“Hilketei buruzko nobelek antz gehiegi dute”. Hori esanez, Audur Ava Olafsdottir, idazle islandiarra, bere herritik datorren nobela beltzen uholdeari ihes egin nahian. “Rosa Cándida” argitaratu du gazteleraz. “Nik, beste era batean irabazi nahi dut irakurlea”, esaten du: “Nahi nuke, irakurleak nire eleberri bat eskuetan hartu eta lehendabiziko esaldia eta azkenekoa irakurritakoan, oso gauza desberdinak sentitzea.
Aitatasunaz ari da, gizonaren sensibilitateari gorazarre egin nahi dio, protagonista antibikingo bat sortuz. Eta argi dauka bi gai nagusi dituela nobelak: heriotza, eta gorputza.
Lehendabiziko esalditik azkenekora, oso gauza desberdinak sentiarazteko ahaleginez, Arratsean, Euskadi irratian.
Edukiak
Gorputza Bostekon
Kakahuetea barkuan, desertuan…
‘Madarikatuak nire obra hartu eta liburu itsusiak egiten eta egingo dituzten guziak’