Monthly Archives: Abendua 2010

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bermeon, Demiku elkartea, argazkiak…

Share Button

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna, Demiku elkartearen sorrera eta Bermeoko argazki mordoa ikusi ahal izan ditugu aste honetan Bermeoko Facebookeko orrialdean. Izan ere, zuen parte hartzea oso handia izan da egunotan, baina lasai, den-dena jasoko dugu laburpen honetan:

Lontzo Sainzek udal webgunetik ateratako hitzordu garrantzitsu baten berri ematen zigun: “ABENDUAK 28 MARTITZENA, PAILAZOEN JAIALDIA: PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS ” ONGI ETORRI PUPU ETA LORE”. Artza frontoian, arratsaldeko 4:00etan eta 6:30ean. Sarrerak oraindik salgai frontoiko leihatilan abenduaren 22, 23 eta 27an, arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara eta jaialdiaren egunean arratsaldeko 3:00etatik aurrera agortu arte“. Ziur gara sarrerak berehalakoan agortu zirela. Egon al zineten? Kontatu, kontatu…

Umeei zuzendutako ikuskizun batetik etxeko nagusiei eskainitako txoko batera. Izan ere, Maite Bazterretxeak Demiku elkartea sortu berri dela jakinarazten zigun eta, horretaz gainera, eurentzat egoitza berria zabaldu dutela. Hemen duzue informazio guztia.

Asteon bideo eta argazki ugari partekatu dituzue gurekin, gehienak Mikel Monasterio eta Mikel Larrubeltzaren eskutik heldu zaizkigu. Segidan jarri ditugu horietako batzuk:

eliza_bermeo_mikel_monasterio

Bermeoko eliza. Argazkia: Mikel Monasterio

Bermeoko bazter bat. Argazkia: Mikel Larrubeltza

Bermeoko bazter bat. Argazkia: Mikel Larrubeltza

Bideoei dagokienez, bi hauek nabarmendu nahi ditugu. “Bermeoko Portuan” abesti ezaguna herriko argazkiekin lagunduta:

Bermeora parrandan etortzea animatzen duen bideoa:

Gehiago ere bidali dizkigute, hemen eta hemen dituzu, ikusi nahi badituzu.

Bestalde, Mikel Larrubeltzak berak Bermeoko bi musikariren berri ematen zigun: Doctor Blues eta Mikel Oihenart. Esteka honetan eta beste honetan duzue bien informazio guztia. Lehenengoak Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertua ere entzun ahal duzue hemen.

Abenduaren 22ak, zoriarekin dugun urteroko zitak, bazter utzi du aurten Bermeo, ez baita herrian Gabonetako Loteriarik egokitu. Sikiera Erregeetako Loteria tokatuko balitz….

Zorte kontuak alde batera utzita, Maite Bazterretxeak horman elkarbanatutako beste esteka interesgarri bat aipatu behar dugu: “Bermeoko leku izenak ikusteko eta ikasteko txokoa topatu dugu zuretzat“. Ariketak egiteko, Bermeoko kantak entzuteko eta herriko argazkiak ikusteko parada ematen du webguneak, benetan gomendagarria…

Amaitzeko, Antonio Manuel Toñok Txiletik bidalitako mezua dakarkizuegu: “En calle Benito Berrueta viven familares Orúe saludos desde Coelemu, Chile XD“. Gure orrialdea nazioartekoa da, bai horixe!

Agur jator honekin agurtzen gara. Ondo segi eta ondo bukatu urtea!

San Martineko etxeak, lehiaketak eta Bermeoko argazkiak

Share Button

San Martineko etxeak, gabonetako lehiaketa bereziak eta Bermeoko argazkiak izan dira aste honetako gai nagusiak Bermeon.

Aurreko mezu baten edo bestean ere, asteko errepasoa egiterako orduan, San Martineko etxebizitza berriekin dagoen arazoa komentatu izan dugu. Azken berriak ez ziren oso onak, eta eraikinaren zati bat botatzekotan geratu ziren, gainera epe baten barruan egin behar zen eta bestela Bermeoko udalaren gain geratuko zen isuna. Beñat Mendieta: “Kapituluka azken etxebizitzen gora beherak: San Martineko eraiki berri diren etxeen altuera txikiagoa izan behar dela eta…bota beharraren erabakiarekin bueltaka. Zer deritzozu?” Jarraian duzu informazio gehiago jasotzeko albistea.

