Monthly Archives: Urria 2011

Bermeoko argazkiak eta Bermeo back to 70´s skate bideoa berbagai

Share Button

Bermeoko argazkiak eta Bermeo Back To 70´s skate bideoa jaso ditugu aste honetan; gainera, Bermistorian ere mintzagai izan dugu Bermeoko orrian. Horiek dira gaurko laburpenaren protagonista nagusiak, has gaitezen!

Astelehen arratsaldean Juanvi Romanek Bermeoko argazkiak elkarbanatu zituen herriko horman. Ederrak dira jaso ditugun bi argazkiak, kolore bizi-bizikoak. Jose Angel, Karmelo eta Ariarik astegin dituztela adierazi dute, guri ere izugarri politak iruditu zaizkigu, horrexegaitik dakarkigu hona bietatik koloretsuena (bestea ikusteko bisita ezazu Bermeoko Facebookeko orria). Zer diozue bermeotarrok, ederra da ezta?

Bermeoko portua ARGAZKIA: Juanvi Roman

Bermeoko portua ARGAZKIA: Juanvi Roman

Eta Gorka Pertikak berriz, herriko skate zale guztien gozamenerako bideoa partekatu du. Halaxe egin dio aurkezpena Bermeo Back To 70´s ikus-entzunezko lanari: ‘Bermeo 70. hamarkadara bueltatzen da, skatearen esentzia berreskuratzeko!!‘ Arrazoi osoa dauka, badirudi hurruneko herrialde exotiko batera garamatzatela irudiek, baina ez, gure herriko skatelarien artean ere skatearen esentzia arnas daiteke. Ikus ezazu Try it! taldeak egindako bideoa eta gero, esaiguzu, ez al da benetan ederra?

Pasadan asteazkenean aldiz, astebururako proposamena luzatu genizuen. Bermistorian ekimenarekin herriko historian murgiltzeko aukera paregabea izan baitugu azken egun hauetan zehar. Bitor Uriarte bermeotarrak Antxinako Alde Zaharreko toki bereziak berbaldia eskaini zuen Arrantzale Museoan, bisita gidatuak burutu ziren larunbatean eta asteburu osoan, Antxinako Azokea izan gendun. Nagorek agian bertaratuko zela esan zigun eta Iratxek berriz, bisita gidatuen inguruko interesa adierazi zuen. Izan al zineten bertan neskak? Zer iruditu zitzaizuen?

Laburpena amaitzeko pasadan ostegunean, urriaren 20n, ezagutu genuen albistea dakarkigu Bermeoko blogera: ETAren komunikatua argitaratu zen arratsaldean, eta bertan, jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri zuen. Normalean ez dugu politikaz hitz egiten gure orrian baina azken orduko albisteak izan zuen interesak bultzatuta zuekin elkarbanatzea erabaki genuen eta partaide askoren erreakzioa eragin zuen albisteak. Horrela aipatu zuen iragarpena Nuria Bilbaok: ‘Egun historikoa da!‘.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu Bermeoko orriaren jarraitzaile zareten guztioi eta batez ere, bertan parte hartzen duzuenoi, egunez egun, zuek osatzen baituzue herriko gertaeren kronika. Iban Bilbaori ere eskerrak Kristino aitze santu barridxe izeteko proposamena jasotzen duen bideoa elkarbanatzearren. Datorren astean ere Bermeon gertatzen den guztiaren berri emango dizugu… bermeotarren ahotik. Ordura arte, aste ona pasa ezazue. Eskerrik asko eta ongi izan!

Igor Zalbidea BBK Time Lapse lehiaketan: Urdaibai bideoa Bermeon

Share Button

Bermeoko Aritzatxu hondartza Bizkaiko ederrenetarikoa da eta gaurko laburpenean aurkeztuko dizuegun Urdaibaiko Time Lapsea ikusi eta gero, ziur, zeharo maiteminduta geratuko zaretela, gure inguruak ere gure herria bezain liluragarriak baitira. Hauxek aste honetan zehar Bermeoko Facebookeko orrian bolo-bolo aritu diren gaiak:

Igor Zalbideak Urdaibai aukeratu zuen BBK Time Lapse lehiaketarako eszenatoki. Lehiaketara, time lapse teknika erabilita egindako bideoak aurkeztu behar izan dira, ostiralean amaitu zen entrega data eta  orain hainbat lan eder ikusteko aukera daukagu. Atzo elkarbanatu genuen Bermeoko orrian Urdaibai Time Lapse bideoa eta gaur hementxe jarriko dugu; Ainhoa Ispizuak mezua utzi dio egileari: ‘Ze politxe Igor, pillo bat guzta dast!!!!!‘ eta Grupo Eibar – Aquí está tu casak ere ‘Orijinala eta polita‘ dela iruzkindu du. Guk hiru hitz besterik ez dauzkagu: lau minutuko gozamena. Klikatu play botoia!

