”Izan dadila zuen lana sinesgarria eta originala. Izan dadila sakona, hunkigarria, zuhurra eta john_malkovichparegabea. Lagun diezagula gizaki izatearen esanahia islatzen, eta bihotzak, zintzotasunak, xumetasunak eta graziak gida dezatela isla hori. Garai dezazuela ezbeharra, zentsura, pobrezia eta nihilismoa, zuetako askok egin beharko baitiozue aurre. Jaso dezazuela gizakiaren bihotzak, berezko duen konplexutasun osoan, taupadak nola egiten dituen irakasteko beharrezko talentuaren eta zorroztasunaren bedeinkazioa.

Baita hori guztia zuen bizitzako obra izan dadin lortzeko behar diren xumetasuna eta jakin ona ere. Eta barruan duzuen onena izan dadila, galdera guztietan oinarrizkoena biltzea lortzen duena: Nola bizi gara?”.

Antzerkiaren egunerako John Malkovichek idatzitako mezua… ‘Arratsea’n.

‘Arratseko’ edukiak:

Entzule izatea eginkizuna

Ikusle izatea eginkizun bat da eta Jacques Ranciére filosofoaren jarraitzaile aitortzen du bere 560-SYLVAIN_GEORGE_portrait_big2burua Sylvain George zine zuzendariak. Esaten du ikuslea ez dela elementu pasiboa. Ikuslearen eginkizuna filmarekin elkarrizketa izatea dela. Zinegile bezala saiatzen omen da jendeari nola pentsatu agintzen ez dioten filmak egiten. Ikusleak azkarrak direlako, eta errespetu hortatik abiatuta bakarrik sortu litekeelako benetako elkarrizketa.

Zinema aretoen magiaz ere hitz egin du: ilunpetan dagoen aretoan sartzea delako, beste batzuen errealitatean murgiltzeko atea zeharkatzea.

‘Arratseko’ edukiak:

Proiektua lo egitea denean

Jean DujardinAktoreak eta zine zuzendariak bat egin dute, elkarren berri izan gabe, noski, euren proiektuetan. Aktorea, oskarduna: Jean Dujardin, artista filmean hitzik egin gabe momentuoro hizketan ari den aktorea. Galdetu diote asmoei buruz, eta berak erantzun: “Berriz ere normaltasunez lan egitera itzuliko naiz.. zortzi urtez lo egin ondoren!”. Helburu beretsuak, Rodrigo Cortes, zine zuzendariak ere, bere hirugarren pelikula aurkeztu berritan.
Cortes da, beste pelikula berezi harekin, Buried pelikularekin hainbeste zeresan eman zuen zine zuzendaria. Argi hitz egin du: “nire hurrengo proiektua lo egitea da”.
Ez dago gure asmoen artean, ez oraingoz, lotarakoa; baina zu ere beharrean bazaude, badakizu: egin lasai. Arratsean,  Euskadi Irratian.

Hiru argazki

“Ez digute ondo kontatu fotografiaren historia”, esanez aurkeztu zuen Joan Fontcubertak “La caja fontcubertade Pandora” saiakera liburua, gaur, saiakera saria eman diona, Espainiakoa. Eta azaltzen zuen bere itxaropena teknologia digitalei esker, lortuko zela argazkigintzaren gezur handia agerian uztea, edo argazkigintzaren egia handia: alegia, irudiak egiteko orduko manipulazioa.

Esaten du Joan Fontcubertak, argazkigintza ez dela ezeren ispilu, argazkigintza espekulazioa dela, eta espekulazio horren bidez bakarrik ezagutu litezkeela errealitatearen geruza guziak.

‘Arratsean’, gaur hiru argazki: kazetaritza-kulturari, garai bateko talde berri bati, eta zinemagintzaren asteroko partikular bati.

‘Arratseko’ edukiak:

sentimientoOraintxe hogeita hiru ordu ari ginen esaten irrati tarte honetan, zinera gutxi joaten garela, belarriak mintzen dizkigulako, eta sentimentuak manipulatu soinu bidez.. Beno, Xabi Erkizia ari zen kontu horietan, ‘Arratsean’ belarririk sentikorrenak dituen bisitaria. Gaur, zinerako gogoren bat zeukanari kentzeko moduko berria: Ari dira aztertzen kamara sistima bat, pelikulari begira gauden bitartean sentitzen dugun guzia irakurriko duena.
Ez, noski, gure sentimenduak inori axola zaizkiolako. Ez. Irakurri nahi dute gehienei noiz egiten dien ihes malkoak, noiz izu ikarak, noiz irribarre txikiak, horren arabera, filmak erreakzio horien arabera egiteko. Ez, sentimentuen arabera.
‘Arratsean’, sentimenduak axola zaizkion irrati tartea, Euskadi Irratian

Arratseko edukiak:

fotografiaYazmina Rezaren hitzak, ‘Arratsean’ hasteko.
Ez du argazkirik nahi, posatzea gorroto du eta ez du telebistarako elkarrizketarik onartzen. Argi dago, esateko daukan hura, hitzez esan nahi duen pertsona bati buruz ari garela. Baina berak, irudiarekin jokatzen du. Beste batzuenarekin: idazlea da, antzerki lan batek eman dion munduan ospea, ‘Artea’ antzeslanak, eta orain ‘Chicas’ izeneko pelikula zuzendu du. Yasmina Reza du izena.
Esan du ‘mundua alaia balitz, nik ez nuke idatziko’. Esan du ‘fribolitatea maite dut; hutsalkeria ez, baina ez dira gauza bera. Fribolitatea da askotan salbatzen gaituena: horregatik dira gizonak normalean gu baino aspergarriagoak’.
Askoz ere gauza gehiago esan ditu Yasminak pelikula berriaren aitzakian egin dioten elkarrizketan.
Zuk zer daukazu esateko?

Arratseaneko edukiak