Autor:
Arratsekoak
mai
11
‘Zinea elkarrizketa da. Ikusleak gutxi hitz egiten du, edo batere ez. Ez du ahotsik, baina botoa bai’. Hala uste du Kike MaÃllok, Bilboko zine fantastikoko jaialdian Fantrobia saria jasoko duen zinegileak. ‘Eva’ da bere lehendabiziko film luzea, eta esan du, ikuslea beti hartzen duela gogoan pelikula bat egiterakoan. Badakiela, badela jendea honelako film bat ikustera joango ez litzatekeena, baina ziur dagoela, joango balira, gustatuko litzaiekela.
Bejondeiola konfidantza hori izateagatik.
Irratia ere elkarrizketa da. Zuk gutxi hitz egiten duzu, edo batere ez. Eta guk ere, beti izaten zaitugu gogoan.
Archivado bajo:
Hitzak, Irratia
Autor:
Arratsekoak
ots
11
Irratilaria da Jakobo Zabludovsky. Eta ezaguna Fidel Castro eta Che Gebararekin sartu zelako
Habanan, 1959ko urtarrilak 8 historiko hartan. Han egoteagatik, eta hangoa kontatzeagatik dago bera kazetarien historian. Maite du ofizioa: munduko lanik dibertigarriena, itogarriena eta aspertzeko aukera gutxien ematen duena, bere hitzetan. Eta oso erraza: albistea bilatu, aurkitu eta gero, argi kontatu. Hori bezain erraza.
Egunen batean erretiratuko ote den galdetu diote: 83 urte ditu, eta egunero albistegi partikularrra egiten jarraitzen du. Galdera ez dago tokiz kanpo. Erantzuna:Â ”Erretiratu? Zergatik, toreroa ez banaiz?”.
‘Arratsean’ ere, torerorik gabe, bederatziak arte, Euskadi irratian.
Arratseko edukiak:
Archivado bajo:
Hitzak, Irratia
Autor:
Arratsekoak
urr
28
Liburutegia ordenatzen ari denaren erabakia.
Bere liburutegia ordenatu ezinean gaur, zutabegilea. Aholkuak emanez lan hori egiteko asmoa duenari.
Aholku praktikoak. Gu, praktikoa ez denarekin geratu gara: azkenekoarekin: Lagunak aipatzen ditu. Lagunek idatzi eta argitaratu zuten guzia gordetzea erabaki du: “Denak, lagunenak izate hutsagatik, lagunek egindako lanak gordetzeak adiskidetasunaren hariari eusteko balio dezakeelakoan…”.
Eta bide batez, esaten du, lagunen liburuen bidez adiskidetasunaren hariari eusteko gai izan gaitezkeela uste dugunok, sare sozialak ez zirela ezerezetik sortu froga genezakeelako.
‘Arratsean’, gugandik zuganainako irrati-sarea.
Arratseko edukiak:
Irratilari baten esanetan, jakina.
Irratia majia da. Eta pasioa. Telebista, errealitatea besterik ez.
Irratia komunikabide indartsua da; teknolojia berriren bat agertzen den bakoitzean, hilko dela aurreratzen duten arren, bizirik dirau”.
Irratilari batek esandako hitzak dira, jakina. Irratian kirol saio bat zuzentzen duen batek esana Alegia, futbola pasioz bizi duen batek esana…
Litekeena da orduagatik izatea. Iluntzeko hauek ez dira ausnarketarako aproposenak: nekea, egun osoaren kargak gehi bizitzakoak, logurearen lehen agerraldiak -edo bigarrenak-.
Telebista, errealitatea?
“Arratsean”, ahalik eta majikoen, ahalik eta pasio gehienez, errealitatean liluratzen eta apasionatzen gaituzten kontuei tartea egiten dien irratsaioa, Euskadi Irratian.
Arratseko audioak:
Edo gutxienez, hori da jendeak entzun nahi duena.
Sokratesek esan omen zuen orain 2500 urte: “Ezaguna izan nahi baduzu, hitzegin erraz, eta esaiozu jendeari entzun nahi duena”. Filosofoa berri paperetan Sokrates gogora ekarriz. “Eta jendeak badakizu zer entzun nahi duen”, kontatzen du Monique Canto-Sperberrek: “Zoriontsu izateko errezeta izugarri erraz bat, izan badela”. Ez du hala uste, filosofoak, noski. Baina bere iritziak ezagutu nahi badituzu, onena, gizakion bizitzaz saiakera izenekoa irakurtzea. Berak idatzi du.
Eta guk hartu ditugu haren hitzak hasteko, izenburutara ekarri dioten esaldiagatik: “autolaguntzarako liburuak irakurri beharrean, irakur itzazue, autoexijentzia liburuak, alegia, filosofia liburuak. Filosofoak esana.
Arratseko edukiak:
“Irratia uztea, andregairik onena uztea da. Utzi bezain pronto konturatzen zara, norbaitengana itzultzekotan, beregana itzuliko zinatekeela”.
Hitz sakonok irratia sekula ez zuela utziko esan ondoren, telebistara joandako gizon batenak dira. Telebistara joan eta han bost urte daramatzan komunikatzaile batenak. Ez dizuegu esango norenak, publizitaterik ez egitearren…
Baina irratia, andregairik onena, leialena, azkarrena, biziena, ausartena, orijinalena, gertukoena, maiteena, sintzeroena, egiazkoena eta borobilena dela uste dugunok, galdera irratia utzi zuenari: zergatik utzi zenuen, onena bazen?
Arratseko edukiak:
Archivado bajo:
Gutaz, Irratia