Iban Bilbaok berriz, ETB-1eko Arratsaldero saioan orain bi aste emititu zuten Aritzatxu hondartzaren inguruko erreportaje bat partekatu du Bermeoko orrian. Berak esan bezala, ‘Iñok galdu badauen hamen dakozuie 01:35:00-n ;-) ‘, bermeotarrok Hono Lulu ere deitu izan diogu beraz, normala bizkaitarren artean gehien baloratuenetako bat izatea Aritzatxu! Izan ere, erreportajearen hasieran esaten dutenez, Ereaga eta Aritzatxu dira bizkaitarrek ongien baloratzen dituzten hondartzak. Eta bermeotarrak harro-harro ageri dira, hemen daukazue pieza osoa:

Besterik ez gaurkoz, segi ezazue Bermeoko berri ematen gure herriaren hesian eta guk zuek kontatu ahala, blog honetara ekarriko dugu guztia. Bermeon gertatzen dena… bermeotarren ahotik; horixe da orri honetan aurkituko duzuna. Eskerrik asko eta besarkada bat guztioi!

Gaur gauean Vaya Semanita antzezlana Bermeon. Ondo pasa!!!

Share Button

Gaur helduko da Vaya Semanita antzezlana Bermeora eta gure zozketako irabazleak bertan izango dira. Hauxe izan da azken egunotan Facebookeko orrialdean gehien eztabaidatu den gaia, baina beste batzuk ere izan dira. Goazen laburpenarekin!

Heldu da eguna. Vaya Semanitako koadrila dagoeneko Bermeon izango da. Gogoratzen zarete Vaya Semanita ikusteko zozketa jarri genuela abian ezta? Jakinaren gainean gaude gure bi irabazleak, Leire eta Amaia, pozez zoratzen daudela Glu Glu Produciones-ek ekoiztutako antzezlana ikusteko. Neskak, ondo ondo pasa eta kontatu zer moduz pasa duzuen, Amaiak horman esan bezala, “inbidi apur bat emateko”!

Sarrerak tokatu ez zaizkien bermiotarrei ere esteka honen bidez jakinarazten genizuen antzezlana ikusteko sarrerak 15 eurotan salgai zeudela iragan asteazkenaz geroztik. Gaur beraz, algara eta jaia izango da nagusi Bermeoko Kafe Antzokian.

Ainhoa Ispizuak horma koloreztatzen zigun argazki eder batekin. Bermioren irudi polit bat uzten zigun gauez eta perspektiba ezberdin batetik ateratakoa. Iker Astuik ondorengo hitzekin komentatzen zuen argazkia: “benetan be zuon etxetik ostijelako bistek dauz eh, sois unos pribilegiaus…sin ascensor pero beno”. Gozatu irudiaz!

Bermeo gauez. Argazkia: Ainhoa Ispizua

Bermeo gauez. Argazkia: Ainhoa Ispizua

Roberto Menendez ere protagonista izan da azken egunotan gure horman. Pasa den astean Andoni Sanzek esteka hau uzten zigun eta gogorarazten zigun Roberto Menendez bermeotarrak jarraitzen dauela Urdaibaiko guneen modelizazio birtualak egiten.

Robertok berak ere horman parte hartu du azken egunotan eta bere azken lanak erakutsi dizkigu. Alde batetik “Olatua”, Nestor Basterretxearen eskultura ezagunetik Bermeoko Kirol Portuari ateratako panoramika, hemen duzue ikusgai, eta bestetik, Kirol Portuaren ateratako argazki bat baina oraingo honetan, ikuspegi interaktiboarekin. Amaitzeko, Bermeoko Futbol Eskolako blog interesgarri batera estekaCamino de San Mames, La historia de unos futuros “profesionales”” izenekoa. Izen horrekin, merezi du irakurtzea, beraz animatu!!

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Jarraitu Facebookeko orrialdean Bermeoren inguruko kontuak idazten, gure herriak ez du atsedenik hartzen eta beti dago eta zer kontatua. Ondo pasa asteburua eta pozik bizi!