
BURP festa!
Egun on burpers!
Apirilaren 17an, bigarren festa ospatuko dugu Donostiako Le Bukowski klubean!
Ezin duzue galdu! Crazypalmera-k bere zuzeneko performantziarekin hasiko du festa, berantago Elbis Rever-eko neskek bizkortuko dute gaua duten emotronika kutsakorrarekin, DJ-ak baita burpkeriak zuzenean ere!
Hau da egin dudan kartela! Oso freak, ez da? Gnam! Gnam!
Egun on bat pasa ezazue eta burp on!
Share on Facebook

Burper Iban Bilbaorekin!
Aaaaaah kirola… Burper Iban Bilbao ikusi dudanean Errekaldeko igerilekuan sartzen, ezin nuen itxaron gehiago, nik ere burpatu behar nuen!
Apirilaren 3an ikusi ahalko duzue BURP! saioan, eta lasai familia, ez naiz telebistan agertzen naizen bezain gaiztoa, bueno, ez dut uste…
Share on Facebook

Burp komikia 1
Burp on familia!
The Balde aldizkarian agertuko den BURP! komikia bukatu dut! Fresku-freskua, ez da?! Espero dut gustatuko zaizuela!
Hau da nere burper maitagarriaren gertakizunen lehen orria!
Eta ez ezazuela ahantzi, ostiral huntan, BURP! saioa berriz hasten da ETB3-n, gaueko 21.00etan, ezin da galdu, topera gaude hemen, riauuuu!
Share on Facebook

Burp komikia 2
Hemen daukazue bigarren orria!
Irakurketa on eta laister arte!!
Share on Facebook

Burp jaia!
Hemen duzue BURP! jaiaren kartela, xarmanta, ez da?
Gaua 21.00etan hasiko da Donostiako Le Bukowski klubean, martxoaren 20an!
The Sparteens musika taldea, DJ Eñaut eta DJ Le Bukowski taldeak ariko dira gure gorputz maitagarriak mugiarazteko eta sorpresa eder batzuk preparatzen dizkizuegu ere, jaja! Nola ez!!
Burp on deneri eta ongi etorri Donostiara!
Share on Facebook

BURP! komikia
Kaixo! Momentu huntan, BURP! komikia marrazten ari naiz The Balde aldizkariarentzat, datorren hilabetean irakurri ahalko duzue!!
Burper baten eguneroko bizi miresgarria kontatuko dizue, telebistan eta orain aldizkarietan ere, ai amaaa!
Share on Facebook
Ta zuek… zer diozue?