Artxiboa

Martxoa, 2011 (r)entzako artxiboa

Berdelaren kuota, M-Clan eta kontzertu gehiago Bermeon

2011(e)ko Martxoak 29 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Berdelaren kuota handitzeko eskaera, eta M-Clan taldearen emanaldia eta Bermeon egingo diren beste kontzertu batzuk, aste honetako kontu nagusiak.

Hasteko, arrantzaleen egoeraren berri emango dugu, Bermeoko orrialdeko horman jasotakoen artean, berdela dela eta ez dela kezka piztu da, eta arazoari konponbidea bilatze aldera, kuota handitzea aipatzen da, horrela egun gehiago emanez, ez da flota desagertzeko arriskurik egongo eta jakina, kontuak horrela,  arrantzaleen kexuak entzun dira eta egindako azken kontzentrazioan Bizkaiko kofradien elkarteko Iñaki Zabaletarekin egon ziren, hemen duzu  albistea. Aipaturiko gaiak zer esan apur bat eman du…Alex Campillo Felíuk berdela zer den galdetzen zuen eta horretaz gainera, berak esaten du, ez duela arazoa non dagoen ikusten,. Bokarta gutxi badago, orduan berdela hartzeko aukera zabaldu beharko litzatekeela. Horretaz gainera, Alexek dio, aurrera begira, kutsadurari aurre egiteko neurriak hartzekok gonbita egiten digu, arrainen biziraupenaren aldeko pausua ematera animatzen gaitu.

Bestelako kontuak ere jaso ditugu Bermeoko horman eta jarraian datozenak erritmoarekin datoz. Nuntxaku Gauak Bermeok ostiralerako iragarrita dauden kontzertuen berri ematen digu: apirilak 1 Barikua, Nuntxaku – Kapillan; Elfo Negro Deustuko taldea – Al Infierno en Goitibera, Arratia-Nerbioiko musika taldea, eta Bermeko Powerflip  egongo dira ostiralean bertan.  ELFO NEGRO AL INFIERNO EN GOITIBERA POWERFLIP . Hemen duzu aste honetako kartela informazio guztiarekin.

Bermeo. Muntxako Kapillako kontzertua.

Bermeo. Muntxaku Kapillako kontzertua iragartzeko kartela.

Musikarekin jarraituko dugu, eta Musikota Olayak utzitakoa dakargu, Bermeoko Kafe Antzokian, maiatzaren 7an M-Clan taldearen kontzertua egongo baita. Ez dago batere gaizki ezta?  M-Clan talde handia gurean emango du kontzertua, hau da marka.  Horren erantzuna ere badugu Joseba Uriartek Bermeon maila handia dagoela esan baitu, eta Karmelo Siguenza Kambaren musika gustukoa zein den ere jakin dugu, beretzat Euskadiko heavy talderik onena Eibarko Su Ta Gar taldea baita. Horren harira, hitz pare bat nahiko izan dira, oso musika talde handia dela baieztatzeko.

Agendari errepasoa eginez, iragan larunbaterako kontzertuaren berri ere jaso genuen Itxaso Apraizen eskutik. Bertan izan bazinen kontatuko diguzu zer moduzkoa izan zen… MISS CHAIN & the BROKEN HEELS taldearen emanaldia.

Aste honetako laburpena bukatzen joateko Maite Bazterretxearen oharra gorde dugu: ‘Bermibusaren ordutegia duzu hemen…badaezpadan…. ‘, badakizue garraio publikoarekin gutxiago kutsatu, gehiago aurreztu eta gainera lo kuluxka egiteko aukera ere izaten dela besteak beste. Hemen duzu Bermiobusaren ordutegi eta abarretaz  gehiago jakiteko esteka.

Orain gure lagun berriak utzitako argazkiarekin agurtuko dugu errepasoa.

Alex Campillo Felíu

Alex Campillo Felíu. Bermeoko komunitateko laguna.

Hurrengo astekoa iritsi bitartean, badakizu, Bermeoko orrialdeko horman edota gure herriko blogean bertan topatuko garela. Eskerrik asko zure laguntzagatik eta Bermeoko argazkiak itxaroten ditugula gogoratu.

Bermeoko azoka, ‘Iria Flavia’ ontzia eta Doctor Blues

2011(e)ko Martxoak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko azokaren zoruaren konponketa, ‘Iria Flavia’ ontziko arrantzaleak eta Doctor Blues dira Bermeon aste honetan gai nagusiak.

