Autor:
Arratsekoak
ots
22
“Adierazten ez diren sentimenduak usteldu egiten dira”. Hala esaten du Rocio Carmonak, La
gramática del amor idatzi duen idazleak. Eta kontatzen du, non sortu zitzaion nobela idazteko gogoa. Eta horrexen bila lapurtu dizkiogu hitzok: “Metroan izan zen. Parean negarrari eutsi ezinik zihoan neska gazte bat, malkoak masailetan behera. Gustura hitz egingo nion, gustura esango nion, hainbeste gauza esango nizkion… Harentzat idatzi dut nobela”.
Neska gazte hori, eta negarrez doan beste edonori, esateko, denoi negar eginarazi digula maitasunak noizbait. Eta, hala sortu du pertsonaia bat, literaturaren bidez neskari laguntzeko. Eta hitz egiten dio Murakamiz edo Jane Austen, Stefan Zweig eta Tolstoiz.
‘Arratsean’, noizbait negar egin duzuenontzat, bederatziak arte, Euskadi Irratian.
Arratseko edukiak:
Autor:
Arratsekoak
Aza
11
Oraintxe hogeita hiru ordu ari ginen esaten irrati tarte honetan, zinera gutxi joaten garela, belarriak mintzen dizkigulako, eta sentimentuak manipulatu soinu bidez.. Beno, Xabi Erkizia ari zen kontu horietan, ‘Arratsean’ belarririk sentikorrenak dituen bisitaria. Gaur, zinerako gogoren bat zeukanari kentzeko moduko berria: Ari dira aztertzen kamara sistima bat, pelikulari begira gauden bitartean sentitzen dugun guzia irakurriko duena.
Ez, noski, gure sentimenduak inori axola zaizkiolako. Ez. Irakurri nahi dute gehienei noiz egiten dien ihes malkoak, noiz izu ikarak, noiz irribarre txikiak, horren arabera, filmak erreakzio horien arabera egiteko. Ez, sentimentuen arabera.
‘Arratsean’, sentimenduak axola zaizkion irrati tartea, Euskadi Irratian
Arratseko edukiak: