Autor:
Arratsekoak
mai
11
‘Zinea elkarrizketa da. Ikusleak gutxi hitz egiten du, edo batere ez. Ez du ahotsik, baina botoa bai’. Hala uste du Kike Maíllok, Bilboko zine fantastikoko jaialdian Fantrobia saria jasoko duen zinegileak. ‘Eva’ da bere lehendabiziko film luzea, eta esan du, ikuslea beti hartzen duela gogoan pelikula bat egiterakoan. Badakiela, badela jendea honelako film bat ikustera joango ez litzatekeena, baina ziur dagoela, joango balira, gustatuko litzaiekela.
Bejondeiola konfidantza hori izateagatik.
Irratia ere elkarrizketa da. Zuk gutxi hitz egiten duzu, edo batere ez. Eta guk ere, beti izaten zaitugu gogoan.
Archivado bajo:
Hitzak, Irratia
/p>
Filippo Tommaso Marinettik eta Pino Masnatak 1933an idatzitako manifestu futuristan La Radiaren garaia iritsi zela zabaldu zuten lau haizetara. La Radia, arte forma berri bat da: irrati sentsazioz osatutako organismo garbia. Berdin bizirik edo hilik dauden izakiek emititutako bibrazioen transfigurazioa eta anplifikazioa. Radia da espaziorik eta denborarik gabeko, bihar eta atzorik gabeko artea.
80 urte pasatu dira irratiaren aldeko aldarri hau zabaldu zenetik. Eta irratiak badu oraindik sentsazioak sortzeko modua, bizirik edo hilik dauden izakien hotsak zabaltzen ditu, eta espaziorik gabeko artea izaten jarraitzen du. Baina ez denborarik gabekoa. Denboraren arabera neurtzen baitira irratian kontakizunak. haren arabera moztu.
Galtzean egon daiteke soluzioa. Denbora galtzean. Sentsazioen alde, Soinu artean.
Autor:
Arratsekoak
api
25

Carmen Machi aktorearen hitz batzuk gaur, hasteko. Antzerkia da berea, jende gehienak telebistako saio bati esker ezagutzen badu ere. Antzerkia egin izan du eta egiten du. Eta kontatu du, antzeslan gehienak, textuagatik aukeratzen dituela. Textuagatik eta idazlearengatik.
Hitzak irakurri eta zerbait mugitzen zaiola sentitu behar izaten omen du. Hitzak irakurri, eta hunkitu egiten dela sentitu. Eta orduan bakarrik esaten duela, baietz.
“Juicio a una zorra” bakarrizketaz dabil orain batetik bestera. Eta esan du: “oilo ipurdia jartzen zait, funtzio hau egiten dudan bakoitzean ze isiltasun sortzen den ikusita”.
Isiltasunak sortuz, Arratsean, Euskadi Irratian
Archivado bajo:
Hitzak, antzerkia
Autor:
Arratsekoak
mar
28
”Izan dadila zuen lana sinesgarria eta originala. Izan dadila sakona, hunkigarria, zuhurra eta
paregabea. Lagun diezagula gizaki izatearen esanahia islatzen, eta bihotzak, zintzotasunak, xumetasunak eta graziak gida dezatela isla hori. Garai dezazuela ezbeharra, zentsura, pobrezia eta nihilismoa, zuetako askok egin beharko baitiozue aurre. Jaso dezazuela gizakiaren bihotzak, berezko duen konplexutasun osoan, taupadak nola egiten dituen irakasteko beharrezko talentuaren eta zorroztasunaren bedeinkazioa.
Baita hori guztia zuen bizitzako obra izan dadin lortzeko behar diren xumetasuna eta jakin ona ere. Eta barruan duzuen onena izan dadila, galdera guztietan oinarrizkoena biltzea lortzen duena: Nola bizi gara?”.
Antzerkiaren egunerako John Malkovichek idatzitako mezua… ‘Arratsea’n.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
mar
15
Hogeita hiru hitz omen ditu Fiona Apple-en disko berriaren izenburuak. Kontatzeko lana hartu dute,
aurrekoarekin marka guztiak hautsi zituelako. Berak idatzitako poema zen: 90 hitzez osatua. Izan liteke, izango da, disko berriaz hizketan has gaitezen, badatorrela jakin dezagun. Bete du bere eginkizuna. Baina guk hiru arrazoiengatik atera dugu: bat, poesia idazten duelako, gure gaurko gonbidatu batek bezala. Aurreko grabazioetan musika tresna zaharrek lagunduta kantatu zuelako gure gaurko gonbidatu batzuk bezala, eta, bere berri emanez hastea, aitzakia polita delako bere kantu bat entzunez amaitzeko.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
ots
28
“Irakurriz garai guztiak konkista ditzakezu: bai zure aurrekoenak eta baita ezagutzerik izan ez
duzun jendearenak ere”. Angel Gabilondo irakurtzeari buruz hizketan, “Darse a la lectura” izeneko liburua argitaratu berritan. Irakurtzea errebeldia ariketa dela esaten du Espainiako ministro izanak. Ez dakiela ideiak nondik etortzen diren, baina berari, hitzetatik datozkiola, beste batzuk ekarritako hitzetatik beti.
“Pentsatzeak eta irakurtzeak bat egiten dute nire buruan” esan du. “Pentsatzea ez delako eseri eta begiak istea. Pentsamentua beti delako elkarrizketa”.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
ots
21
Arraroa idazlearen bizitza, Lobo Antunes idazlearen hitzetan. Izugarri arraroa: “Ume ttikiei
bezala jolasean joaten zaigu, hitzak elkartzeko jolasean, hor kanpoan beste bizitzak jarraitzen duen bitartean”. Ez daki zergatik egiten duen. Ez daki zergatik utzi zuen sikiatria, idazteko. Eta irudipena dauka ez dela bera, egiten duen horren arduradun. Beste liburu bat du kalean, gazteleratua: “Ze zaldi dira itsasoan itzal egiten duten hoiek?”.
Esandakoetatik batek itzala gainontzeko guztiei gure belarritara: “Uste dut liburuek ez dutela hitz egiten. Uste dut liburuek, entzun egiten dutela. Irakurleak gara hitz egiten dugunak”.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
ots
17
80 urteak harrapatuta kazetaritza oraindik pasioz bizi duen emakume baten hitzek harrapatu
gaituzte gaur. 80 urteez esaten du: “Gustatzen zait adin hau: borobila da. Eta lana… adina baino gehiago”. Esan omen zion Ramon Menedez Pidalek hasi zenean: “Jarri arima osoa, egiten duzun horretan”. Eta hala egin du, zortzi umez erditu denean ere. “Mundua halakoxea zen; ez geneukan nolakoa zen pentsatzen hasteko betarik.”
Pura Ramos du izena. Kazetariez: “Internetek alfertu egin gaitu. Sena galdu dugu. Lehen, kalera joan beharra geneukan albiste bila”. Eta esaldi borobila: “kazetariak albisteak bezain bizitza laburra du”.
Kazetaritzak berari zer eman dion ere bai: “Ezinegona, jakinmina, eta bizirik nagoen sentimendua”.
‘Arratseko’ edukiak:
Erantzunik kuttunena “ez dakit” omen zuen. Hala kontatzen dute ezagutu zutenek. Nobel saria
jasotzerakoan esan zuen: “Idazten ari naizenean irudipena izaten dut, badela norbait nire atzean keinuak egiten. Horregatik egiten diet ihes, ahal dudan neurrian, hitz handiei”. Wislawa Szymborska poeta nobeldunaz ari gara. Serioegi ez jartzeagatik kazetariei erantzutea baino galdetzea nahiago zuen poeta
Poemak utzi ditu. Nahiago zituen berrienak garai batekoak baino. Hala erantzun izan zuen elkarrizketetan. Berak esana da: galdera ingenuo xamarrak bakarrik dira benetan sakonak.
‘Arratseko edukiak’:
Autor:
Arratsekoak
urt
26
“Ez dago belarri ona baino gramatika hoberik”. Pello Esnal gaur berri paperetan, hitz ordenaz
argitaratu duen liburuaren aitzakian. Gramatika arau gutxik osatzen dutela esaten du, eta nahitaez bete behar direla. Baina, behin gutxi horiek betez gero, asktasunaren eta erantzukizunaren eremua dela hizkuntza. Sortzailearen lurraldea.
“Erabiltzaile eskasarentzat dena da arau”, dio Esnalek. “Araua besterik ez du ikusten. Idazle onak, frontoi osoa du bere”.
Lehendabiziko esaldiarekin geratu gara ‘Arratsean’.
‘Arratseko’ edukiak: