Kontraesanen lilurapean

“Maitasuna fenomeno kapitalista da. Emozioa inbertitzen dugu ahalik eta etekinik handiena 1329427994455losofodetallednateratzeko asmoz, eta ateratzen ez denean…”. Horrelako kontuak David Precht-ek “Maitasuna, sentimentu desordenatu hori” liburuan. Alemanian puri-purian omen. Hirugarren liburua kalean. Gazteleraz orain maitasunaz idatzitakoa. Esaten du filosofo arrakastatsuak: “Maitasunari buruzko ideia erromantikoa ez da errealista”.

“Maitasuna kontraesanez osatua dago: segurtasuna topatzea eta kitzikatzea ditu helburu. Eta ezinezkoa da pertsona berarekin bi helburu horiei epe luzez eustea”. David Prechtek.

‘Arratseko’ edukiak:

Itogarri izateko batere bokaziorik ez

“Maite zaitut, gure arteko zauriez gaindi”. Horrelako gauzak idatzi zizkion Louis Althusser 495885_althusser_louis_original_imagenpentsalari marxistak neska lagun izan zuen Helene Rytmanni. Halakoak, eta “seguru nago gure artekoa konponduko dela, eta 35 urtez eragin dizudan min guzti hortatik ikasiko dudala zerbait”. 1947tik 1980ra bitartean idatzi zizkion gutunak muxu eman zion lehendabiziko emakumeari, eta honek, erantzun. Argitaratu dituzte Louisenak; Heleneren erantzunak ez.

80tik aurrera ez zioten gehiago gutunik idatzi elkarri. Altusserrek ito egin zuen Helen. Ito ez bere gorabeherekin edo zalantzekin, edo damuz, edo ezinez. Ez. Ito, bere eskuz, lepoa estututa. Ez zuten zigortu: delirioa izan omen zen. Hamar urte gehiagoz bizi izan zen.

‘Arratseko’ edukiak:

“Adierazten ez diren sentimenduak usteldu egiten dira”. Hala esaten du Rocio Carmonak, La amorgramática del amor idatzi duen idazleak. Eta kontatzen du, non sortu zitzaion nobela idazteko gogoa. Eta horrexen bila lapurtu dizkiogu hitzok: “Metroan izan zen. Parean negarrari eutsi ezinik zihoan neska gazte bat, malkoak masailetan behera. Gustura hitz egingo nion, gustura esango nion, hainbeste gauza esango nizkion… Harentzat idatzi dut nobela”.

Neska gazte hori, eta negarrez doan beste edonori, esateko, denoi negar eginarazi digula maitasunak noizbait. Eta, hala sortu du pertsonaia bat, literaturaren bidez neskari laguntzeko. Eta hitz egiten dio Murakamiz edo Jane Austen, Stefan Zweig eta Tolstoiz.

‘Arratsean’, noizbait negar egin duzuenontzat, bederatziak arte, Euskadi Irratian.

Arratseko edukiak:

Irratia“Irratia uztea, andregairik onena uztea da. Utzi bezain pronto konturatzen zara, norbaitengana itzultzekotan, beregana itzuliko zinatekeela”.
Hitz sakonok irratia sekula ez zuela utziko esan ondoren, telebistara joandako gizon batenak dira. Telebistara joan eta han bost urte daramatzan komunikatzaile batenak. Ez dizuegu esango norenak, publizitaterik ez egitearren…
Baina irratia, andregairik onena, leialena, azkarrena, biziena, ausartena, orijinalena, gertukoena, maiteena, sintzeroena, egiazkoena eta borobilena dela uste dugunok, galdera irratia utzi zuenari: zergatik utzi zenuen, onena bazen?

Arratseko edukiak: