Monthly Archives: Iraila 2010

Urdaibai, arrauna eta festak izan dira nagusi Bermeon

Share Button

Epa!!

Zer moduz hasi duzue astea? Ondo? Eta, asteburuan ere, dena ondo? Espero dugu baietz; guk, gure aldetik, Facebookeko Bermeoko orrialdeari emango diogu begirada bat, bertan idatzi dena eta zuen publikazio guztien berri emateko blog honetan.

Arrauna eta Urdaibai izan ditugu hizpide, normala denez, azken egunotan orrialdeko hesian. Leslie Adamsek dioen bezalaxe: “Denboraldi borobila Urdaibairentzat. Gora Urdaibai!” . Honez gain Lesliek denboraldi historikoaren inguruko azterketaren gaineko esteka gehitu du:

Maitek ordea, Urdaibaik Bizkaiko Foru Aldundian izan duen omenaldiaren inguruko informazioa gehitu digu!

Azkenik, herrian egon diren jaialdi desberdinen inguruan hitz egin da: Amaia Fernandez-ek aipatu bezala, Euskal Herriko ipuin Kontalarien Festa egon zen joan den asteburuan, oso emaitza onekin gainera.

Horrez gain, gazteentzako ere Txitxarro festa egon zen joan den ostiralean eta oraingo ostiral honetan Beñat Mendietak azaldu digun bezalaxe, “Bermeoko kafe Antzokian, Urriaren 1 ean : CREEPY gaua egongo da.

Bukatzeko, Bizkai Buru Athletikeko peñak, Urdaibai tabernan kokatzen denak denboraldi berriari ekin dio, baita asteko kinielari ere bai. Gainera orain telebista berri bat daukate. Mestallan irabazi behar da!! Aurrera Athletic!!

Beraz esan dezakegunez, azken egunotan Bermeo jaiez eta ospakizunez blai egon da.

Horrela esango dizuegu agur; orrialdeko hesian egongo gara zuen zain, ondorengo egunetan, eta laster itzuliko gara hona, berriro ere, Bermeoko berri guztiak zuekin komentatzeko. Ordura arte, mila esker eta ondo izan!!!

Urdaibai, hitzordu bitan txapelaz bueltatu da Bermeora

Share Button

Astelehen on!

Gaur bai, hori esateko moduan gaude, aste berria eta baita garaipen berria ere, beraz, pasa den astean legez, gaur ere, Bermeoko Orrialdeko Hesian jasotako emarien bilduma izango duzu jarraian.

Gora Urdaibai!!! Bermeok Urdaibai omendu du. Ondo merezitua gainera!!!

Urdaibaik lortu du San Miguel Liga. Urdaibaik San Miguel Liga lortu du Portugaleteko uretan El Corte Ingles Ikurriña lortu eta gero.

Maite Bazterretxea Gora urdaibai eta bere “dobletea”!! bi hitzordu eta bietan TXAPELDUN!!!

Bermeo XXVIII Bermeoko Ikurriña: Etxean ere nagusi. Gora Udaibai !! ‘Bou Bizkaia’k beste ontziak gainditu ditu eta San Miguel Liga erdi erabakita utzi du. Bigarren Castro izan da eta hirugarren Pedreña. Orio laugarren izan da eta bermeoko ontzia 5 puntura kokatu zaie.

Urdaibaiko arraunlariek San Miguel Ligako garaipena ospatu dute. Bermeotarrek TKE Liga irabazi dute Portugaleteko Ikurriña eskuratu ostean. Asier Arego, “Bou Bizkaia”ko patroia, pozik azaldu da.

Honenbestez hurrengo astera arte agurtuko gara, hori bai, aldez aurretik eskerrak emanez.

Urdaibai, TKE Liga, Korta epaitegietara eta zuk diozuna

Share Button

Kaixo:

Bai, bai aurten bai Urdabai, hori hor dago eta orain TKE ligara begira jarriko gara. Hala ere, ezer baino lehen igandean irabazitako Kontxako Banderaren ondoren jasotzen ari direnak jarraitzen ari gara eta Bermeoko orrian idatzitako guztia orain hona dakargu.

Denis Itxasok Kortari: ‘Ardura handienarekin kontrolatzen dugu Kontxa’. Denis Itxasok Kortari erantzuna eman dio. Donostiako zinegotziak antolatzaileek “lehiaketa ahalik eta ardura handienarekin kontrolatzen” dutela esan du.

Urdaibai, oraingoan TKE Ligara begira. Urdaibaiko arraunlariak lanean jarri dira berriz ere, baina oraingoan asteburu honetan bukatuko den TKE Ligara begira. Txapelketa larunbatean izango da Bermeon.

Maria Abadiño: Apa Urdaibai!!!!

Orain….musika apurtxu bat ere ez dator gaizki...telebistan publizitate tartea zabaltzen duen moduan guk beste era honetara egingo dugu tartea.

Garazi Urdanpilleta: Gazteak Macaco elkarrizketatu zuen Bermeon! Ikusi bideoa.

Dena estropada ez delako, futbola ere aipatu beharko dugu: Beñat Mendieta:“hhh!!! ia hurrengoan…Athletic-Atletico Madril (1-2): Lehen porrota, etxean. Zuri-gorriek ezin izan dute Quique Sanchez Floresen taldea gainditu, nahiz eta kanpokoak baino gol aukera gehiago izan. Forlan eta Agüero, berriz ere erabakigarriak izan dira.”

Maite Bazterretxea “Zapaturako dena prest?” TKE Liga: Igotze estropada eta Bermeo Hiriko Bandera. Jarraitu TKE Ligara igotzeko estropada eta TKE San Miguel Ligako beste jardunaldi bat zapatuan arratsaldeko 16:30etan.

Kortaren adierazpenen kapitulu berri bat. JoseLuis Korta eta Josu Zabalondo, aurrez aurre.

Miren Gallok Bermeoko udalak eskaintzen duen eztabaidagunera joateko eskua eman digu, beraz, bertan, zure iritzia ere idatzi ahal izango duzu.

Epaitegietara joko dute? Jose Luis Kortak Urdaibairen pazientzia agortu du.Kortaren akusazioek Urdaibaikoen pazientzia agortu dute eta Urdaibaiko presidenteak “epaitegietara joko” dutela esan du.

Eta honen gaineran jasotako iritziak, jarraian, Aintzane Torre Iturraspe: “Ba, ia egia badan”, Idurre Andonegi: “ze okasintie da baieeee!!!!!!” Irai Vallejo: “Ba epaitegietara eroaten badabe merezita deko, ezin direz holako akusazioak ein.Neu Kaikutarra naz ta oso lotsatuta nau….”, Maitane Duque Zabaleta: “que le inaviliten en los programas y en el remo que ya es hora!!” Bihotza Platas: “Lotsagarria benetan Korta jaunaren portaera…” Maria Abadiño: “Eneeeeee…..Korta

Eskerrik asko guztiagatik eta, orain arte bezala parte hartzen jarraitu, hori bait da, bizirik mantentzen gaituena.

Aurten bai, Urdaibai! Zorionak!

Share Button

Kaixo guztioi!

Zorionak Urdaibai! Bai bai bai, aurten Urdaibai!

Benetan, gustura egiten dugula gaurko laburpena, izan ere, atzoko egun handiaren ondoren, guretzat gaur ez dago astelehenik. Bermeok daukan orrian izandako jarioak batu eta hementxe jarri ditugu zuretzat.

Bermeo. Argazkia: Jose Angel Bilbao

Bermeo. Argazkia: Jose Angel Bilbao

Lehenik eta behin horrela hasten genuen asteburua, argazkia bidaltzerekin bat horrela idatzi du: Jose Angel Bilbaok:” DANOK EMOTEKO INDAR APURBET GEIAGO,ETA ZAKAKADA BAT TRAIÑERUARI BIAR, URDAIDAI,BAI,BAI,BAI,URDAIBAI ”

Larunbataren ondoren, domeka heldu zen eta horrekin batera garaipean. Urdaibaik bere aurreneko Kontxako Bandera irabazi du. Estropada ikusgarria eskaini dute arraunlariek. Oriok ohorezko txanda irabazi du eta Urdaibaik, bandera. Kaiku lehertu egin da eta aukerarik gabe gelditu da.

