
Burp!
Burp on familia,
Aste honetako ostiralean, 72 saio eta gero, azken BURP!-a agertuko da telebistan.
Sekulako esperientzia izan da, askatasun handia sorkuntza mailan, irri karkaila asko, giro adiskidetsua, talde animatua, benetan harro eta pozik sentitzen naiz gertakari horren buruan izateagatik, bihotzetik milesker handi bat deneri eta lasai, burp espiritua oraindik bizirik da!
Aste honetan saio berezi bat preparatu dizuegu, bizi izan ditugun momentu barrigarrienekin eta Hodei Labega, Ibai Labega, Iagoba Molly eta Karima Barkate gurekin geratu dira azken saioa giro polit batean amaitzeko. Burp on familia eta ostiralean ikusten gara!
Share on Facebook

- Mustrooo!
Eta beste mustro fresku baten marrazkia oparitzen dizuet Tubo Zikiña filmaren lehen laburtzapenak itxaroteko! Lasai familia eta laster arte! Abuuurp!
Share on Facebook

TUBO ZIKIÑA
Ostiral honetan, Tubo Zikiña, Iagoba Molly-rekin grabatu dudan filmaren laburtzapen bakarrak agertuko dira Burp! saioan.
Ezin duzue galdu, sexu gogorra, elkarrizketa interesgarriak, sinestezinezko aktoreak, hori dena giro euskaldun batean!
Share on Facebook

3 Barrabil
3 Barrabil, hori bai gizona!
Wuuaaw! Benetan ikaragarria, ez nuen iñoiz horrelakorik ikusi! Baina oraindik gaztea naiz! Milesker BURP!, egunero gauza berriak ikusarazten dizkidazu!
Share on Facebook

The balde
The Balde zenbaki berria atera da! BURP! komikia irakurri ahalko duzue!
Bisita ezazue haien web gunea banaketa puntuak aurkitzeko!
www.thebalde.net
Addo eta laster arte familia!
Share on Facebook

BURP jaia!
Aupa familia!
Maiatzaren 7an, hirugarren BURP! jaia ospatuko dugu Donostian! Hau da marraztu dudan kartela!
MENEO: zuzenean ikusi behar da bere show-a!! Reggaeton, elektro, tropikalismo… Ai amaaaaa!!
Eta ondoren, SOYTOMBOI kolektiboko emakumeak egonen dira DJ lanetan!
Oharra:
Komplexedunentzako festa ez egokia….
Share on Facebook

BURP festa!
Egun on burpers!
Apirilaren 17an, bigarren festa ospatuko dugu Donostiako Le Bukowski klubean!
Ezin duzue galdu! Crazypalmera-k bere zuzeneko performantziarekin hasiko du festa, berantago Elbis Rever-eko neskek bizkortuko dute gaua duten emotronika kutsakorrarekin, DJ-ak baita burpkeriak zuzenean ere!
Hau da egin dudan kartela! Oso freak, ez da? Gnam! Gnam!
Egun on bat pasa ezazue eta burp on!
Share on Facebook

Burper Iban Bilbaorekin!
Aaaaaah kirola… Burper Iban Bilbao ikusi dudanean Errekaldeko igerilekuan sartzen, ezin nuen itxaron gehiago, nik ere burpatu behar nuen!
Apirilaren 3an ikusi ahalko duzue BURP! saioan, eta lasai familia, ez naiz telebistan agertzen naizen bezain gaiztoa, bueno, ez dut uste…
Share on Facebook

Burp komikia 1
Burp on familia!
The Balde aldizkarian agertuko den BURP! komikia bukatu dut! Fresku-freskua, ez da?! Espero dut gustatuko zaizuela!
Hau da nere burper maitagarriaren gertakizunen lehen orria!
Eta ez ezazuela ahantzi, ostiral huntan, BURP! saioa berriz hasten da ETB3-n, gaueko 21.00etan, ezin da galdu, topera gaude hemen, riauuuu!
Share on Facebook

Burp komikia 2
Hemen daukazue bigarren orria!
Irakurketa on eta laister arte!!
Share on Facebook
Ta zuek… zer diozue?