Orrialde nagusia > Albisteak, Bertsolaritza, argazkiak, gaurkotasuna, kultura, musika > Aitor Fernandez del Campo, arrantzale bermeotarra, etxera bidean

Aitor Fernandez del Campo, arrantzale bermeotarra, etxera bidean

Bermeoko arrantzale gaztea, Aitor Fernandez del Campo Boli Kostatik atera dute eta etxera bidean dago eta Alakrana ontziaren bahiketako epaiketa.

Horiek eta beste batzuk dira aste honetako Bermeoko laburpenean jorratuko ditugun gaiak. Gure aldetik, ahoz-aho dabilen albistea jarri nahi izan genuen gure orrialdean. Boli Kostan harrapatutako arrantzale bermeotarra oso kezkatuta baitzegoen. Oraindik, etxean ez dagoen arren, Boli Kostatik atera dute eta orain etxera bidean dago. Elkartasun mezu asko jaso ditu Aitorrek eta ez da gutxiagoagorako. Bere ama, Amaia Fernandez del Campo ere pozik egongo da eta irrikatan bere semea besarkatzeko, baita bere familia ere jakina. Javier Goikoetxea Seminariok bere aldetik horrela idatzi zuen gure horman: ‘eskerrik asko DENOI!!!!!’ orrialde honetan bertan jasotako berotasun guztia ikusi ahal izango duzue.  Bestela ere, bertan dago, bere garaian jasotako albistea ere.

Aitorrek gure orrialdean jasotako elkartasun mezu batzuk ere ekarri ditugu errepaso honetara, Aingeru Astui: ‘ia suertie dakoien eta bertora datozen…’ Andone Zarrabe: ‘ea laster etxean dagoen’, Maite Ugalde Bilbaok ere bere iritzia eman du, eta gobernuak hegazkina jarri eta handik ateratzeko eskera egiten du. Gobernua sartu den gudetatik atera dadin ere eskatzen du Maitek, arriskuan dauden lagunak ateratzeko eskaera behin eta berriro egiten du bere komentarioan.

Bestelako kontuekin jarraituko dugu, izan ere, urtebete baino gehiago igaro bada ere, Alakrana atunontziaren bahiketaren gaineko epaiketa egun hauetako titularretan dugu, esate baterako, Beñat Mendietak horrela idatzi du: ‘epaiketaren kapitulu berria eta orain pertsonaia misteriotsuekin gainera. Ia ondo bukatzen den guztia.’ Ia horrela den, bitartean, armadoreak dirurik ez zuela eman eta bitartekari misteriotsua Pepe izenarekin ez duela ezer argituko….hemen uzten dizuegu jaso dugun azken albistearen esteka.

Orain, oporretara begira jarri eta aste santuan zer irakurri ez dakienari, gure gomendioa egingo diogu ‘Ezpaten Erresuma’ eleberria kaleratu berri baitu Josu Munitizek…, beraz, herritarren lana maletan edo motxilan sartu dezakezu, hori bai gero zer iruditu zaizun ere komentatu dezakezu. Bertan duzu, liburuaren inguruko informazioa jasotzeko aukera.

Iragan astean Juanvi Romanek, honako oharra utzi zuen Bermeoko horman:Peña Bizkai Buru Athletic Club Bermeo Gamiz Fikarako Autobusa da goizeko 11etan larunbatean, apirilak 4 (lehenago argazki bat aterako da, Urdaibai kafetegitik irtengo da’. Gure aldetik, Juanviri eskerrak eman nahi dizkiogu eta bide batez, horrelako oharrak jartzen jarraitzeko animuak eman nahi dizkiogu.

Pasa den asteko beste ohar bat ere badugu hemen, Nuntxaku Gauak Bermeok asteburu honetarako (apirilak 9rako) gonbita egiten zigun Nuntxaku kapillako kontzertuaren berri ematen zigun, hemen duzu informazioa.

Biharko hitzordu garrantzitsua, dena ez delako helduen eskuetan egoten… Itxaso Apraizek horrela idatzi zuen gure horman: ‘13an Eskolarteko Bertso Paper Lehiaketa. ‘ Zertan geratzen den ere jakin nahi dugu beraz, ia hemen ere horren berri emateko aukerarik dugun.

Orlando Imperatorek bere aldetik, berbak irudietan bilakatzen ditu, eta hemen duzue horren froga. Eskerrik asko Orlandok utzitako argazkiengatik.

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Dyan Bermeok bere aldetik aspaldikoa da gure komunitatean, eta berak hasieran esan bezala, Bermeo abizena duenez, ia bere familiako inork erantzun duen jakin nahi du, baina, momentuz bederen, guk dakigula, gure horman ez da horrelakorik jaso…beste batean izango da.

Besterik gabe, hemen utziko dugu aste honetako errepasoa eta laster gure orrialdean, edota gure herriko blogean bertan topo egingo dugu. Eskerrik asko zure laguntzagatik.

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.