Autor:
Arratsekoak
mar
23
Grazia egiten didate kulturaren gailurrean daudela uste duten horiek guztiek, podium baten
gainean baleude bezala. Ez dute apreziatzen herri kultura, hirikoa ere ez, eta ez dute ulertzen horiexek direla kultura deitzen dugun horren zatirik garrantzitsuenak: hortxe garatzen delako gure sentimentuen bidea. Ze, azken batean, bene-benetan, nahita edo gabe, herri kultura dago gure emozio guztien azpian.
Jesus Ferrero idazlearen hitzak. “El hijo de Brian Jones” nobelaren aitzakian. Brian Jones, Rolling Stonsen ideologoaren semea protagonista.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
ots
28
“Irakurriz garai guztiak konkista ditzakezu: bai zure aurrekoenak eta baita ezagutzerik izan ez
duzun jendearenak ere”. Angel Gabilondo irakurtzeari buruz hizketan, “Darse a la lectura” izeneko liburua argitaratu berritan. Irakurtzea errebeldia ariketa dela esaten du Espainiako ministro izanak. Ez dakiela ideiak nondik etortzen diren, baina berari, hitzetatik datozkiola, beste batzuk ekarritako hitzetatik beti.
“Pentsatzeak eta irakurtzeak bat egiten dute nire buruan” esan du. “Pentsatzea ez delako eseri eta begiak istea. Pentsamentua beti delako elkarrizketa”.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
ots
21
Arraroa idazlearen bizitza, Lobo Antunes idazlearen hitzetan. Izugarri arraroa: “Ume ttikiei
bezala jolasean joaten zaigu, hitzak elkartzeko jolasean, hor kanpoan beste bizitzak jarraitzen duen bitartean”. Ez daki zergatik egiten duen. Ez daki zergatik utzi zuen sikiatria, idazteko. Eta irudipena dauka ez dela bera, egiten duen horren arduradun. Beste liburu bat du kalean, gazteleratua: “Ze zaldi dira itsasoan itzal egiten duten hoiek?”.
Esandakoetatik batek itzala gainontzeko guztiei gure belarritara: “Uste dut liburuek ez dutela hitz egiten. Uste dut liburuek, entzun egiten dutela. Irakurleak gara hitz egiten dugunak”.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
ots
20
“Maitasuna fenomeno kapitalista da. Emozioa inbertitzen dugu ahalik eta etekinik handiena
ateratzeko asmoz, eta ateratzen ez denean…”. Horrelako kontuak David Precht-ek “Maitasuna, sentimentu desordenatu hori” liburuan. Alemanian puri-purian omen. Hirugarren liburua kalean. Gazteleraz orain maitasunaz idatzitakoa. Esaten du filosofo arrakastatsuak: “Maitasunari buruzko ideia erromantikoa ez da errealista”.
“Maitasuna kontraesanez osatua dago: segurtasuna topatzea eta kitzikatzea ditu helburu. Eta ezinezkoa da pertsona berarekin bi helburu horiei epe luzez eustea”. David Prechtek.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
ots
15
“Munduko saiakera guztiak, munduko poeta guztiak, munduko filosofo guztiak irakurtzeak adina
balio du, une batez erabateko presentzia izateak”. Argibide luzeagoak behar ditu esaldi honek, baina eman ditu Daniel Odierrek, “Desioa, pasioa eta izpiritualitatea” liburuaren egileak. Zer den erabateko presentzia? Hitz gutxitan esanda, egiten dugun guztia: arnasa hartu, ibili, begiratu, ukitu… batez ere, ukitu… kontzientziaz egitea.
