Artxiboa

‘Kalekoak’ atalaren artxiboa

BURP! saioa aste honetan amaituko da!

2010(e)ko Ekainak 23 Lady My Iruzkinik ez
Burp!

Burp!

Burp on familia,

Aste honetako ostiralean, 72 saio eta gero, azken BURP!-a agertuko da telebistan.

Sekulako esperientzia izan da, askatasun handia sorkuntza mailan,  irri karkaila asko, giro adiskidetsua, talde animatua, benetan harro eta pozik sentitzen naiz gertakari horren buruan izateagatik, bihotzetik milesker handi bat deneri eta lasai, burp espiritua oraindik bizirik da!

Aste honetan saio berezi bat preparatu dizuegu, bizi izan ditugun momentu barrigarrienekin eta Hodei Labega, Ibai Labega, Iagoba Molly eta Karima Barkate gurekin geratu dira azken saioa giro polit batean amaitzeko. Burp on familia eta ostiralean ikusten gara!

BURP JAIA! Maiatzaren 7an!

2010(e)ko Maiatzak 2 Lady My Iruzkinik ez
BURP jaia!

BURP jaia!

Aupa familia!

Maiatzaren 7an, hirugarren BURP! jaia ospatuko dugu Donostian! Hau da marraztu dudan kartela!

MENEO: zuzenean ikusi behar da bere show-a!! Reggaeton, elektro, tropikalismo… Ai amaaaaa!!

Eta ondoren, SOYTOMBOI kolektiboko emakumeak egonen dira DJ lanetan!

Oharra:

Komplexedunentzako festa ez egokia….

Categories: Kalekoak Tags:

Burp! jaia Le Bukowski-n!

2010(e)ko Martxoak 3 Lady My Iruzkinik ez
Burp jaia!

Burp jaia!

 

Hemen duzue BURP! jaiaren kartela, xarmanta, ez da?

Gaua 21.00etan hasiko da Donostiako Le Bukowski klubean, martxoaren 20an!

The Sparteens musika taldea, DJ Eñaut eta DJ Le Bukowski taldeak ariko dira gure gorputz maitagarriak mugiarazteko eta sorpresa eder batzuk preparatzen dizkizuegu ere, jaja! Nola ez!!

Burp on deneri eta ongi etorri Donostiara!

BURP! komikia!

2010(e)ko Martxoak 2 Lady My 2 iruzkin
BURP! komikia

BURP! komikia

Kaixo! Momentu huntan, BURP! komikia marrazten ari naiz The Balde aldizkariarentzat, datorren hilabetean irakurri ahalko duzue!! 

Burper baten eguneroko bizi miresgarria kontatuko dizue,  telebistan eta orain aldizkarietan ere, ai amaaa!

Categories: Kalekoak, Komikia Tags: ,

Burp Kobain

2010(e)ko Otsailak 23 Lady My Iruzkinik ez
ETB3-ko Burp! saioko Kalekoak atalean
Ivan Bilbao Fraile Kobain

Nork esan du Kurt Kobain hil zela?!

Onartu du gure Kalekoak atalean agertzea! Eskerrik asko Kurt!
Categories: Kalekoak Tags: ,