Kantauri aldeko kostaldea.

Bermeoko galerna 1912. urtean, Bermeoko portua irudian

Bermeoko galerna 1912. urtean, Bermeoko portua irudian

Galernaren urteurren ekitaldiak antolatzen hasi ziren 2006. urtean, urtero itsasoan bizi direnak eta bertan sufritzen dutenak omentzeko asmoz. Aurten galernaren mendeurrena izango da eta oroitzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira: sasoi hartako jantzien tailerrak, itsasontzien prozesioa, lore eskaintza eta estrainekoz bereziki, antzerki musikala.

Hasi dira dagoeneko herritarrek antzeztuko duten antzerki musikalerako kastingak eta arrakastatsu abiatu da ekimena. 100 bat bermeotar pasa dira dagoeneko baina parte hartu nahi duenak, Kultur etxera dei dezake oraindik ( 94 617 91 57 ), aste santuko oporren bueltan hasiko baitira entseguak. Antzerkia 2012ko abuztuaren 11an taularatuko da, larunbat iluntzean.

Bermeoko galerna 1912 - Orduko 'Victoria' txalupa portuan

Bermeoko galerna 1912 - Orduko 'Victoria' txalupa portuan

Galerna madarikatua aurreikusi gabe iritsi zen kostaldera eta abuztuaren 12tik 13rako gaua, amaigabeko gau bihurtu zen Bermeoko portuan. Hegaluze bila zebiltzan hamar ontzi ondoratu eta 143 bat lagun itota hil ziren, 97 inguru -gehienak- herrikoak. Orotara, bermeotarren % 1 eraman zituen galernak betiko eta haien senideek itsasora begira egiten dute negar ordutik, haien gorpuak ez baitzituzten berreskuratu.

Denbora pasa arren, herria hunkitzen duen gertakaria da gaur egun ere. Horregatik, mendeurreneko ekitaldiak bereziak izango dira aurten Bermeoko herrian.

Badatoz Bermeoko inauteriak! Prest al duzu aratusteetako mozorroa?

Share Button

Bermeoko inauteriak 2012 otsailaren 18an hasiko dira eta otsailaren 21ean amaitu. Bermeoko bizilaguneak aurten ere, euren mozorroekin herriko kaleak kolorez beteko dituzte eta bihartik asteartera izango da non gozatu! Inauterietan gure herrian zer dagoen jakin nahi al duzu? Hona hemen Bermeoko inauteriak:

EGITARAUA

OTSAILAK 18, ZAPATUA

LANTZEKO INAUTERIAK

ALKARTASUNA DANTZA TALDEA ETA BERMEOTARRAK FANFARREA

Herriko kaleetan zehar / eguerdiko 12:30ean

Antolatzailea: Alkartasuna dantza taldea

OTSAILAK 19, DOMEKEA

TOSTADA TXAPELKETEA

Ogizko eta Ahiezko modalidadeak

Goiko plazan / eguerdiko 12:00etatik aurrera

Sari banaketea eguerdiko ordu 1:30ean

Antolatzailea: Haitz Nagusije

UMEENTZAKO DANTZALDIA

IZENBURUA / TALDEA

Bermeoko Kafe Antzokian / eguerdiko 12:00etan

Sarrerea: 4€

Antolatzailea: Jai Batzordea

3. ADINEKOENTZAKO DANTZALDIA

BELLE&BLUE HIRUKOTEA

Bermeoko Kafe Antzokian / arratsaldeko 6:00ean

Mozorrotuta datozan nagusiei tostadak emongo jakez. Mozorrotuta etorri!!!

OTSAILAK 21, MARTITZENA

UMEEN KALEJIRAK, goizeko 11:00etatik aurrera, herriko kaleetan zehar.

SAGRADO CORAZON IKASTETXEA, ELEIZALDE IKASTOLEA eta SAN

FRANTZISKO HERRI IKASTETXEA

TABERNA ETA DENDEN XI. MOZORRO TXAPELKETEA

Martitzen goizean epaimahaiak irabazleak zeintzuk diran erabagiko dau

KALEJIREA: ROCKBOX eguerdiko ordu 1:30etik aurrera

Herriko kaleetan zehar

UMEENTZAKO JOKOAK ETA FM DANTZALDIA

Lameran / arratsaldeko 4:30etik 8:30era

Argazki ederrak heldu dira Bermeoko orrira: elurra Bermeon!!!

Share Button

Bermeo elurtuta esnatu zen aurreko astean! :-D Ze ederra den gure herria zuriz jantzita agertzen denetan! Ez da ohikoa izaten elurra itsas mailara arte heltzea, baina botatzen duenetan, bazter guztiak zuriz koloreztatzen dira eta paisaia zoragarriak uzten dizkigu eguraldiak. Hala iruditu zitzaion Oi Zox-eri ere eta argazki kamera hartuta elurtutako Bermeoren lekuko bihurtu zen. Hona Bermeoko Facebookeko orrira bidali zizkigun irudiak, zoragarriak!

Bermeoko portua elurtuta  FOTO: Oi Zox

Bermeoko portua elurtuta FOTO: Oi Zox

Bermeotarrak ere elurtuta 2012ko otsailan  FOTO: Oi Zox

Bermeotarrak ere elurtuta 2012ko otsailan FOTO: Oi Zox

Bermeoko portua eta teilatuak elurtuta FOTO: Oi Zox

Bermeoko portua eta teilatuak elurtuta FOTO: Oi Zox

Eskerrik asko Oi, ederrak dira benetan argazkiak! Eta zuek ez ahaztu, Facebookeko orria da herrian gertatzen den oro batzeko leku aproposa. Kontaiguzu zer gertatzen den herrian, zerk kezkatzen zaituen, ze ekimen antolatzen duzun, zertaz hitz egiten den kafe orduan… Anima zaitez eta utzi zure komentarioa gure orrian! Bertan batutako guztia laburpen batean biltzen dogu. Gainera, gertakizunen araberako post bereziak ere egiten ditugu blogerako. Ez dozu ezertxo ere galdu nahi ezta? Ba… e-mailera bidaliko dizkizugu herriko albiste guztiak, Bermeoko albisteak jaso nahi badituzu.

Aste ona pasa bermeotarrok, egun batzuk barru itzuliko gara herriko gertaerekin. Bitartean… pozik eta ongi bizi!

Bermeok ate joka ditu Aratusteak

Share Button

Egun on Bermeo! Aste honetan gure Facebook orrialdean izandako albisteen errepasoa egitera gatoz! Hasteko, Aratusteetako txapelketa entzutetsu batean izena emateko epea zabaldu berri dute. Gainera, twitterren #bermeo hashtag-a erabiltzeak merezi duela gogorarazi digute. Aldi berean, Bermeo Futbol Taldearen argazki bat igorri digute.

Gero eta hurbilago daude Aratusteak. Mozorroek Bermeoko kaleak hartuko dituzte gutxi barru eta dagoeneko Taberna eta Denden XI. txapelketan parte hartzeko oinarri-arauak jakinarazi dituzte.

Otsailaren 21ean, 11:00etatik aurrera, dendak eta tabernak apainduta egon beharko dira. Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek bezpera arte izena eman ahalko dute Gizarte eta Kultura Etxean. Partehartzaileek egonaldiak, afariak eta SPA tratamenduak irabazi ahal izango dituzte, besteak beste. Epaimahaikideek orijinaltasuna, ingurunearekiko errespetua eta apainketaren eta mozorroaren arteko lotura baloratuko dituzte. Hauexek dira Aratusteetako txapelketan parte hartzeko oinarriak:

Taberna eta Denden XI. Txapelketa

Taberna eta Denden XI. Txapelketa

Gotzon Monasteriok gogorarazi digu Twitterren oso gutxitan erabiltzen dela #bermeo hashtag-a. Ea denon artean hori konpontzen dugun! Gure herriko albisteak jarraitzeko aukera izan daiteke eta!

Bestalde, Juanvi Romanek Bermeo Futbol Taldearen argazki bat partekatu du aste honetan. Ez dugu gure taldeko mutilak animatu gabe utzi nahi. Aupa txapeldunak!

Juanvi Romanek bidalitakoa

Juanvi Romanek bidalitakoa

Beste barik datorren astean bueltatuko gara blog honetara Bermeoko orrialdean jasotako guztiak zuentzat biltzera. Bien bitartean, Facebooeko orrialdean izango dugu elkarren berri! Ondo segi ;-)