Artxiboa

Abendua, 2011 (r)entzako artxiboa

Bermeo itsasoari eta Gabonei begira. Nola igaroko dituzue egun hauek?

2011(e)ko Abenduak 21 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeoko jendeak gabon zoriontsuak opa dizkigu Facebookeko orrialdean. Eta zer hoberik Gabonak itsasoari so egiten pasatzea baino? Bada, horiek gaurko laburpeneko bi gai nagusiak. Laburpenean gurekin etorriko al zarete? :-)

Gabonak ate joka ditugun honetan, Juanvi Romanek irudi eder bat partekatzen zuen Bermeoko komunitatean eta bermeotar guztioi gabon zoriontsuak pasatzeko eta urte berria ondo hasteko esaten zigun.

Iturria: Juanvi Roman

Iturria: Juanvi Roman

Guk ere, Juanvik luzatutako mezu bera luzatu nahi dizuegu, izan ere, egun hauek bereziak dira, eta gure gertukoekin egoteko aprobetxatzen dugu. Familiarekin, lagunekin… ekintza desberdinak egiteko aukera izaten da egunotan eta… zuen planen berri ere jakin nahi dugu. Nola igaroko dituzue egun hauek? Planik ba al duzue? Kanpora joateko aprobetxatuko al duzue? Badakizue deseatzen gaudela zuen kontuak jakiteko eta nola ez, Bermeon egunotan izango diren ekintzen berri izateko.

Asko izango zarete urtea kanpoan pasa eta Eguberritan Bermeora itzultzen zaretenak. Ziur gainera, askok itsasoa ere faltan bota duzuela denboraldi horretan, eta zer hoberik denbora apur bat hartu eta gure kostari so egitea baino? Roberto Menendezek gurean parte hartu du eta Bermeoko argazki eder bat partekatu du gu guztiokin. Asís nos definía el espectáculo: “Mirando las olas uno de estos días. Fijaos como se funden las esculturas con las personas reales actuales!!…”. Que maravilloso, Roberto, gracias por estas preciosa imágen. Si es que vivir en la costa es lo que tiene, poder gozar cuando queramos de estos momentos inolvidables…

Mirando al mar. Foto: Roberto Menendez Gonzalez

Mirando al mar. Foto: Roberto Menendez Gonzalez

Eta amaitzeko, iragan astean EITB maratoia egin zen, urteroko legez, eta guk ere bat egin nahi izan genuen Alzheimerraren bidea argitzeko.

Eta ekimen berezi bezain eder honekin agur esateko garaia heldu da. Egun hauek ondo-ondo pasatu eta kontatu Facebookeko orrialdean edo blog honetan zuen planak, irrikaz gaude eta jakiteko. Gabon zoriontsuak guztioi!

Zer behar dogu Bermeon? Bota proposamenak ostiralean Kafe Antzokian!

2011(e)ko Abenduak 13 Bermeo Iruzkinik ez

Zer behar dogu Bermeon? galdera horri erantzungo diote bermeotarrek datorren ostiralean, abenduak 16, Kafe Antzokian. Pokerra behar al dogu? Horixe proposatu digute asteon eta zoriondu gaituenik ere ez da falta izan Bermeoko Facebookeko orrian. Ekin diezaiogun gaurko laburpenari!

Zer behar dogu Bermeon? Aparkaleku gehiago behar dira? Herria zikin dago? Kirol ekintzak falta dira? Eta, lana? Galdera horiek eta bururatzen zaizkizun beste guztiak ere… horixe da ostiralean Bermeoko Kafe Antzokian egingo den bileraren ardatza. Herritarrek erabaki tresnak sortzeko parte hartze prozesua irekiko da ostiralean, abenduaren 16an arratsaldeko zortzietan. Zer deritzozue ekimenari, hurreratzeko asmorik ba al duzue?

Zer behar dogu Bermeon? ekimena - Abenduak 16, 20:00etan, Kafe Antzokian

Zer behar dogu Bermeon? ekimena - Abenduak 16, 20:00etan, Kafe Antzokian

Eta poker partidak behar al ditu Bermeok? ;-) Seguru poker zale bat baino gehiago egongo dala gure herriko kaleetan! Horregatik, Gure-Toki Biker-barrek proposamen hauxe egin digu: ‘Igandean, abenduaren 18an, hamar eta erdietan poker partida Bermeon. Ordu bietan Gure Toki Bar Tomasen amaituko dugu‘. Zer diozue, pokerra bai?

Juanvi Romanek Gabon zoriontsuak opa nahi izan dizkigu guztiori argazki honekin. Horrexekin agurtuko gara datorren asterarte, eskerrik asko Bermeoko orrian parte hartu duzuen guztioi! :-D Juanviri esan genion bezala… ‘Gabon zoriontsuak eta gora Bizkai Buru peña!! Aupa Athletic!! ;-) )

Juanvi Roman: Gabon zoriontsuak danori!

