Aditz zerrenda

times-square-1024x7681Richard Serrak berrogei urteotan egindako marrazkiak erakutsiko dituzte bihartik aurrera New Yorkeko Metropolitanen: marraztuz ikusten eta ulertzen ditut gauzak, esan du eskultoreak.
Horrela pentsatzen dugu batzuk; idatziz ideiak ordenatuz. Eta horren adibide erakusgai jarri duen zerrenda: aditz zerrenda, sorkuntza prozesuarekin lotutako aditz posible guziak biltzen dituena. Luzea. Eta bakarra ez da ‘marraztu’.
Pentsatu, ulertu, ezagutu, gozatu, mimatu, jakin, esan, esanarazi, lagundu, ikertu, aztertu, aurkeztu, erakutsi, dibertitu, ikasi, hitz eta amets egin.. horra hor gure boteprontoko aditz zerrenda.
Eta bakarra ez da ‘aditu’. Eta hala ere, denen parte da.

Arratseko edukiak:

Jose Ulibarrenari omenaldia

Xabier Erkizia, Macarenaz, berriro ere

Peachy Jokes taldea

Bidegurutzea

‘Era’ garrantzitsua delako.
Era, egiteko era, pentsatzekoa, gauzak ikustekoa, ausnartzekoa, esatekoa, erabakitzekoa, jakinaraztekoa, sortzekoa, garrantzitsua denik ez dugu guk ukatuko, jakinik dakizuen bezala, eta ez badakizue, seinale iritsi berri zaretela, beraz, ongi-etorri, ‘Arratsean’, zer adina estimatzen eta mimatzen ditugula, nolak. Erak, azken batean.
Gaur mimatuko dugun Era, ez da gurea. Eta hala ere, gure eran egingo dugu. Besteak beste, egiteko beste erarik ez dugulako ezagutzen.
‘Arratsean’, irratia egiteko era bat. Euskadi irratian.

Arratseko edukiak