Aste honetako laburpenarekin ekiteko, Bermeoko azokara egingo dugu osteratxoa, izan ere, Maite Bazterretxeak horrela idatzi du Bermeoko komunitateko horman: ‘Bermeoko azokaren zorua konponduko dute, ia horrela gutxiago irristatzen garen. Ze ondo!’ Askotan entzun izan da, baita beste toki batzuetan ere, irristatzeko edota uriolak izateko arriskua egoteko dela, baina horrela askoz ere hobeto, jakina. Hemen esteka gehiago jakiteko.

Bestalde, iragan astetik datorrena Ane Zabalak ekarri du gurera: ‘Bermeoko Iria Flavia ontziko tripulazioa ondo dago. Eskerrak.’, Arrantzaleak ondo badaude hori da benetan garrantzitsuena, bertan dago lotura.

Musikaren txokoa zabalduko dugu, eta Mikel Larrubeltzak ekarritakoa dakargu musika aparailura,‘DOCTOR BLUES, Bermioko musikaria. Azken diskoa kaleratu du, bereak dira abesti guztiak bat ez ezik, Amazon.com lekuan lortu daiteke albuma’ Eskerrik asko Mikel musika non entzun eta lor daitekeen abisatzeagatik. Bermeon musika benetan bizi dela argi dago, kontzertu asko eta baita musikari asko ere baitira herrian. Hemen kantuak entzuteko esteka.

Aste honetan, Beñat Mendietak aukeratutako eguneko irudia, Jesus Mari Uribek aterakoa izan da eta Bermeon egindakoa da. Argazkia egin zen egunean giro grisa nagusitu bazen ere, orain eguraldi bikaina dugu eta udaberrian buru belarri sartuta gaude bertan. Badakizue, horrela eta bestelako argazki gehiago, ikusteko aukera Eguraldiblog-en bertan duzuela.

Bermeo. Argazkia: Jesus Mari Uribe

Bermeo. Argazkia: Jesus Mari Uribe

Miren Gallok iragan asteburuan, aitaren egunean bertan prestatu eta aurrera eraman zen egitaraua utzi zigun Bermeoko horman `URDAIBAI ARRAUN´, BAKIOKO TXAKOLIN UZTEAREN AITABITXIAK’ , Benetan, horrelako hitzorduak maite ditugula, horrela aspaldiko lagunekin bat egiteko aukera ere ematen baitigu. Zer moduz pasatu zenuten? Txakolin ona eta Bakioko jendea ere horrelakoa. Ospatu zenaren inguruko informazioa hemen.

Bukatzeko komunitateak eskatzen duen mesede txikia aipatu nahi dugu, izan ere, hemen horman, astero uzten dugun laburpenarekin batera ‘automatikoki’ azaltzen den irudia aldatu nahi dugu. Zuen argazkia izatea gustatuko litzaiguke, originala behar du izan, zuek aukeratutakoa. Bermeoko orrialdean zuen argazkia uzteko aukera izango duzue eta hurrengo astelehenean ‘atsegin dut’ boto gehien dituena izango da aukeratutakoa. Eskerrik asko guztioi eta gora Bermeo!

Argazki lehiaketa berezi honetan parte hartuko duzun itxaropenarekin, laster arte esanez agurtuko gara. Badakizu, hemen, gure herriko blogean edota Bermeoko orrialdean topatuko garela.

Bermeoko Okasientes taldea, 80’s Party jaialdia eta antzerkia

2011(e)ko Martxoak 15 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko Okasientes taldearen ‘Mashiel’ disko berria, Bermeoko Kafe Antzokian ospatutako 80’s Party jaialdia eta Nestor Basterretxea aretoan izandako ‘Dos chicas de azúcar’ eta ‘Las aventuras de Tete y Mari Pi’ antzezlanak. Hauek izan dira aste honetan Facebookeko orrialdean nagusitu diren gaiak.

Okasientes talde bermeotarrak disko berria kaleratu zuen martxoaren 10ean. ‘Mashiel’ du izena. Asteazkenean ea ezagutzen zenuten galdetu genizuen, eta gaur beste bi galdera dauzkagu zuentzako: Erosi duzue diskoa? Gustatu zaizue? :)

Zapatuan 80’s Party jaialdia antolatu zuten Bermeoko Kafe Antzokian. Beñat Mendietak utzi zigun informazioa, eta irakurri genuenez, 80. hamarkadako doinuak izango ziren nagusi, izan ere, Unholy Covers taldeak kantuen moldaketa egin behar zuen. Amaitzeko, DJ Dataren sesioa zegoen prestatuta. Egon zineten? Festa ona izan zen? ;)

Antzerkiarekin amaituko dugu gaurko laburpena. Zapatuan ere, gaueko 20:00etan, ‘Dos chicas de azúcar’ eta ‘Las aventuras de Tete y Mari Pi’ antzezlanak ikusteko aukera izan genuen. Nestor Basterretxea aretoan egin zituzten eta Ane Zabalak ostegunean utzi zigun informazioa.

Beno ba, amaitutzat emango dugu hemen gaurko laburpena. Zazpi egun eta hemen egongo gara bueltan zuek hesian utzitako gai berriekin. Mila esker astero gurekin egoteagatik! :D Laster arte!

Piraten bahiketa saiakera, ‘Zigortzaileak’ Bermeon eta Antonio Karmona

2011(e)ko Martxoak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Pirata batzuk ‘Felipe Ruano’ atunketaria bahitzen saiatu ziren,Zigortzaileak‘ filma Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan izan genuen ikusgai eta Antonio Karmonaren gol baten bideo bat partekatu dituzue gurekin aste honetan Facebookeko hesian.

Irakurri edo entzun zenuten piraten albistea? Susto ederra eraman behar izan zuten ‘Felipe Ruano’ atunketariko langileak. Asteartean pirata batzuk atunketaria bahitzen saiatu ziren Somaliako kostaldetik 270 miliara zegoenean. Eskerrak sustoa baino ez zela izan! :)

Itxaso Apraizek ‘Zigortzaileak’ filma zapatuan eta domekan (aurreko asteburuan), arratsaldeko 17:00etan, ikusgai izango genuela jakinarazi zigun ostiralean. Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan izan genuen. Horrez gain, galdera bat bota zigun: “filmaren gai nagusia korapilatsua da, baina horri buruz zerbait jakitea ez dago gaizki, ezta?“. Joan al zineten filma ikustera? Zer iruditu zitzaizuen?

Kirola da gaurko azken gaia, zehazki futbola. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean ligaren 26. jardunaldia ikusi genuen, eta Amaia Fernandezek Antonio Karmona bermeotarraren gol bat gogoratzeko bideo bat partekatu nahi izan zuen gurekin. Eskerrik asko! :)

Honenbestez, amaitutzat emango dugu gaurko laburpena. Mila esker herriko informazioa gurekin partekatzeagatik. Hurrengo astean gai berriekin bueltatuko gara. Agur bero bat eta ondo izan!

Manent eta Los Frenos taldeak eta ‘Atunetan’ erakusketa

2011(e)ko Martxoak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Manent taldearen ‘Barrutik’ diskoaren aurkezpena Nahixan taldearekin batera, Los Frenos taldearen ‘Japanese Frenocrazy’ diskoa eta “Atunetan” erakusketa Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Hauek izan dira aste honetako gaiak Facebookeko orrialdean.

Ane Goikoetxeak ostegunean esan zigunez Manent taldeak ‘Barrutik’ diskoa aurkeztu behar zuen ostiralean. Nahixan taldearekin batera egin zuen herriko Kafe Antzokian, 23:30etik aurrera. Kontzertuan egon al zineten?

Musikarekin jarraituko dugu, zehazki Los Frenos taldearekin. Ane Zabalak ‘Japanese Frenocrazy’ diskoaren aurkezpena egin behar zutela jakinarazi zigun ostiralean. Nuntxaku zentroan (Hermanuetako Kapilla) izan zen, gaueko 22:00etan. Honetan ere egon al zineten? Asteburua hasteko bi kontzertu ez dago gaizki, ezta? ;)

Artea eta itsasoa gustuko duzue? Ba ez galdu “Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua” erakusketa. Aingeru Astuik atzo bertan adierazi zigun arabera, Bermeoko Arrantzaleen Museoan izango duzue martxoaren 4tik ekainaren 26ra arte. Aingeruk, hegaluzearen arrantzaren gaian sartzeko, azalpen txiki bat partekatu zuen gurekin. Eskerrik asko! :)

Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua, Aingeru Astuik partekatutako argazkia

Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua, Aingeru Astuik partekatutako argazkia

Gaurkoz hemen utziko dugu laburpena. Datorren astean gai berri gehiagorekin bueltatuko gara. Mila esker zuen arretagatik. Agur bero bat eta laster arte!