Juanvi Roman: Gabon zoriontsuak danori!

Kiratsak eraginda Bermeoko bizilagunen kexak eta Alakrana auzia, hizpide

2011(e)ko Abenduak 7 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Bermeoko errekak herriko hainbat txokotan sortzen duen usai txarra izango dugu hizpide gaurkoan, izan ere, bermeotar batek Facebookeko orrialdean irudiak utzi dizkigu. Gainera egunotan “AlakranaEuskal Atunontziko arrantzaleak terrorismoaren biktimak ez direla jakin dugu, edo ebazpen hori eman du, behintzat, Auzitegi Gorenak. Hori eta gehiago ondorengo lerroetan. Laburpenean gurekin etorriko? :-)

Juanvi Romanek Bermeoko Facebookeko orrialdea aprobetxatu du “salaketa” bat egiteko, izan ere, bere hitzetan, San Martin, Doloriaga eta Aritzatxu kaleetako bizilagunek izugarrizko kiratsa jasaten ari dira azkenaldian. Juanvik, gainera, salaketa horren frogak utzi dizkigu, berak horman zioen bezala, “irudi batek mila hitzek baino gehiago” balio baitute. Ikusi nahi? Egin klik eta ikusi bideoa.

Guztiok dakigu “Alakrana” Euskal atunontziko arrantzaleak 47 egunez egon zirela bahituta Somaliako piraten menpe. Iragan asteazkenean kontatzen genizuen Auzitegi Gorenak egun horretan erabakiko zuela ‘Alakrana’-ko lau arrantzale terrorismoaren biktima diren ala ez, eta guk galdera botatzen genizuen orrialdean. Zuen ustez, ‘Alakrana’ko arrantzaleak terrorismoaren biktima dira? Mikel Agirresarobek berehala eman zuen erantzuna, “bai” irmo batekin.

Ebazpena jaso bezain pronto kontatzen genizuen Auzitegi Gorenak baztertu egin zuela aurkeztutako helegitea, eta beraz, gure arrantzaleak ez omen dira terrorismoaren biktima bezala legez onartuak izango.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen iragan larunbatean mundu osoko hainbat txokotan, eta Bermeon ere jai mundiala egingo zela kontatzen genizuen, besteak beste Ken Zazpiren kontzertua ikusteko aukera izango baitzen. Joan al zineten? Horrela bada… Zelan egon zen? Taldearen orrialdean irakurri dugunez, mundiala izan omen zen! Kontatu kontatu…

Badakizue datorren abenduaren 11n Lau eta Erdiko final handia izango dela Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren artean. Hitzordua Bilbon izango da eta EITB Kirolak azken egunotan gurean parte hartu du eta jakinarazi digu sarrera bat dutela zozkan eta orrialdearen jarraitzaile egiten diren guztien artean zozketatuko dela. “Abenduaren 9ko 12:00ak arte orri horren zale egiten zaretan guztien artean zozkatuko da sarrera. Sarrera hori Bilboko EITBren egoitzan jaso ahal izango da! Zorte on!!”, gaineratzen zuen. Badakizue, gu dagoeneko egin gara orrialdearen jarraitzaile eta finala doan ikusi nahi izatera, azkar ibili! :-)

Leire Martinezek ondorengo hitzak uzten dizkigun Bermeoko Facebookeko orrialdean: “Zenbatek ospatuten zuie bidxar gabon txikidxe edo gabonatako lehenengo egune?”. Zer nolako ospakizuna zen galdetzen genion Leireri, izan ere, gabon txiki egun horren berri ez dugu! Iban Bilbaok ere iruzkina uzten zuen: “idearik pez zer da gabon txikidxe”. Ia ba, norbaitek ahalik eta azkarren erantzuten digun eta denok egunaz gozatzen dugun.

Amaitzeko Juan Duran agurtu behar dugu, izan ere, bere haurtzaroa eta gaztaroa Bermeon pasa zituela esaten zigun eta bere bihotzean beti eramango duela Bermeo ere jakinarazten zigun. “Ahhhh Bermeo, Bermeo. Cuantos recuerdos….cuanto te hecho de menos”. Badakizu, Juan, beti ongietorria izango zarela, beraz, nahi duzun arte!

Eta zuei, lagunok, mila esker Bermeoko kontuak komunitatean kontatzeagatik. Jarraitu zuen zalantzak, kexak edo Bermeoko albisteak gu guztiokin partekatzen. Guk zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Bitartean izan zoriontsu eta pozik bizi! :-)