Barbara Stammel-en erakusketa Donostiako Kur Galerian
Barbara Stammel, Getarian bizi den artista alemaniarrak bere azken obra erakusgai du Donostiako Kur Galerian. Olio mihizean egindako hamabost lan dira, tamaina handi eta ertainekoak, gizaki erretratua dute gaitzat.
Noiz: 2009ko apirilaren 3etik ekainaren 15era
Barbarari edozein galdera egin nahi badiozu lasai asko egin. Gure galdereei erantzuteko prest bait dago.
Nor da Barbara Stammel?
Argazki zahar batean agertzen gara ni eta nire laguna 8 urterekin eta gure izango diren lanbideak aurkezten ari gara: bera, idazlea izan nahi zuenez liburu batekin eta ni margolaria bezala margomaleta batekin.
Handik aurrera nire bidea ez da oso zuzena izan eta nahiko berandu sartu nintzen Municheko “Akademie der bildenden Künste-an”. elkartruke baten bidez Bartzelonako fakultadean urte bete pasa nuen eta 1994 Euskal Herrira etorri nintzen.
Arteleku izan da erreferentzi oso garantsitzua niretzat, hango jendea, tailerrak, lan espazioak eta abar…
Zergatik margotzen dituzu emakumeen aurpegiak? Gizonezkoak ez dituzu egiten?
Aurpegiak beti interesatzen zitzaizkidan. Emakumearenak beharbada gehiago, niretzat oso expresiboak direlako. Baina ez ditut bakarrik emakumearen aurpegiak margotzen, paperezko lanetan batez ere gizonezkoak agertzen dira. Zergatik gertatzen da horrela, ez dakit.
Lagun batek esan zidan behin nire emakumezko kuadroaren begiradak ezin zituela jasan:”me objetivizan!”
Eta hori egia da, nire “emakumeak” onartzen dituzte begiradak, baina lehendabizi berak begiratzen dituzte begiratzaileei! eta hau gustatzen zait, nahiz eta ez da erabaki kontziente bat izan. Gauza horiek gertatzen dira eta tailerrean askotan ezin ditut ikusi, distantzia faltatzen delako. Gero erakusketetan konturatzen naiz.
MÄDCHEN, Nº 5
2009
OLIOA MIHIZEAN
160 X 170 CM.
Zein artista gustatzen zaizkizu gehien?
Asko daude eta nire interesa batetik bestera joaten da. Momento honetan Paula Regoren obra begiratzen dut, Leon Golub, Kiki Smith eta Marlene Dumas renak ere.
Beti interesatzen zaidana Piero della Francesca da.
MÄDCHEN, Nº 19
2009
OLIOA MIHIZEAN
160 X 170 CM.
Zer eman dizu arteak?
Interesetatik funtzionatzen duen mundu gogor honetan, artea ” neure defentsa ” da. Arteak irtenbide bideak ireki, unibertso berriak erakusten dizkizu eta zera esaten dizu: ” zu zeu eraiki zure kosmosa!”
Nathalie Wood-en ahotsa “Westside story-en”, Amos Oz-en historiak, Piero-ren koadroak:
Sartzera eta bizitzera gonbidatzen zaituzten mundu paraleloak.
PERFIL V
2006
OLIOA MIHIZEAN
160 X 170 CM.
Hiru dimentsiotako obrak orain egiten hasi zara, edo beti landu dituzu?
Ez. Ez ditut beti landu. Baina orain dela urte batzuk nire lana bera eskatu zidan.
Nire paperezko lanak paretetan zintzilita ez nituen ondo ikusten – pertsonak bezala ikusi nahi nituen, espazio inguruan behar zituztela sentitu nuen. Hortik sortu dira lehenengo burnizko estrukturak.
KLEINER FAUN MIT SETZLING
2009
PAPEL KRAFFT, ÓLEO, LIENZO, SISAL Y ESTRUCTURA DE COBRE
298,5 X 138,5 CM.
Ba ahal dituzu proiektu berririk?
Laister, ekainaren 6 ean, “Demonios en el jardín” erakusketa zabalduko dut Iruñako Zitadelan. Ekainaren 10 ean Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan.
“Proyectos” paper handian egindako lan sail bat Angel Romero Madrileko Arte aretoarentzako eta Isiltasunari buruzko lan bat kataluniar herrietan.
FRAU MIT GRÜNER NASE
2006
OLIOA MIHIZEAN
160 X 170 CM.
Bideoa
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/2KB-MkKFcPo" width="425" height="350" wmode="transparent" /]