Gabonetan, ohikoa da gabonetako postalak bidaltzea eta askotan horiek eskuratzeko erosi egiten ditugu, hala ere, askok eta askok euren eskuekin lantzen dituzte eta oso bereziak izaten dira. Gure orrialdeak herrian martxan jarritako beste lehiaketa baten berri eman zigun, izan ere, aurrekoan, Postal Lehiaketa izan zen eta orain…: “Gabonetako Postalak entregatuta orain, mahaia apaintzekoen txanda da…San Tomas bezperarako prest izan behar dira…nola daramazu? Ezin dira 12 euro baino gehiago gastatu eh!!!” Irakurri duzuen moduan, lehiaketan parte hartzeko baldintzetako bat hau da, oso garestia ez izatea, gaur bertan emango dira jakitera irabazleen izenak. Guk berria ekarri dizuegu.

Lehiaketa batetik bestera, parte hartzeko egunak dira eta postalak egiten bada are hobeto. Amaia Fernández: 210 postal aurkeztu dira, eta irabazleak ezagutu nahi badituzu, hemen, hurrengo loturan klik eginez jakingo duzu. Beraz, guk hemen ez ditugu izen guzti-guztiak banan banan jarriko, baina zeintzuk diren jakiteko, hurrengo estekan aukera duzu.

Orain, urtea ondo bukatzeko eta datorrena hobeto asteko desioekin irudien bilduma egitea besterik ez da falta, izan ere, aste hau, argazkien astea izan dela esan dezakegu.

Koldo Britok honako argazkia utzi zigula eta,  Beñat Mendietak horrela erantzun zion: “Aupa Koldo! oso ona!!! Ongi etorri!”.

Bermeo. Koldo Brito

Bermeo. Koldo Brito

Iranzu Ugalde: BERMIO 2007an Izaskun Egaña: “zein egunetan egin zen hain argazki polita?”. Iranzu Ugalde: “ez dakit baina badakizu Bermeon ez dela elurra horrela gelditzen”. Amaia Fernández: ” Aupa! hau hotza…honek hotza ematen du ezta?”

Bermio 2007. Irantzu Ugalde

Bermio 2007. Irantzu Ugalde

Patxi Xabier Kareaga Ruiz: Bermioko zerua gaur eguerdian (2010/12/18).”

Bermeo. Patxi Xabier Kareaga Ruiz

Bermeo. Patxi Xabier Kareaga Ruiz

Azken argazkia bart egindakoa da. Patxi Xabier Kareaga Ruiz: ” Ilargia Izaro goian“.

Bermeo. Patxi Xabier Karega

Bermeo. Patxi Xabier Karega

Eskerrak emanez eta egun zoriontsuak opatuaz agurtuko dugu aste honetako errepasoa.

Guardiako botika, ‘Motxo’ uretatik kanpo, eta gabonetako postalak

Share Button

Bermeoko Guardiako botika zerbitzua, ‘Motxo’ uretatik atera dutela eta gabonetako postalak dira aste honetako gai nagusiak.

Bermeoko orrialdeak izandako jarduera labur biltzeko unea iritsi da eta hasteko, bizilagunak kezkatzen dituen kontua ekarri dugu. Herri guztietan nahiko lukete gauetan guardiako farmazia izatea, are gehiago kostaldean bazaude eta hurrengo herrira joateko bidea autopista ez denean. Honen harira Maria Abadiñok idatzitakoa ekarri dugu: Guardiako botika gauero Bermeon izatea eskatu du udalak. Herritik kanpo atera beharko al dugu? Ez, mesedez ez…. herrian bat izatea nahi dut.” Kontuak horrela ez dakigu zer gertatuko den, baina hemen duzu jasotako albistea.

Bestalde, itsasotik datorrena dakargu, ‘Pasaiako herritik dator notizia’ esaten zuen abestiak, eta kasu honetan Maria Abadiño berak eta Pasaiak zera esan zuten: “Pasaiako kapitainak azkenean Bermeoko ‘Motxo’ uretatik kanpo ikusi du.” Pena handia da benetan, itsasontzi bat ezertarako balio ez duela jakiteak, baina egindako ahalegin guztien ondoren, amaiera horrelakoa izan da eta hemen duzue honen inguruko lotura.

Abenduaren bederatzia zen eta oharra luzatu zigun Amaia Fernándezek: Gabonetako postal lehiaketa gaur (abenduaren 9an) amaituko da. Zurea bidali duzu?” Eleizalde ikastolak Bermeoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailaren laguntzagaz, Gabonetako postal txapelketa antolatu du Orain, abenduaren 20an emaitza jakitea besterik ez da geratzen, beraz, ia epaimahaiak zer dioen eta gero hemen jakitera ematea espero dugu. Jarraian berria.

Orlando Imperatorek hainbat argazki utzi dizkigu, eta eskerrak eman dizkiogu. Baita bere argazki horietako bat gurera ekarri ere.

Bermeo. Argazkia:Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia:Orlando Imperatore

Gure orrialdeak parte hartzera deitzen duenean, askotan mezuak jasotzen ditugu eta baita atsegin dutenen oharrak ere, gustuko dutenak hamabost inguru izan dira, bestalde, eta aipatutako mezuei dagokienez hauek dira aste honetakoak: Miren Herrero: “Ni bermiotarra naz, eta oso pozik nau, urrun nau baie asko guztatu jat Kepa Junkeraren IBILI diskoan, zelan abestuten dauien Ana Belen eta beste batuk, ezkondurikan bapo bapo, geure Bermioko kantie.” Karmelo Siguenza Kamba: “animo laster 1.000 lagunek………..” Ia Karmelok esaten duena betetzen den.

Orain, azkenaldian aipatutako kontuarekin gatoz, Iban Bilbao Barturenek gaur bertan zera esan baitu: “Ia gustako lekidast jakitzie ia ze kriteidxo dakoien munizipalak multe 2 bardiñek bat “larridxe” eta bestie “arine” ezateko.” Egia esateko, bere kezka ulertzen dugu, eta baita Beñat Mendietak ere horrela erantzun baitio: “Barriro, multekin gora eta behera! jolin! urtea holan amaitzia be… ia opari ederren bat ailegetan dan, ez larrixe ezta arine be…(oparia esan gurot) Ia dana konponduten dan.” Tira ba, ia horrela den, eta desio baikorrekin mezua amaitutzat emango dugu.

Elurra Bermeon, Hiesaren kontrako Eguna eta liburu baten aurkezpena

Share Button

Elurra, Hiesaren kontrako eguna eta “Bermeo la tierra contra el mar II” liburuaren aurkezpena izan dira asteon Bermeoko Facebookeko orrialdeko gai nagusiak.

Aste benetan aktiboa izan da honakoa eta gai asko partekatu dituzue gurekin. Ilusio gehien egin ziguna, dudarik gabe, elurrarena izan da. Ostiralean elurretan ari zela kontatu zigun Edurne Lakak: Elurra ari du Bermeon, eh!! Ze ondo eta ze hotza egingo duen! Ala, danok Sollubera, edurregaz jolasten. Ondo ibili. Gozatzeko deiarekin bat egiten genuen geuk ere, baina betiere, autoarekin kontu handia edukitzeko gomendioa emanda. Josimar Machado Silvak ere bere poza agertzen zuen kontu honen harira: Bermeoko oso argazki polita, eta orain elurrarekin… zoragarri!

Abenduaren 1a egutegian markatuta dugun beste egun bat da. Izan ere, Hiesaren kontrako eguna ospatzen da urtero. Txo Hiesak egun horretarako herrian antolatutako ekintzen berri eman genizuen eta, horren kontura, Sagrado Corazon eskolako ikasleek egindako “giza begizta gorria” bere harresian ikusgai zegoela esan zigun Juankar Marinek.

Gure beste lagun batek, Carlos Goitia Martinezek, bere azken liburua (“La ira de los hombres buenos -Bermeo, la tierra contra el mar II”) aurkeztu behar zuela jakinarazi zigun ostegunean. Horrela iragartzen zuen: Kaixo, bihar 19:00etan Bilboko Urkixo Zumarkaleko Casa del Libron eta ordu berean baina ostiralean Bakioko Liburutegian nire azken eleberriaren aurkezpenak izango dira. Pozik hartuko ditut hara hurbiltzen direnak. Agur bero bat.

Hitzordu kulturalekin jarraituta, Bide Ertzean, The Cabriolets eta We are Standar taldeek Kafe Antzokian eskaini behar dituzten kontzertuetara doan joateko sarrerak zelan lortu kontatzen zigun Beñat Mendietak. Hemen duzue berak partekatutako esteka. Amaia Fernandezek Dad Horse Experience taldearen kontzertuaren berri ematen zigun: Gaur kapillan kontzertua dago. Joango zara? Beroki on bat eta aurrera! Asteburu on!.

Iban Barturenek, berriz, oso bestelako gaiak zituen hizpide Bermeoko Udaleko eztabaidagunean aurkitutako komentario baten harira. Horrela zioen berak:  Leche marca blanca = wisky de garrafón. Ikusteko batzuk zelako pijuek dizen, lotsagarridxe. Iritzi berekoa al zara zu ere?

Azkenik, Roxi Loreak ere gure herria hartzen zuen ahotan: Bermeo, hara noa bi aste barru!!! Roxi beraren eta Facebookeko gure orrialdera hurbiltzen zareten guztion zain izango gara aste honetan ere, eta bertan partekatzen dituzuenenak bilduko ditugu. Hori, baina, datorren astean izango da, ordura arte ondo bizi!