“Hilketei buruzko nobelek antz gehiegi dute”. Hori esanez, Audur Ava Olafsdottir, idazle islandiarra, bere herritik datorren nobela beltzen uholdeari ihes egin nahian. “Rosa Cándida” argitaratu du gazteleraz. “Nik, beste era batean irabazi nahi dut irakurlea”, esaten du: “Nahi nuke, irakurleak nire eleberri bat eskuetan hartu eta lehendabiziko esaldia eta azkenekoa irakurritakoan, oso gauza desberdinak sentitzea.
Aitatasunaz ari da, gizonaren sensibilitateari gorazarre egin nahi dio, protagonista antibikingo bat sortuz. Eta argi dauka bi gai nagusi dituela nobelak: heriotza, eta gorputza.
Lehendabiziko esalditik azkenekora, oso gauza desberdinak sentiarazteko ahaleginez, Arratsean, Euskadi irratian.
‘Idaztea bibolina jo gabe egoteko modu duina da’. Bi aldiz irakurri behar izan dugu: idaztea, bibolina jo gabe egoteko modu duina da.
Eta jakina, hori esan duena ipuin liburua argitaratu duen bibolinjolea dela jabetutakoan ulertu dugu bere osotasunean. Isabel Mellado du izena. Bibolina ikasteko beka batek Berlina eraman zuen. Bi urtetarako. 20 urte Joan zaizkio han, eta jaioterrira, Granadara itzulitakoan, idazteko grina piztu.
‘Idazteko ere ezinbesteko dira’, dio Isabelek, ‘melodía, erritmoa, polifonía.. isiltasuna’. Azken hau, liburuaren izenburuaren zati: ‘Isiltasuna jaten zuen zakurra’.
Arratsean, bibolina jo gabe egoteko irrati tarte duina, bederatziak arte, Euskadi Irratian Arratseko edukiak:
Galtzagorriek To Inaxito
Oraintxe hogeita hiru ordu ari ginen esaten irrati tarte honetan, zinera gutxi joaten garela, belarriak mintzen dizkigulako, eta sentimentuak manipulatu soinu bidez.. Beno, Xabi Erkizia ari zen kontu horietan, ‘Arratsean’ belarririk sentikorrenak dituen bisitaria. Gaur, zinerako gogoren bat zeukanari kentzeko moduko berria: Ari dira aztertzen kamara sistima bat, pelikulari begira gauden bitartean sentitzen dugun guzia irakurriko duena.
Ez, noski, gure sentimenduak inori axola zaizkiolako. Ez. Irakurri nahi dute gehienei noiz egiten dien ihes malkoak, noiz izu ikarak, noiz irribarre txikiak, horren arabera, filmak erreakzio horien arabera egiteko. Ez, sentimentuen arabera.
‘Arratsean’, sentimenduak axola zaizkion irrati tartea, Euskadi Irratian
Euskadi IrratikoArratsaldekoa eta Arratsean saioetako bloga: literatura, musika, iritzia, gaurkotasuna, euskal gaiak... eta gehiago. Bidali zure galdera gure e-mailera!!