Proiektua lo egitea denean

Jean DujardinAktoreak eta zine zuzendariak bat egin dute, elkarren berri izan gabe, noski, euren proiektuetan. Aktorea, oskarduna: Jean Dujardin, artista filmean hitzik egin gabe momentuoro hizketan ari den aktorea. Galdetu diote asmoei buruz, eta berak erantzun: “Berriz ere normaltasunez lan egitera itzuliko naiz.. zortzi urtez lo egin ondoren!”. Helburu beretsuak, Rodrigo Cortes, zine zuzendariak ere, bere hirugarren pelikula aurkeztu berritan.
Cortes da, beste pelikula berezi harekin, Buried pelikularekin hainbeste zeresan eman zuen zine zuzendaria. Argi hitz egin du: “nire hurrengo proiektua lo egitea da”.
Ez dago gure asmoen artean, ez oraingoz, lotarakoa; baina zu ere beharrean bazaude, badakizu: egin lasai. Arratsean,  Euskadi Irratian.

Futbolzale bihurtzeko prest

“Futbolzale ginen biok. Eta ezkertiarrak biok. Ezkerrak, pentsamenduz. Eta sinetsi genuen, apuestas_deportivas_futbolezkerretik jokatzeko modurik onena jokalari jakin batzuen askatasuna aldarrikatzea zela. Irabazteko aginduz eta irabazteko bakarrik jokatzen dutenek agintzen duten mundu honetan, jokatzeak ematen duen plazerragatik jokatzen duten jokalarien alde, beti”.

Eduardo Galeano, kazetari eta idazlea, Manuel Vazquez Montalban lagun zuenaz, haren izeneko kirol kazetaritzako saria jasotzeko ekitaldian.

‘Arratsean’, honelakoak entzuteagatik, futbolzale bihurtzeko prest, Euskadi Irratian.

‘Arratseko’ edukiak:

Josu Arteagaren ‘Ogibidea’

Xeri eta Jesus Mari de la Hoz Aita ‘Periko Kintana’z

Zigor Lanpre, DZ, karrikan

Kaleko egonezinean kultura bila

Aritz Gorrotxategiren ‘Hariaz Beste’

Alex Mendizabal Eromatik Urumeara

Ainhoa Ortellsen ‘Todo pasa y todo queda’

Estankona, Borjaren bakarkako apustua