Artxiboa

Maiatza, 2011 (r)entzako artxiboa

Bermeoko Jon Pascua Sudafrikako ligan

2011(e)ko Maiatzak 31 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko Jon Pascua, Sudafrikako Mamelodi Sundwons taldeko atezainen entrenatzaile lanak bete ditu eta Bermeoko orrialdean jaso dugu albistea.

Patxi Xabier Kareaga Ruiz gure lagunak, Bermeoko orrialdean oso albiste polit eta hunkigarria utzi digu, izan ere, Jon Pascua bermeotarra, urtebete eman du Afrikan, eta Sudafrikako ligan parte hartzen aritu da. Mamelodi Sundowns futbol taldeko atezainen entrenatzailea izan da. Jon Pascua da bera, baina Melrose Arach auzoan, Johannesburgoko alderik eta dirudunenean Sweet Jon ezizenez ezagutzen dute. Hemen duzue Patxik utzitako albistearen lotura, bide batez etxera bueltan edota etxean ote dagoen ez dakigunez, zuk honetaz zerbait argitzen badiguzu asko eskertuko dizugu, gainera, besteak beste, Nagore Maeso Arrizabalagak albiste hau gustuko duela, edota atsegin duela esan du.

Bestalde, Mikel Monasteriok honako iruzkina utzi digu gure orrialdeko horman: ‘el artista Bermeano Mikel Oihenart, ha creado una marca de ropa deportiva vasca. Es pionero en este campo – CAMISETAS VASCAS Y PRENDAS DEPORTIVAS, – Honen inguruko informazio gehiago izateko, bertan duzu esteka.

Aste honetako laburpena bukatzeko, Juanvi Romanek oparitutako argazkiak izango ditugu ikusgai.

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Eskulturak agertzen direnekko argazkia Gotzon Markaida Urrestiri ere gustazen zaio, eta Arantza Asolo Monasteriok zera dio: ’super chula…y la foto dice mucho!!!!!!!!!!!’

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bukatzeko, Bermeoko portua azaltzen den argazkia Jose Angel Bilbaori eta baita, Gotzon Markaida Urrestiri ere gustatzen zaie. Hementxe bukatzen da aste honetako laburpena, baina, badakizu, orrialdean bertan edota gure herriko blogean konektatuta jarraitu dezakezula.

Udal hauteskundeen emaitzak: zer esan du Bermeok?

2011(e)ko Maiatzak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko jendeak, Bermeok Facebooken duen orrialdean, unean-unean jarraitu ahal izan zuen, igandean, hauteskunde gaua, hesian bertan baieztatu genuenez. 2011ko udal hauteskundeek Idurre Bideguren alkatetzan izango dugula esatera etorri dira, Bilduren zerrendan bera baitzegoen lehen tokian. Hortaz, Bilduk 2011ko udal hauteskundeak irabazi ditu Bermeon; gu, gure aldetik, oso pozik gaude, orrialdean egondako parte-hartzea nabarmena izan delako. Benetan, eskerrik asko guztioi. Mundialak zarete!

Ikusmina handia zen Bermeon igande, arratsaldean, hauteslekuak ixteko bi ordu inguru falta zirela; une horretan, eztabaida ireki genuen orrian, ‘porra’ batekin. Jakin nahi genuen zenbat zinegotzi aterako zituen, zuen ustez, alderdi bakoitzak, baina inor ez zen ausartu ‘kiniela’ betetzen. Jakina, ez da erraza asmatzea nola banatuko diren 17 zinegotzigo… Nagore Maeso Arrizabalaga eta Rocio Gpe ‘atsegin dut’ sakatu zuten. Azkenean, dakizuenez, Bilduk eta EAJk lortu dute ordezkaritza izatea Bermeoko Udal berrian; bakoitzak, 9, eta 8, zinegotzi izango dituzte.

Igandean, Bermeoko emaitzak ezagutu eta Bermeoko komunitateko horman jarri genituenean 19 lagun izan ziren ‘atsegin dut’ ari eman ziotenak; besteak beste; Izaskun Garmendia, Nagore Bilbao Telletxea, Laura Sagristà Vilà, Patxi Xabier Kareaga Ruiz, Leire Jorge Astiazaran, Karmelo Siguenza Kamba, Iker Astui Barrena eta Nadia Nemeh Shomaly.

Hemen amaituko dugu ‘biharamuna’k ekarri duena; laster, hementxe ikusiko dugu elkar, blog honetan, ostegunetik hona hauteskundeetatik kanpo orrialdean esan duzuenaren berri emateko asmoarekin… eta, jakina, edozein gairen inguruan hemendik aurrera kontatuko duzuena ere hor islatuko dugu. Eskerrik asko guztioi! Agur bero bat!

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Bermeon

2011(e)ko Maiatzak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Idurre Bideguren Bermeoko Udalerako Bilduren hautagaia izan da bozkatuena 2011ko udal hauteskundeetan: 9 zinegotzi eta botoen ia %48 jasota. Emaitza honek 2007tik zegoela aldatu du, izan ere, orain arte nagusi zen alderdiak, EAJk, lehen postua galdu du, 8 ordezkari eta 3.972 boto erdietsita (%42). Aralar da hirugarren indar, ez luke, ordea, zinegotzirik eskuratuko. PSE eta PP ere esku hutsik joan dira.

13.605 lagunek dute botoa emateko eskubidea Bermeon. Abstentzioa %51koa izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Bermeon udal haustekundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Bizkaiko herrian:

Bildu: 9 zinegotzi, 4489 boto.

EAJ: 8 zinegotzi, 3972 boto.

Aralar: 0 zinegotzi, 397 boto.

PSE: 0 zinegotzi, 273 boto.

PP: 0 zinegotzi, 145 boto.

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Bermeoko 2007ko udal hauteskundeen emaitzek utzitakoak.

Emaitzak mahai gainean daude, honenbestez. Ondorengo egunotan, honen kontura sor daitezkeen berri eta aldaketak adi-adi jarraituko ditugu guk, blog honetatik eta Facebookeko gure kontutik.

Bermeoko hauteskundeen emaitzak, zuzenean

2011(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an, Bermeon 2011ko udal hauteskundeak egingo diren egunean, Bermeoko hauteskunde emaitzak eskainiko dizkizuegu zuzenean, grafikoak barne. Horrez gain, 2007ko udal bozekin egindako alderatzeak ere izango ditugu. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Bermeoko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: balizko emaitzekin egindako porrak, inkestek iragarritakoak eta… herriko udal hauteskundeen emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, astelehenean propio egindako post batean bilduko ditugu eta.

Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta biharkoa gogoeta eguna dugu; bide batez, Bermeoko 2007ko udal hauteskundeen emaitzak uzten dizkizuegu.

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, Bermeoko alkatea nor izango den eta herriko mapa politikoa zelan geratuko den jakingo dugu.

Bermeoko bokarta azoka eta udal hauteskundeak

2011(e)ko Maiatzak 17 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko bokarta azoka eta maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeak ditugu aste honetako kontu nagusiak gure orrialdeko horman.

Aste honetako errepasoari ekiteko, herrian izan dugun azoka aipatu nahi dugu, horman horrela jarri genuen…‘Bermeon…azoka prest! Bokartak prest! eta zuek?’ Zuek ere zuen erantzunak eman zenituzten eta tartean honakoak jaso ditugu: Maite Ara: ‘pues que bueno, mi familia de Lekeitio me manda anchoas en aceite y me las mandan a Texas !que ricas aaaaaanchoas!!Lindo dia Bermeo’ Igor Garai Saguri: ‘nahiko nuke jakin zeitzuk Bermioko karteletan Bokartari buruz esan ordez euskaraz antxoari buruz jartzen dute… nonguek gara ba?’ Alex Campillo Felíu: ‘buf, cómo me alegro…además de gustarme’ Hemen duzu, azoka iragartzen zuen informazio guztia.

Bestalde, Ruth de Celisek honako mesedea eskatzen zigun: ‘Mesedez… Lana dela kausa datorren ekainaren azken asterako alokairu baten bila dabil nire auzokide Ana (heldu bi eta mutikoa).Baten batek zerbait egin ahal izanez gero,mesedez jarri hementxe datuak…Milesker, Bermeotar guztiei!!!’

Orain…leihoa ireki eta argazkiez gozatzeko txanda iritsi da.

Bermeo. Argazkia: Imanol Aragon

Bermeo. Argazkia: Imanol Aragon

Beñat Mendietak eguraldiaren txokotik, atzo, maiatzaren 16a, Imanol Aragonek Bermeon harrapatutako irudi ikusgarria oparitu digu; asteari ondo ekiteko modua. Hala ere, paisaia gehiago ikusi nahi badituzu…hemen sakatu dezakezu.

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Argazkien txanda zabaldu dugun honetan…Juanvi Romanek Bermeoko Kasinotik ateratako argazkia ekarri nahi izan dugu. Gainera, gogoratu, Bermeoko blogeko irudi nagusia izango denaren bila gabiltzala eta akaso zuk bidalitako horrek ‘me gusta’ gehiago lortzen baditu aukeratua izan zaitezke.

Bermeo. Argazkia: Aingeru Gaubeka Villota

Bermeo. Argazkia: Aingeru Gaubeka Villota

Bermeoko argazki gehiago ere izan ditugu aste honetan eta orain ikusten duguna Aingeru Gaubeka Villotarena da…ederra benetan.

Ezin, gaurko laburpena maiatzaren 22ko hauteskundeak aipatu gabe. Iragan astean, Udal Hauteskundeak Bermeon gaiaren inguruan idatzi genuenean, erantzuna ere jaso genuen..eta mezua, José Nufanena zen, berak, Sevillatik idazten zigun eta bera Bilduren aldeko komentarioa utzi zuen gurean, horretaz gainera, giza eskubidearen alde eta inperialismoaren kontrako berbak ere ekarri zituen gurera. Zuk ere, zure iritzia edota hauteskundeen inguruko hitzak dituzu barrenetik ateratzeko beharra…tira ba! Hemen duzu aukera.

Aste honetako laburpen honekin bukatzeko, bertan ditugun udal eta foru hauteskundeen aurrean, iragan astean egin genuen bezala, igande honetan, (maiatzak 22), eta baita astelehenean (maiatzak 23) ere ahalegin berezia egingo dugula esan nahi dugu. Zuekin eta parte hartu nahi duen guztiekin bat egingo dugu, eta hitzordu berezi hauetan itxarongo zaituztegu, ez faltatu.

Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta baita horman erakusten duzuen laguntza guztiagatik ere. Ohi legez, hemen edota gure herriko blogean bat egingo dugu.

Udal hauteskundeak Bermeon

2011(e)ko Maiatzak 12 Kaitin Allende 3 iruzkin

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Bermeon. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Bermeok Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Bermeon’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Bermeok Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Bermeoko alkatea nor izango den jakin: Xabier Legarreta Gabilondo (EAJ-PNV), Idurre Bideguren Gabantxo (Bildu), Alexander Latxaga Atxirika (Aralar), Juan Ramon Azkue Manterola (PSE-EE), Vicente Torres González (PP).

Blog honetan edota Bermeoko orrialdean ikusiko dugu elkar!

Bermeoko Alakrana atunontziaren bahiketaren ondorengo sententzia

2011(e)ko Maiatzak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko Alakrana atunontziaren bahiketa aspaldi gertatu bazen ere, orain ezagutu dugu sententzia eta aste honetako kontu nagusia da gure orrialdean.

Gure taldeak ere horrela ekarri zuen hormara, Alakranaren auziko sententziak 439 urteko zigor kartzela ezartzen du. Lerroburu honi ondoko galdera ere gehitu genion…Espainiako Gobernuak erreskatea ordaindu zuen? Orain zure erantzuna itxaroten dugun bitartean, bertan duzu albistearen esteka. Alakrana auziarekin jarraituko dugu, izan ere albisteak berritzen joan ahala guk ere gurean jarri genituen, hemen duzu azken albistea.

Auzitegi Nagusiak 439 urteko kartzela-zigorra ezarri die Somaliako piratei euskal atunontziaren bahiketagatik. Espainiako Gobernuak berehala gezurtatu du erreskatearen ordainketa. Albistea are gehiago jorratzeko aukera ere izan dugu asteon horregatik, hemen duzu jasotako azken bideoa.

Arrantza kontuekin jarraituko dugu, baina etorkizunera begira, Ane Goikoetxeak berak zera aipatu zuen gurean: ‘Nautika eta Arrantzako Lanbide Eskola Bermeon Itsamendikoirekin.’ Gehiago jakiteko ondorengo lotura ekarri dugu.

Asteburua igaro da eta ez dakigu Joseba Uriartek proposatzen zuen mendi irteeran parte hartu ote duzun edo ez, badaezpadan hemen duzu berak gurera ekarritako esteka. Akaso, hurrengo baterako.

Bermeoko horma kolorez betetzen duzuenok zuek zarete eta kasu honetan Orlando Imperatorek egindako irudiak dira eta benetan eskertzen ditugula, guk zuretzat ekarri dugu, ikusmenerako opari izan daitezen.

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeon, itsasoa, kresala eta arrantza maitatzeaz gain musika ere asko bizi da, eta horren lekuko da, Mikel Monasteriok gurera ekarritako komentarioa: ‘ ¡¡ SALGAI DAUDE, BILATU ETA ETORRI UZTAILAN 30 an FESTIBALERA !!’ Hemen uzten dugu gehiago jakiteko berak utzitako esteka.

Bukatzeko, Ruth de Celisek utzitako oharra utzi dugu, berak laguntza eskatzen du, etxea alokatu nahi du bi nagusi eta haur batentzat ekaineko azken astean bertan bizi ahal izateko, lana dela eta etxez aldatzeko eskaera betetzeko asmoz, gurera jo du laguntza bila. Beraz, hori eskaintzeko moduan dagoenik ezagutzen baduzu, Ruthek eskertuko duela uste dugu.

Besterik gabe, datorren astera arte agurtuko gara, hori bai, gogoan izan gure orrialdean edota gure herriko blogean topatuko garela.

Aitor Fernandez del Campo eta emaztea Bermeon, semea, han oraindik

2011(e)ko Maiatzak 3 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Aitor Fernandez del Campo eta bere emaztea Bermeora iritsi dira, baina, bere semea oraindik Afrikan dago, Ghanako amonarekin gelditu da.

Aste honetako laburpena, aspaldi eman nahi genuen albistearekin ekingo diogu. Boli Kostan erasotzaileen artean, liskarren eta tiroen beldur harrapatuta egon eta gero etxera iritsi da Aitor bere emaztearekin. Larunbatean heldu zen, hilabetez, zeharo beldurtuta bizi ondoren. Hala ere, oraindik ez da bere semean eurekin etorri, paperak falta direla eta horretan ari dira orain. Aitor Fernandez del Camporen azken albistea hemen duzu.

Gurera larunbatean iritsiko zirela irakurri genuen, Aitor Fernandez del Campo, gure herritarra eta bere emaztea bidean zeudela jakin genuen, hala ere oraindik, semea ekartzea utzi ez zietela ere esan zuten, hala ere bikotea etxera bidean zegoela lehen pausu garrantzitsua zela argi zegoen. Hemen duzu, etxera bueltan zeudela kontatzen zuen albistea.

Albiste nagusiaren tartea hemen utziko dugu eta orain, ikusmenari oparia egingo diogu, Juanvi Romanek utzitako argazkia ekarri dugu.

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Eta hori gutxi balitz Ertzila kalea nahikoa ez eta… Orlando Imperatorek egun on Bermeo esanez oparitutakoa ere badakarkigu.

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Astearteari kolore alaiago bat jarri nahian, Orlando Imperatorek Gaztelugatxe Matxitxakotik zelan ikusten den erakusten digu hurrengo argazkian

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Biharko hitzordu bat ere badakarkigu, Juanvi Romanek berak zera aipatzen baitigu Bermeoko horman bertan: maiatzaren 4ean, eguaztena, Athletic-eko Bizkai Buru Peñiek reinaugurazioa egingo dau Athletic-eko jokalariak etorriko dira. Tokia: Urdaibai Kafetegia, eta orduan: arratsaldeko 6:00etan. Etor zaitez!!!’

Bestelako hitzorduak ere izan dira gure horman eta pasa den astean Joseba Uriartek kontzertu baterako gomendioa utzi zigun: ‘M-CLAN Bermeoko kafe antzokian egongo da maiatzeko lehen asteburuan!!!’ Orain zuen iritzia jasotzea falta da, ia gustuko izan zenuten edo…nola ikusi zenuten…, bertan duzue kontzertua iragartzen zuen oharra.

Agendan apuntatzeko beste data garrantzitsua Andra Mari Jaiak dira, hala ere horretarako oraindik denbora dagoen ere, Maite Bazterretxeak jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren berri eman digu, eta baita zera galdetu ere: ‘Parte hartuko duzu?’ zure erantzuna hemen, gure herriko blogean, edota gure orrialdean emateko aukera duzula badakizu.

Bukatzeko beste irudi eder bat ekarri dugu, honako hau, Juanvi romanek Bermeoko horman utzitakoa. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta ondo izan.

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman