
Burp!
Burp on familia,
Aste honetako ostiralean, 72 saio eta gero, azken BURP!-a agertuko da telebistan.
Sekulako esperientzia izan da, askatasun handia sorkuntza mailan, irri karkaila asko, giro adiskidetsua, talde animatua, benetan harro eta pozik sentitzen naiz gertakari horren buruan izateagatik, bihotzetik milesker handi bat deneri eta lasai, burp espiritua oraindik bizirik da!
Aste honetan saio berezi bat preparatu dizuegu, bizi izan ditugun momentu barrigarrienekin eta Hodei Labega, Ibai Labega, Iagoba Molly eta Karima Barkate gurekin geratu dira azken saioa giro polit batean amaitzeko. Burp on familia eta ostiralean ikusten gara!
Share on Facebook

The balde
The Balde zenbaki berria atera da! BURP! komikia irakurri ahalko duzue!
Bisita ezazue haien web gunea banaketa puntuak aurkitzeko!
www.thebalde.net
Addo eta laster arte familia!
Share on Facebook

BURP festa!
Egun on burpers!
Apirilaren 17an, bigarren festa ospatuko dugu Donostiako Le Bukowski klubean!
Ezin duzue galdu! Crazypalmera-k bere zuzeneko performantziarekin hasiko du festa, berantago Elbis Rever-eko neskek bizkortuko dute gaua duten emotronika kutsakorrarekin, DJ-ak baita burpkeriak zuzenean ere!
Hau da egin dudan kartela! Oso freak, ez da? Gnam! Gnam!
Egun on bat pasa ezazue eta burp on!
Share on Facebook

Burp jaia!
Hemen duzue BURP! jaiaren kartela, xarmanta, ez da?
Gaua 21.00etan hasiko da Donostiako Le Bukowski klubean, martxoaren 20an!
The Sparteens musika taldea, DJ Eñaut eta DJ Le Bukowski taldeak ariko dira gure gorputz maitagarriak mugiarazteko eta sorpresa eder batzuk preparatzen dizkizuegu ere, jaja! Nola ez!!
Burp on deneri eta ongi etorri Donostiara!
Share on Facebook
Ta zuek… zer diozue?