Garaipena jaso ondoren, horrelako komentarioak jaso genituen: Idurre Andonegi: “zorijjonak!!!! dONOSTIN ONAI!!! ta zelako emoziñue!!!!! merezite daku!!! txapeldunek gariez!!!” Rakel Del Fresno Sanchez: “Zorionakkkkk Urdabai lortu duzueeeeeeeee!!!!! Muxu handi battttt” Irai Vallejo: “Zorionak Urdaibai!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! merezita gaurko estropada!!!!! Kaikutar baten partez” Karmelo Siguenza Kamba:” ZORIONAK,pero no os bebais hoy todo el txampan,dejad algo para el domingo q viene,un doblete seria la ost…..GORA URDAIBAI!!!!” Jose Angel Bilbao: “BA,BAI,BAI,aurten bai URDAIBAI” Leire Jorge Astiazaran: “Zorixonak mutileri eta bermioko herrixeri. Gaur danak egongo gara udaletxe eurrien Bou Bizkaiaren arreran. Zorixonak!!!” Maitane Duque Zabaleta: “menuda regataaa!!!! sudandoooo de los nerviossss!!!” Miren Larrea: “Zorionak Bermeo pena Kaikurena baina Gora Bizkaia!!!” Ana Lasa: “oeoeoeoeeeeeee!” Mili Astorkiza: “zorionak urdabai oso ondo aupa” Aintzane Torre Iturraspe: “NIk banekien!!!!!! AUPA URDAIBAI, BAI, BAI, BAI. ZORIONAK”

Nesken ligan ere denetarik izan denez, orain behintzat, bukaera gozoa izan dute. Galiziak Kontxako Bandera hirugarrenez irabazi du.

Kontxako Bandera 2010: Garaipen historiko baten irudiak.

Jose Luis Korta (Kaiku): ‘Arrauna uzteko unea iritsi zaidala uste dut’. Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak arrauna uzteko asmoa erakutsi du Kontxako Banderaren ostean ETB-ri eginiko adierazpenetan.

Jose Manuel Francisco (Urdaibai): ‘Bandera hau saririk ederrena da’. Jose Manuel Francisco Urdaibaiko entrenatzailea pozik agertu da Kontxako Bandera irabazi ondoren ETB-ri eginiko adierazpenetan.

Harrera beroa egin diote Urdaibai taldeari Bermeon Urdaibaik bere aurreneko Kontxako Bandera irabazi du estropada polit baten ondoren.

Jose Luis Korta/Jose Manuel Francisco, Kontxako beste lehia.

Estropadetako azken frogaren ondorengoekin bukatzeko, beste harri bitxi bat ekarri dugu. Korta: ‘Urdaibaiko arraunlariek zer txiza egiten duten ere badakit’.

Honenbestez, gaurko laburpen berezia hemen utziko dugu.

Bermeok bloga du!!

Share Button

Kaixo guztioi!!

Hementxe gaude, blog berri honetan!! Eta oso pozik, jakina!! Ongi etorri Bermeoko txoko berri honetara!!!

Zer ari gara hemen egiten? Erraza da: Bermeok Facebooken duen orrialdean 560 lagun baino gehiago daude bilduta, eta bere hesian herriaren inguruko albisteak, abisuak, argazkiak… denetarik jartzen duzue. Bermeoko gaurkotasuna, zalantzarik gabe, orrialdetik igarotzen da… zuek hor jartzen duzuelako. Bueno, ba egingo duguna zera izango da: hesian agertzen dena laburpen batean ipintzea. Talde lana, azken finean; zuek informatu, guk laburpen batean jarri, eta danok informazioa izan. Horixe da!! Hesian bertan abisatuko dugu, jakin dezazuen noiz egin dugun laburpen berri bat, eta esteka utziko dugu nahi duzuenean kontsultatu ahal izateko. Espero dugu lana zuen gustukoa izatea!! Orain arte, orrialdea primeran ibili da, hori argi dago. Mila esker guztioi!!

Egun berezi honetan (jaietan gaude, gainera, garairik aproposena hau bezalako egitasmo bati ekiteko), azken egunotan hesian ikusi duguna aztertuko dugu, eta, jakina, gai bat nagusituko da: Kontxako Bandera, eta Urdaibaik historia egiteko aurrean duen aukera handia. Igandea urrezko eguna izan liteke Bermeorentzat!! Miren Gallok badaki, eta hauxe esan zuen: “1’50” ezta ezer!!!!!!!!!!! Aurten bai! Aupa Urdaibai!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!”. Kaikuk bi segundoko abantaila du, baina hori ez da ezer!! Eta ez ahaztu!! Kontxako Bandera zuzenean Interneten jarraitu ahal duzue, Donostian egoteko aukerarik ez baduzue, 10:45etik aurrera.

Apustulariek Kaiku ematen dute faboritotzat, baina seguru ez gaudela horiekin ados… Zertarako al daude apustuak eta iragarpenak, gainera, apurtzeko ez bada? Begira zer esaten duen Lur Uribarrenek.

Estropadak direla eta, giroa bero-bero dago eta hona ekarri ditugu Bermeoko orrialdeko hesian jasotako mezuak. Bermeok zera dio: “Mirenek atzo hementxe esan zeuen moduen. AURTEN BAIIIIIIIIII !! ;-) )” Geu Gu: “Aupa Urdaibai!!!!! Ez itxi!!!!!”. Ibon Gondra: “Segundo bi ez 1,4 dira baie alanbe asko diez.Urdaibai asko einbikodau domekan irabazteko banderie eguraldi txarra emon dabe ta Korta txakur zaharra tema horretan. Aupa Urdaibai baie domekararte itxaron einbiku gure mutilek zorionduteko. Sorte on Urdaibai!!!”. Jaione Gangoiti Calzada: “Halan da guztiz be, zoridxondubiduz pasadan domekan egin dauien estropadigaz. aurten bai!! aurrera mutilek!!!”.

Donostiara joan baino lehenago, Bermeoko jaietaz gozatu ahal dugu, jakina!! Jesus Elorduik hesian Bermeoko Jaietako Egitaraua utzi zuen. Larunbatean, Sukaldi Eguna izango da!!

Arraunlariak animatzeko, Miren Gallok eta Valeria Ominettik utzitako bi argazki (ederrak, biak; gehiago daude orrialdean, gainera), eta Mikel Agirresarobe Telletxeak ipinitako abesti bat: “Eutsi”, Goserena. Valeriak testu eder hau utzi zuen, argazkiaren harira: “Un viaje a Bermeo; Te invito a hacer un viaje con apenas equipaje, pues quiero que tú conozcas mi tesoro más querido. Permíteme enseñarte y déjame que te cuente, descubrirás los secretos de mi pueblo y de su gente. Bermeo tiene ante todo carácter, personalidad, fuerza, historia e infinitas leyendas que relatar. Se apoya en el monte verde y siempre mira a la mar, esta conjunción es la clave de su encanto natural. Por momentos huele a hierba, se ven ovejas pastar, tintinean sus cencerros, se oye a los perros ladrar. Y si vuelves la cabeza puedes ver con emoción, los barcos entrando a puerto, conmueven el corazón. Conviven en un mismo sitio identidades dispares, baserritarras de la tierra y de la mar, arrantzales. Cada uno en lo suyo y todos formando parte de un lugar privilegiado, de un entorno formidable. Si recorremos las calles y huele a puro o cigarro, los txikiteros seguro, encontraremos andando. Su paso es lento y tranquilo, pues nadie viene a apurarlos, el trabajo ya fue hecho y merecen un descanso. Yo no he nacido aquí, olvidaba comentarlo, lo descubrí en un verano, hace más de quince años. Es que Euskal Herria en sí, encierra un mundo mágico,que cuando entras en él ya no concibes dejarlo. Los vascos son para mí, gente de buena madera, me siento identificada y comparto sus creencias. Por eso amo a este pueblo y lo siento como mío, y con orgullo bermeano,hoy lo comparto contigo”.

Miren Galloren argazkia.

Miren Galloren argazkia.

Hona hemen Valeriak utzitako irudia.

Hona hemen Valeriak utzitako irudia.

Eduardo Chimbombo Bermeo Jarak ere publikazio bat egin du hesian, gaur bertan. Berak, bere abizenaren harira, hauxe esan zuen: “MI APELLIDO [Face+>] Instala Faceplus“.

Eutsi, Urdaibai!! Bandera Bermeon nahi dugu!! Ondo izan guztiok eta hurrengo laburpenera arte!!