Eta ukitu, batez ere ukitu ere berea da: “Ukitzen ez duena eta ukitzen ez dutena, ihartu egiten da”. Eta ukitzea eta presentzia elkartuz: “zure presentziak askoz ere sakonago ukituko du ingurua, zure diskursoak baino”.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
ots
13
“Detektibe onak ez dira inoiz ezkontzen” izenburua. Marta Sanzen nobela, beltza, nobela beltzaren
araurik jarraitzen ez duen arren. Marguerite Yourcenar eta Alice Munro aipatzen ditu, esateko, haiek esaten zutela errealitatea falta zaigula literaturan. Eta berak horixe landu nahi izan duela. Ezin duela maitasuna era biguinean lantzen duten lanekin. Zoritxarreko egiten gaituela oso.
Eta esaten du: “Hitza hartzen duena, ideolojikoki kokatu egiten da. Ni ere bai: klase borroka aldarrikatu beharra ikusten dut, batez ere, krisi garaiotan”.
‘Arratseko’ edukiak:
“Capital erótico” izenburua jarri dio bere lanari, soziologoa da eta neofeminista, eta esaten du,
orain arte defendatu izan dutenaren kontra, erakargarri izateak boterea ematen dizula eta aprobetxatu egin behar dela. Zure kapital erotikoa, lanean, politikan eta gizartean, arrakastarako giltzarri dela. Eta hori ez dela feminismoari uko egitea. Ez dela edertasunaz ari. Erakargarri izateaz baizik. Genetikaz aparte, norberak landu dezakeen beste horretaz, ez egokitu zaizunaz.
“Interesantea izatea, besteengatik interesa azaltzea da”, esaten du. Eta hori azaltzen jakitea. Besteei energía emanez, eta ez esaldi guztiak “ni…” esanez hastea. Catherine Hakimek, kapital erotikoaz, izen bereko liburuan.
‘Arratseko’ edukiak:
Erantzunik kuttunena “ez dakit” omen zuen. Hala kontatzen dute ezagutu zutenek. Nobel saria
jasotzerakoan esan zuen: “Idazten ari naizenean irudipena izaten dut, badela norbait nire atzean keinuak egiten. Horregatik egiten diet ihes, ahal dudan neurrian, hitz handiei”. Wislawa Szymborska poeta nobeldunaz ari gara. Serioegi ez jartzeagatik kazetariei erantzutea baino galdetzea nahiago zuen poeta
Poemak utzi ditu. Nahiago zituen berrienak garai batekoak baino. Hala erantzun izan zuen elkarrizketetan. Berak esana da: galdera ingenuo xamarrak bakarrik dira benetan sakonak.
‘Arratseko edukiak’:
Autor:
Arratsekoak
urt
26
“Ez dago belarri ona baino gramatika hoberik”. Pello Esnal gaur berri paperetan, hitz ordenaz
argitaratu duen liburuaren aitzakian. Gramatika arau gutxik osatzen dutela esaten du, eta nahitaez bete behar direla. Baina, behin gutxi horiek betez gero, asktasunaren eta erantzukizunaren eremua dela hizkuntza. Sortzailearen lurraldea.
“Erabiltzaile eskasarentzat dena da arau”, dio Esnalek. “Araua besterik ez du ikusten. Idazle onak, frontoi osoa du bere”.
Lehendabiziko esaldiarekin geratu gara ‘Arratsean’.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
urt
25
Hamar urtez kapitalismoaren ondorio latz eta zoroak salatu izan ditu album ilustratuen bidez.
Berriarekin dator orain: Lurraren memoriak, “Memorias de la tierra”. Eta jarrera aldaketa nabarmena dakar: “Ezinezkoa da, esan du, jenderik argienaren argia mundu zoro honen amaiera ikustean amaitzea. Etsigarria jenderik azkarrenak jarrera bakarra izatea: ‘Begira ze azkarra naizen, dena kakazaharra dela konturatzen naiz!’”.
Miguel Brieva du izena eta bere lan berrian, gizarte hau seko zoratua dagoela salatu beharrean, galderak egiteari ekin dio: zer egin genezake zorakeria hau gera arazteko?.
‘Arratseko’ edukiak: