Kaixo guztioi:
Martitzenero legez, hemen gaituzu asteko errepasoa egiteko prest, Bermeoko Orriko Hesian jasotakoak batu eta gero gurera ekartzen ditugu astero.
Gaur ere zuen parte hartzeari esker laburpen mezua prestatu dugu.
Hasteko, argazki bat ekarri nahi izan dugu, horrela ikusmena apur bat gozotzen dugu.

Bermeo, Argazkia: Aitor Zabala
Aitor Zabalak oso argazki polita utzi baitigu eta horrekin irekiko dugu gaurko laburpena.
Bestalde, Bermeoko udalak eskaintzen duen foruan badirudi, aspaldiko partez, oso parte hartze handia izateaz gainera, bertan esaten direnak batzutan apur bat gogorrak izaten direla, bestela Iban Bilbao Barturenek esaten duen moduan “eta oin polemikuek: El RAVAL bermeano:“ mezu honetan, arrazakeri puntu bat ere sumatu daiteke, Ibanek gurera ekarri nahi izan du eta horren inguruko iritziak bermeotarrek ematen jarraituko dute. Hurrengoa, eta hau ere foro berezi horretatik ekarritakoa, “oinezkoentzat” alde zaharra: konklusio eta helburuak., badirudi oraindik ere auto ilarak nahiko handiak izaten direla eta goizeko eta arratsaldekoa batuta hiru bat ordu ematen dituztela ez aurrera, ezta atzera ere.
Bermeoko herritarrak kezkatzen dituen kontuen artean, Lameratxikiko bidegurutzean sortzen diren auto ilarak daude.
Bermeo: “Bermeotarra bazara edo, herritik kanpo egonda ere bertan gertatzen direnak ezagutu nahi badituzu, hauxe duzu zure topalekua. Hemen jasotzen baititugu deialdi, ohar, albiste, iritzi eta abarrak. Animatu eta zurea jarri. Hemen espero zaitugu. Gero herriko blogera eramango dugu, hesi honetan azaltzen den guztiaren errepasoa eginez. ” Edurne Laca: “ai! gure Bermio.” Duende Del Bosque: “ederra da, bertan izan naiz eta asko gustatu zitzaidan.”
Denetaz hitz egiten eta iritzia ematen delako, oraingo honetan, kirol kontuak dakargu, hauek ere Iban Bilbao Barturenek gure hesira ekarritakoak “(arraune) Bermioko senior gaztiek: ” Jarraian datorrena ez da txantxetako modukoa, izan ere, adin txikikoei eraso egiteagatik atxiloketa ere eman baita Bermeon.
Iban Bilbao Barturenek Bermeoko Udaleko foroan dagoena ekarri digu Bermeoko Orrialdeko Hesira, baina horietaz gainera, zera dio: “Honek diez foruen gaur egun komentauenak: udal eta auzokoen inplikazioa eskatzen da, izan ere ez da kontu hau zuzen ikusten., hau da, ekialdetik datozenen denda asko eta handiak zabaltzen dituztela eta bertakoen dendetan sartu beharrean hauetan sartzeko arriskua ikusten dute bermeotar batzuk”.
Bukatzeko, horrela bataiatzen du Iban Bilbao Barturenek “eta “des”gobierno de bermeo: “
Hau guztia, orain hemen jaso berri duzuen guztia, aipatu moduan, Bermeoko Udalak eskaintzen duen forotik gurera Ibanek ekarritakoak dira, eta amaiera emateko horrela esaten du Ibanek: “ta hori forue censureta dauena, ostantzien zelako astokeidxek irakurko lekidiez…”
Orain, bestelakoak ere ekarriko ditugu gurera, Roxi Loreak horrela idatzi baitu: “BERMEO atsegin dut benetan, urteak dira itsas portu hontaz maitemindu nintzela, eta AZKENEAN urtarrilaren 2010ean bisitatu nuen, gainera bueltatzea espero du”.Rocio Gperentzat, “Bermeo, amestutako lekua da”
Bermeo: “35urtetik beherakoentzat joskintza ikastaroa. Zuk botoiak eta kremailerak josten dituzu edo….?” Arantza Asolo Monasterio: “neuri be bai, faltaten jastenien ama hor konpon!!!” Amaia Fernández: “Niri amak josten dizkit, ja, ja, ja…”
Jostorratza alde batera utzi eta orain Beñat Mendietak diona ekarriko dugu, “Piraten erasotik libre geratu da `Ortube Berria´ ontzia Indiako Ozeanoan gertatutako erasoan; “guztiak onik” daudela jakinarazi dute. Eskerrak! ”
Juan Antonio Valencia: “Bermeo sentimendu itzela da, indartsu dator eta kai muturrean apurtu egiten da, bihotzean taupada ematen du eta nire azalean tatuatuta dauden itsasoko oroitzapenak dira. Ezinezkoa da, berbekin deskribatzea, haurtzaroko kolore eta usaiak, ezta itsasoak jota utzitako aitaren etxeratzea, nekeak jota, ama besarkatzean erakusten dizun irribarrea jasotzean sentitzen dena esatea oso gaitza da. Bermeo betirako arnasten da, begi ninian gatzaz itsasoa margotzen du eta sirena hotsa gozoan zauden tokian zaude deitu egiten dizu.” (jatorrizkoa gazteleraz)
Mark Burns: “Bermeok Morondoko aparkalekuko 41 lekuak zabaldu ditu.”
Momentuz hemen utziko dugu aste honetako laburpena eta datorren astera arteko bidean topatuko gara, hemen ez bada, Bermeoko orriko hesian. Ondo izan eta eskerrik asko zuen parte hartzegatik.


