Denbora eskaini eta plazerra jaso

Esan izango du noizbait pintore dela eskulturgile baino gehiago, denbora gehiago eskaintzen Fernando_Botero_2diolako pinturari eskulturak egiteari baino. Eta badakizue kazetariak nolakoak garen: “esan zenuen behin…” eta esandakoa. Alegia, “ordu gehiago eskeini izanak egiten al zaitu pintoreago?”.  Eta berak, pazientzia handiz: “ez, denbora gehiago eskeini diot eta plazer gehiago ematen dit. Eta batez ere, maiteago dut pintura, nireago delako.

“Eskultura bat egiterakoan lagun askoren esku sartzea izaten da. Denak beharrezko. Eta zurea da, baina pintura, zureago”. Fernando Boteroren argibidea, behin esan zuen hura zuzendu nahian.

Arratsean, denbora gehiago eskaintzen diogu, eta plazer gehiago ematen digu beste funtzio batzuk baino.

‘Arratseko’ audioa:

Barruan duzun hori ezagutzeko irrikiz

“Barruan duzun hori, zure altxorra, defendatu ezkero, aurrera aterako zara. Denen kontra ari poniatowskabehar baduzu ere”. Hori ikasi du Elena Poniatowska idazleak, Leonora Carrington pintorearekin izan dituen hamaika elkarrizketetan.  94 urte ditu Leonorak, bizi da oraindik: heriotzaz pentsatzen. ”Uste dut.. ebaporatu egingo naizela” esaten omen  du bizitza osoa borrokan pasa eta gero.

Elena bien bitartean, Leonorari buruz idatzi duen nobela saltzen dabil. Akabo kreatibitatea, esan du. ”Madonna edo Lady Gaga dira gaur egungo eredu: Keinuak besterik ez. Zer dakigu euren ideiez?”.

“Arratsean”, barruan duzun hori ezagutzeko irrikiz, bederatziak arte, Euskadi Irratian.

Arratseko edukiak:

Denbora ere obraren parte da

Miquel Barcelo pintorea hizketan: “Gaixo nagoenean idatzi egiten dut. Osasuntsu nagoenean, pintor-miquel-barcelo-trabaja-obrapintatu”.

Lurzoruari begira: “Alferrik da: kuadro bat ezin liteke zorua baino hobea izan”.

Afrikako egonaldiaz: “Afrikan heriotza oso gertu dago; erremedioa oso urruti. Europan pintatzen dugu, bizitza nahikoa ez delako. Afrikan nahikoa da. Horregatik galdetzen diozu zure buruari: ze zentzu duen pintatzeak?”.

Denborak ere pintatzen du, esan omen zuen Goyak. Barcelo ados. Horregatik dago restauratzaileen kontra: “Ez. Denbora ere obraren parte da”.

Arratseko edukiak: