Gorroto ditu power pointak, maiteago galderak erantzunak baino eta bere pasioa mugak elkarrizketan jartzea da. Horregatik bideratu du bere ahalegina artistak eta zientzilariak elkartzera.
Michael John Gorman du izena, eta aukeratu dugu ‘Arratsean’ hasteko, gero eta sarriago entzuten ari garen ideia bat errepikatzeagatik: sorkuntzan oinarritutako hezkuntza sistema bultzatu beharra dago.
Esaten du Michaelek, ideia sortzaileek izugarrizko eragina dutela munduan. Beti izan dutela, eta orain inoiz baino beharrezkoago direla. Eta horregatik dela garrantzitsua, eskoletan garrantzia ematen hastea.
‘Arratseko’ edukiak:
Horretarako itxaropenik galtzen ez duen saioa, Euskadi Irratian.
Sortzen ikas liteke; irakurtzen bezalaxe. Hori esan duena, Ken Robinson izeneko gizon bat da: esaten duena, hezkuntza sisteman denoi gauza berak era berean esaten erakutsi beharrean, -egunen batean gizarte honetan norbait izateko helburu pragmatikoz- erakutsiko baligute, gutako bakoitzak zertarako balio duen bilatzen, denok lortuko genukeela, bizitza, gustoko dugun hura eginez bizitzea; eta ez, batere interesatzen zaigun zerbait eginez xahutzea.
Kontua ez da intelijenteak ote garen edo ez; kontua da, ze intelijentzia klase daukagun. Horretan lagundu beharko luke hezkuntzak: geurea topatzen, eta ez denak talentu beraren bila bultzatzen.
Arratsean, sortzen ikasteko itxaropenik galtzen ez duen saioa, Euskadi Irratian
Arratseko audioak:
Archivado bajo:
Ausnarketa