Artxiboa

Otsaila, 2011 (r)entzako artxiboa

Soziedad Alhoholika Bermeon, eta herrian familiaren bila

2011(e)ko Otsailak 23 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Soziedad Alkoholika musika taldea, Bermeon egondakoa, eta bere familia herrian bilatzen ari den mutil bat. Horiek izan dira Bermeok Facebooken duen orrialdeko hesian azken egunotan ikusi duguna, eta horrela islatuko dugu, orain, blog honetan.

Ane Goikoetxeak esan zuenez, Soziedad Alkoholika herrian egon ziren, joan den asteburuan, Kafe Antzokian; Anek partekatutako estekan, hementxe, talde gasteiztar honek Facebookek duen gunea ikusteko aukera izan dugu. Egon al zineten kontzertuan?

Dyan Bermeok, joan den asteartean komentatu genuen moduan (Urdaibairen inguruan ere hitz egun genuen egunean), bere familiaren bila jarraitzen du. Hesian jarri zuenez, bere senideak aurkitzeko itxaropenak ez ditu galdu, eta, halaber, “Bermeo” herriaren izenaren jatorria jakitea ere gustatuko litzaioke. Primeran legoke, baten batek laguntza emango balio!

Joan den astean zehar, olatu handiak izan genituen hizpide kostaldean; horietako argazkiak partekatzeko gonbidapena luzatu genizuen hesian, horren harira. Orain arte, inor ez da animatu… baina seguru laster horrelako argazkiren bat ikusteko aukera dugula. Eskerrik asko, aldez aurretik! ;-)

Horrela emango dugu bukatutzat gaurko laburpena; laster bilduko gara hemen, zuekin, herrian gertatzen denaren inguruaz mintzatzeko, beti bezala. Gure aldetik, hesian uzten duzuena arreta handiz zainduko dugulako konpromisoa hartzen dugu. Mila esker, eta ondo izan!

Urdaibai nagusi, menuak debalde eta IV Demiku Martxa

2011(e)ko Otsailak 15 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Neguan ere Urdaibai nagusi, azokako menuak debalde eta IV Demiku Martxa dira aste honetan Bermeoko Facebookeko hesiko kontu garrantzitsuenak.

Hasteko garaileak aipatuko ditugu, arrauna udako kirola bada ere, neguan ere praktikatzen delako eta baita sasoi honetan ere gureak txapeldunak izan dira, horrela gogorazi digu Maite Bazterretxeak: ‘Urdaibai, Hondarribian nagusitu zen. Gora Urdaibai! bertan duzu kirol probaren ingurukoak.

Kirola praktikatu ondoren, indarrak ere berreskuratu behar dira, eta horretarako ere aukera gurean duzu, mokadu gozoa jateko proposamena Beñat Mendietaren eskutik iritsi baitzaigu: ‘On egin! barikutan azokara joan, eta debalde jan? hau da marka! han topatuko gara ezta?’ Ondo irakurri duzu, bai horrela da, azoka plazan bertan ostiraletan, ostalariek, bezeroak erakartzeko menuak zozkatuko dituzte. Hemen duzu albistearen lotura.

San Blasak iristearekin batera, Urdaibaiko ezkerraldeko itsasadarra zeharkatu duen kirol proba garrantzitsua hartzen du berean. Demiku auzoan San Blaseko jaialdia ospatzeaz gainera, Mendi Martxa ere egiten da. Joseba Uriarte berak hurrengo lotura utzi zigun kirol proba honen ingurukoak jasotzeko. Bestela ere gogoan izan behar da, kirola elkartasunarekin bateratu dutela, izan ere, aurten ospatu den IV Demiku Martxan, botilen plastikozko tapoiak jaso ditu, Lekeitioko Ronan gaztearen ‘duchenne distrofia muskularra’ hobeto eraman ahal izateko. Tapoiak batzeko kanpainarekin bat egin da, eta tapoi horiekin gaztearentzat gurpil aulki bat lortzeko bidean urratsa eman dute. Zuk ezagutzen al duzu Demiku auzoa?

Bukatzeko, laguntza eskatzeko deia egin nahi dugu, Bermeoko hesian, Dyan Bermeo Lfcek idatzi digu eta berarekin hitz batzuk idatzi ostean, gure taldeari honako deia otu zaio. Dyan Bermeok, (hemen goian idatzi duen mutilak,) uste du senideren bat izan lezakeela herrian. Bere abizena Bermeo da. Berak dioenez, bere aita Ekuadorrekoa da, eta ama, Puerto Ricokoa. Lagun argentinar batek Euskal Herriko herri bateko abizena zuela esan digu, eta hor, hain zuzen ere, senideak aurkitu zituela. Berak laguntza eskatzen du, gauza bera lortzeko; ezagutzen duzue Ekuadorrera joandako bermeotarren bat? Entzunda duzue zerbait, horren inguruan? Eskerrik asko!! Hemen dago galdera eta jakina zuen erantzunen arabera egin berri dugun lagunaren poztasuna ere iritsiko da.

Asmo baikor horrekin agurtuko dugu aste honetako laburpena, hala ere, hemen duzu, bitartean parte hartu ahal izateko bloga edota baita Facebookeko hesia ere.

Alakranaren epaiketa eta bikotekidea jo eta bortxatzeagatik atxilotuta

2011(e)ko Otsailak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Alakranaren epaiketa eta bikotekidea jo eta bortxatzeagatik gizonezko baten atxiloketa dira Bermeoko orrialdeko hesian aste honetako gai nagusiak.

Bermeoko orrialdeko kontu nagusiekin hasteko, izan ere, astean zehar, Alakrana ontzi bermeotarraren bahiketaren inguruko epaiketa egin da eta Joseba Uriartek zera utzi zuen gurean: ‘Alakrana ontzia bahitu zuteneko auzia epaitegian dago, berriz ere amesgaiztoa bizitzera…Animuak hemendik bertan sufritzen egon ziren arrantzaleei’ Gure aldetik ere, besarkada beroa bidali nahi diegu, izan ere, han gertatutakoa berriz ere gogora ekartzea, benetan gogorra izan behar baitu. Bertan duzue aipatutako albistearen inguruko esteka.

Astero egiten dugun laburpenean, ez genuke hurrengo baten horrelako gairik sartzerik nahi, hala ere, gaurkotasunak gure komunitatean agintzen du eta Maite Bazterretxea berak horrela adierazi zuen bere haserrea azken eraso sexistaren aurrean: Emakumeen kontrako indarkeria Bermeon…Aski da! ‘ Atxilotu duten gizonezkoa 30 urtekoa da eta emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatzen diote. Hemen duzu Bermeon gertatutako azken tratu txarren inguruko albistea.

Guk, oso bestelako kontuak ekarri genituen hesira, izan ere, zapatuan Bermeoko Kafe Antzokian Seguridad Social talde ezagunaren kontzertua iragartzeko aprobetxatu genuen. Hemen duzue bestelako kontzertuen berri izateko esteka.

Horren harira, Maite Ugalde Bilbaok eta Beñat Mendietak Bermeoko Kafe Antzokia gustuko zutela kontatu ziguten, baita horretarako zituzten arrazoiak ere.

Bukatzeko, Rocio Lopez Vargask Bermeoren inguruan dioena jaso nahi izan dugu: ‘Bermeo, asko gustatzen zait, 7 urte daramatzat bertan eta oso lasaia da eta bermeotarrak (gizonezkoak) oso parrandazaleak dira, jajaja, hori asko gustatzen zait’. Rociok, gizonezkoen gainean emandako iritziari Ane Goikoetxeak andre bermeotarrak ere aparteko arraza batekoak direla esan du, baita label onekoak ere.

Azken berba hauek gaurko laburpena bukatzeko ezin hobeak dira, zuk bestelakoak gaineratu nahi badituzu, badakizu, hemen bertan edota Bermeoko orrialdeko hesian egin dezakezula.

Eskerrik asko eta laster arte.

Eguneko Zentroa Bermeora eta Mikel Oihenarten disko berria

2011(e)ko Otsailak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eskualdeko Eguneko Zentroa Bermeora dakartela, eta Mikel Oihenart musikari bermeotarraren lana kalean dela dira aste honetan, Bermeoko gai nagusiak.

Aste honetako laburpenaren lehendabiziko gaia guk ekarri genuen hesira, izan ere Eskualdeko Eguneko Zentro Berria Bermeon egongo da, martxoan dute irekitzeko asmoa, eta Gernikako Ibarrakoa erabiltzaile gutxi izateagatik itxi egingo dute. Hemen duzue albiste honen inguruko esteka.  Gai honen inguruan komentario batzuk egon dira, esate baterako Patxi Xabier Kareaga Ruiz eta Aingeru Astuik martxoan zabaltzea kasualitatea dela diote, hauteskundeen atarikoa balitz ikusten dute eta aldiz Fernando Sanchez Farrerasek bihar bertan izena emango lukeela dio.

Bestalde, orain, musikarekin jarraituko dugu eta horretarako ez dugu oso urrutira joan behar, Mikel Monasteriok bozgorailutik zera dio:SALGAI MIKEL OIHENARTen Diskoa. Bermioko Musikalaria’ Zorionak hemendik Mikel Oihenarti lan berri kaleratu duelako, eta hemen duzu bere musika ezagutzeko aukera.

Erritmoa hartu dugun honetan beroketa ariketak egiteari ekingo digu Itxaso Apraizek iragan astean honakoa utzi baitzigun: ‘Domekako Herri Lasterketarako prest? bat, bi, tipi tapa korrika….’ korrika-korrika eta azkenean pasatu da, hemen utziko dugu, herri lasterketaren inguruko albistearen lotura.

Kultur agendan apuntatzekoak ere jaso ditugu Amaia Fernándezen eskutik: ‘9etan Nestor Basterretxea aretoan….’Más gorditos que nunca’ antzezlana’ Badakizue oso interesgarria izaten dela hitzorduen berri ematea eta horrela guztiok jasotzen dugu horren berri, beraz, hurrengoan ere horrela egizue mesedez. Hemen dago, oharraren inguruko esteka.

Bukatzeko, Bermeoko komunitateko lagun batek eskatutakoari laguntza ematen ahalegindu gara. Edurne Laca: ‘nonbaiten ematen al duten Urdaibaiko mutilen entrenamenduak? Orrialde bat edo balego, mesedez bidali. Eskerrik asko denari’. Gure taldeak honela eskaini dio laguntza: ‘Kaixo Edurne! Ez dakigu, baina akaso, horren gaineko informazioa lortzeko hemen izan dezakezu aukera…’.

Honenbestez hemen utziko dugu aste honetako errepasoa eta datorren asteko laburpena iritsi bitartean, Bermeoko orrialdean edota gure blogean utzi ditzakezu zure emariak.