Artxiboa

Urtarrila, 2011 (r)entzako artxiboa

Bermeoko Udalaren iritzigune berriak, eta Gatiburen kontzertua

2011(e)ko Urtarrilak 25 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko Udalaren iritziguneak, berriz ere Gatiburen kontzertua, eskiatzeko planak eta bestelakoak dira aste honetako gai nagusiak Bermeon.

Aste honetako laburpenari ekiteko, iritziak emateko txoko berriekin egingo dugu, izan ere, gure orrialdean eta baita Udalak jarritako zerbitzu berrian ere herriaren onerako lan egiteko bidea zabaltzen da. Gure orrialdeak horrela idatzi du gure hesian: ‘Zure iritzia emateko aukera gehiago...’iritzimetroak’ zabalik Bermeoko udalaren eskutik, hemen duzu frogatzen hasteko aukera.’ Eta honek ere bere komentarioa jaso du Juan Maria Hidalgoren eskutik: ‘guztion artean ondo zaintzea espero dut, bestela, alferrik gastutako dirua izango da berriro. Ea ondo portatzen garen behingoz!’ Udalak eskainitako foroak, erantzun asko jasotzen zituen eta arrakastatsua dela ere esaten da, orain lau ‘iritzugune’ berriekin horrela edota, bertan planteatzen den moduan, hobeto funtzionatuko dugula espero da. Euskadin aitzindaria den zerbitzua dugu Bermeon. Hemen duzu zerbitzu berriaren informazioa jasotzeko esteka.

Aurreko mezuan Gatibu Bermeon egon zela aipatu genuen, eta sarrerak ere agortu zirela informatu ginen gure orrialdean, baina orain Itxaso Apraizek itxaropena ekarri digu berriz ere: ‘Albiste onak! Sua-Sua! otsailaren 12an GATIBUk berriz ere gurean kontzertua emango du!!!!!! ‘ Sarrerak agortuta egoteagatik talde gernikarraren kontzertuan egon ez zirenenentzat oso albiste pozgarria da benetan, beraz, Gatibu ikusi nahi baduzu, otsailaren 12an aukera izango duzu, hemen duzu informazio gehiago.

Orain kaskoak jantzi edo, bestela bakarrik bazaude, bolumena eman zure ordenagailuko bozgorailuei, Mikel Monasteriok :Bermioko Portuan abestiaren ¡ BERTSIO BERRIA !!’ utzi digu eta guk zuretzat gorde dugu, hau da aste honetako oparia. Hemen klik egin eta kantua entzuteko aukera izango duzu, egia da egia da, nik ikusi dudalako horrela dio abestiak eta horrela entzungo duzu esteka honetan klik eginez Mikel Oihenart-en eskutik.

Zure planak egiteko laguntza eskaini nahian, orrialdeak zera idatzi du: elurra badatorrela…eta hotza…eskiatzeko baldintza aproposak, eskiatzera joan nahi duzu?’ Informazio interesgarri hau irakurri ahal izateko, hemen duzu esteka.

Komunitateak aste honetan beste albiste on bat ere utzi digu, izan ere 1.000 lagun baino gehiago gara Bermeoko orrialdean! Eskerrik asko eta Zorionak!!!

Itziar Ramos: Miss Bizkaia, Bermeokue, bideoak eta musika

2011(e)ko Urtarrilak 18 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Itziar Ramos, Miss Bizkaia, Bermeokue, udalaren webgune berria, argazkiak, bideoak eta musika dira aste honetan Bermeoko orrialdeko kontu nagusiak.

Bermeo. Miss eta mister bizkaia- Itziar Ramos eta Aketx Rojo

Bermeo. Miss eta Mister bizkaia- Itziar Ramos eta Aketx Rojo

Argazki gehiago izango dira gaurko laburpen honetan baina hasteko Beñat Mendietak ekarritakoa jarri nahi dugu, izan ere, 2011ko miss bizkaia bermeokoa da eta Itziar Ramos da. Beñatek horrela idatzi du gure orrialdeko hesian: ‘ei!!! Miss Bizkaia bermeotarra da! Itziar Ramos! hemen duzu argazkian Mister Bizkaiarekin batera, Aketx Rojo. Miss eta Mister orrialde ofizialean argazki gehiago daude, nik hortik hartu dut.’ Hemen gehiago ikusteko aukera.

Aste honetako laburpenarekin jarraitzeko, aurkezpen bat dakargu, izan ere gure komunitateak zera esan digu: Bermeokue orrialdea aurkeztu nahi dizuegu…hemen dago, ia gustuko duzuen.’ Komunitateak esandakoari Ainhoa Bihotz Zurigorrik zera gaineratu dio: ‘Bermeokue bariek BermIokue elekide egongo hobeto? Alan da guztizbe politxo dau! ;) iritziak iritzi, hori ere ondo dago, horretarako ere badelako Bermeoko orrialdea ere, bakoitzak berea esateko eta besteok irakurri eta parte hartzeko. Ikusi eta ezagutu nahi baduzu, hemen duzu lotura.

Aurkezpen batetik beste batera joko dugu gure taldeak ere hauxe gerturatu baitu: ‘Bermeoko udalak webgunea berriztatu du…ezagutu nahi duzu?’ Orrialde batetik bestera joateko aukera erreza, klik baten bidez hemen egin eta ezagutuko duzu.

Bagoaz bestelakoen bila, Mikel Larrubeltzak musikariak eta herria batzen dituen postaren linka bidali baitigu, horrela zuk aurrekoan honen albistea galdu bazenuen ere, hementxe duzu berriz ere freskatzeko aukera, bideoak eta musika Bermeoren erritmora jakina. Bertan, Demiku elkartearen sorrera eta Bermeoko argazki mordoa ikusi ahal izan dituzu Bermeoko Facebookeko orrialdean edo bestela gure blog honetako beste esteka honetan.

Argazkiz eta bideoz jositako mezu batetik, Mikel Larrubeltzak ekartzen ditugun beste batera, San Juan Gaztelugatze, Frantziskano Konbentua, Bermio Ispiluan, OLYMPUS DIGITAL CAMERA, Aritzatxu, Ertzila Dorrea Mikel Larrubeltzak gurera igo dituen argazki guztiak ikusi nahi badituzu hemen duzu aukera esteka honetan.

Bermeo. Frantziskanoen konbentua. Argazkia:MikelLarrubeltza

Bermeo. Frantziskanoen konbentua. Argazkia:MikelLarrubeltza

Irudi eder asko inguruan eta horietako asko eta asko Bermeoko orrialdean daude, Orlando Imperatore igotako argazki bat dakargu orain, berak igotako beste batzuen artean, bata Ari da eta bestea, hemen duguna,…txatxu.

Bermeo. Matxitxako. Argazkia: Orlando

Bermeo. Matxitxako. Argazkia: Orlando

Orlando Imperatore Faro argazki baten, hurrengoan Matxi eta azkenengoan; Txako…guk aukeratu duguna…Faro izena dauka eta hauek dira jasotako komentarioak. Gure Komunitateak zera idatzi du: ‘Arnasa lasai hartzeko toki ederra’ Miren Larreak ere bere emaria utzi du: ‘benetan baietz denbora asko bota dut nik hantxe jesarrita itsasoari begira………’ eta bukatzeko Alex Campillo Felíuk utzitakoa: ‘Kaixo! Hemen bizitzea eta idaztea gustatuko litzaidake!! Baina ez da Bermeoko itsasargia ez Orlando?’ Itsasargiaren argazkia Matxitxakon egindakoa da.

Orain musikaren txokoa zabalduko dugu, taldeak horrela zioen hesian: ‘Zapatu honetan, hilak 15 Gatiburen kontzertua Kafe Antzokian!!!Txiki txiki bang bang….buelta eta bueltak eman….han elkartuko gara’ eta jakina honek ere bere komentarioa izan du jarraian. Urdaibai Aran Mundaka: ‘Zapatuen……sua sua’ Kontua berotzen eta kontzerturako gogoak pizten, baina Karmelo Siguenza Kambak albiste txarra eman zigun: ‘Bai baina ez dau sarrerak……………………….’ baina badirudi Gernikako taldearekin azkenaldian beti berdina gertatzen dela…hots, arrakasta itzela daukala alegia, bestela irakurri Beñat Mendietak idatzitakoa: Sarrerak agortuta daudela!!! jolin…Durangoko azoka izan zenean ere, Plateruenean ikusteko ere Agortu ziren! Sua sua bai…baina guretzat igual beste baten izango da.’ Tira ba, kontzertuaren gora beherak ikusten eta entzuten joateko hemen esteka.

Doinu rockeroekin jarraituko dugu, Musikota Olayak ere aipatutako kontzertuaren ingurukoak gehitu baititu gurean: ‘Gaur, (hilak 15) Gatibu Bermeon. Hemen duzue argazkia eta Bilboko kafe antzokian Gatibuk emandako kontzertuaren bideoa eta noski. Guk zerbait gehiago jakin nahian zera galdetu genuen: ‘Zer moduzko kontzertua izan zen? Seguru denak dantzan egon zinetela…. ‘ gehitu zuen gure taldeak eta Musikota Olayak horrela erantzun: ‘Gu Bilboko Kafe Antzokia egon gara bakarrik… eta bai: denak dantzan egon ziren’ Bang-Bang Txik-Txiki Bang-Bang abestiaren bideoa dago hemen

Hemen Bilboko Kafe Antzokian Gatibuk emandako kontzertua, hemen esteka.

Bolumena igo edo jaistea zure esku uzten dugu, baina kontua da, musika fondoan dugula jarraituko dugula aste honetako laburpena. Los Frenos Rock-ekoek honako emaria utzi digute: ‘Gaur eguena 13, Nuntxaku – Kapillan Lover! ezizenaren atzean Rich Crook Memphiseko musikaria dago. Crookek garage-punk eszenako hainbat taldetan jo du arren, Lover! bere bakarkako egitasmoan doinu melodikoagoak jorratzen ditu; alegia, power pop estilotik gertu dauden melodia biziak. Crook makina bat taldetan ibilitako …musikariekin dator Euskal Herrira, besteak beste, Reatards, Lost Sounds, American Detha Ray, Baseball Furies edo Spits taldeetakoak. Lover! egitasmoak, halaber, hainbat disko plazaratu ditu, azkena No Dreams Please izeneko EPa, orain arte argitaratu duen diskorik pop zaleena omen da. Lover!-en musika Undertones, Monkees eta Cheap Trick talde klasikoen batuketa dela esan omen dute.’ Albistea hemen duzu.

Partitura amaitzen doa eta bukatzeko Mikel Monasteriok ekarritakoa: ‘ORAIN MIKEL OIHENARTen MUSIKA ITUNESen, laster SPOTIFY eta beste Dendatan!!’ honen inguruko lotura bertan duzu.

Aste honetako kontuak izan dira hauek, datorren astekoak zure esku egongo dira, izan ere, laburpen honetara ekartzen duguna, zuk gure orrialdean utzitakoa baita. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.

‘Albatun Dos’ ontzia piratetatik libre eta Bermeo Kulturanitz

2011(e)ko Urtarrilak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko ‘Albatun Dos’ ontzia libre dagoela, eta Bermeoko Kulturanitz martxan dagoela dira aste honetan Bermeoko gai nagusiak.

Hasteko, itsasoan barrena gertatutako ekarriko dugu gurera, Beñat Mendietak horrela idatzi baitzuen gurean: ‘Oraingoan ere libratu dira, baina piratek ez dute atsedenik hartzen….azken honetan ‘Albatun Dos’ ontzia izan da….ia hurrengorik ez dagoen eta azkena dan’. Ia Beñatek esandakoa betetzen den eta horrelako egoera arriskutsu gehiagorik bizitzen ez dugun. Atunontzi honek bizitako arriskuaren gainekoak hurrengo albistean dituzue.

Ezagutzen al duzu Bermeo Kulturanitz? hemen duzu….  Gure komunitateak mahai gainean jarritako gai edota galderak bere erantzunak izan ditu eta orain euskaraz irakurriko dituzun arren, jakina, beraiek gazteleraz erantzun zuten, beraz…Josimar eta Maite Ugaldek zerbait desberdin ikusten badute, itzulpenagatik izan daiteke. Bermeo Kulturanitz zer ezagutzen ote den galderari Josimar Machado Silvak horrela erantzun du: ‘Bermeoko irudi hau ikustea benetan hunkigarria da!, Tb (Globo) saio baten bidez, RIO, ez nuke inoiz pentsatuko horrenbeste emozio piztuko zizkidala, oroitzapen asko eta ederrak denak, horiek denak bizirik eta denborak ezin borra ditzakeenak. Eskerrik asko’. Bestalde, Maite Ugalde Bilbaok ere bere iritzia eman du Bermeoko hesian: ‘Bermeotarra naiz, baina patuak ez du ni hor bizitzerik nahi eta Argentinan hazi naiz, bi urte igarota Bermeora itzuli ginen eta berriz ere alde egin genuen, oraingo honetan Tenerifera, ezkonduta eta hiru seme-alabekin. Horrela bada, nire bizitzaren erdia kanpoan eman dut, baina nire herritik urrun egon arren, bihotzean daramat eta egunero Josimar, zuri gertatzen zaizun bezala, Bermeorekin harreman duen orok hunkitzen nau, eta ez dakizu zenbat gainera’.

Bukatzeko Maite Bazterretxeak utzitako ekarri dugu: ‘Gernika eta Bermeo lotzen duen errepidean, Axpen bertan, biribila jarriko dabe, orain bi urte jarritako radarrak ez baitu ibilgailuen abiadura jaistea lortu eta oinezkoak arriskuan daude‘. Askotan autoaren barruan bakoitza berean pentsatzen doalako edota presa daramalako abiadura hartu eta istripuak gertatzen direnez, egingo den biribila edo errotondari esker abiadura gutxiagotzea izango dute helburu. Honen inguruko informazioa hurrengo estekan.

Aste honetako laburpena hemen utziko dugu, baina jakitun zarenez, astero moduan Bermeoko orrialdeko hesian jasotzen diren guztiekin hemen errepaso berri bat osatuko dugula.

‘Alakrana’ren bahiketako piratei bahiketa eta bidegorriak

2011(e)ko Urtarrilak 4 Kaitin Allende Iruzkinik ez

‘Alakrana’ atunontzia bahitu zuten bi piraten kontrako epaiketa eta bizikletan ibiltzeko bidegorriak dira Bermeon aste honetan gai nagusiak.

Urte berria den arren kontu zaharrekin ekiten diogu 2011ri, hala ere, epaiketa egitea ezinbestekoa da, horrela, ‘Alakrana’ atunontzi bermeotarrean bahituta egon zirenak eta beraien familiak atseden txiki bat hartuko dute. Gaia Maite Bazterretxeak ekarri zigun hesira: “‘Alakrana’ atunontzia bahitu zuten bi piraten kontrako epaiketa urtarrilaren 31an hasiko da. Urte berria baina kontu zaharrak….ia zertan amaitzen dan.” Urtarrila bukaera arte itxaron beharko dugu epaiketaren nondik norakoak ezagutzeko baina printzipioz aurrera doan kontua da. Informazio gehiago hurrengo loturan.

Bestalde, eta urte berriko asmo onak abian jartzeko, kirolarekin harreman estua duen kontua. Amaia Fernándezek zera utzi zigun murruan:Zugastieta eta Bermeo bidegorriekin batuko dabez…ze ondo! horrela urte berrirako desioak beteko dira, bizikletan gehiago ibiltzea. ah! Urte Berri on!” . Asmo onen artean, kirola egitea baduzu…orain edo aurten behintzat aukera polita izango dugu horretarako. Kontu honen inguruko informazio gehiago hemen.

Aste honetako laburpena bukatzeko, Maite Bazterretxearen galdera: “Zer moduz portau da Olentzero? dana ondo joan da?” eta jakina honek ere bere erantzuna izan du, Amaia Fernández: “Dana ondo baino hobeto! Ederto portau nazenez, Olentzero be ederto portau da!!! Oso ondo! ah! Urte Berri on danori!”.

Hemendik ere urte berri ona opa nahi dizuegu eta bide batez, baita zuen asmo eta gogo berri eta onak betetzen joan daitezela ere.