Sentsazioen alde

Denbora

Filippo Tommaso Marinettik eta Pino Masnatak 1933an idatzitako manifestu futuristan La Radiaren garaia iritsi zela zabaldu zuten lau haizetara. La Radia, arte forma berri bat da: irrati sentsazioz osatutako organismo garbia. Berdin bizirik edo hilik dauden izakiek emititutako bibrazioen transfigurazioa eta anplifikazioa. Radia da espaziorik eta denborarik gabeko, bihar eta atzorik gabeko artea.

80 urte pasatu dira irratiaren aldeko aldarri hau zabaldu zenetik. Eta irratiak badu oraindik sentsazioak sortzeko modua, bizirik edo hilik dauden izakien hotsak zabaltzen ditu, eta espaziorik gabeko artea izaten jarraitzen du. Baina ez denborarik gabekoa. Denboraren arabera neurtzen baitira irratian kontakizunak. haren arabera moztu.

Galtzean egon daiteke soluzioa. Denbora galtzean. Sentsazioen alde, Soinu artean.

148448_20061026172246-reloj_original_imagenInoiz ez dela berandu frogatzeko irratsaioa.
Bizitza adarjotzaile bikaina da. Orain ia 70 urte idatzitako nobela batek bihurtu du ezagun Hans Keilson. Sikoanalista, judutarra; 1934ean idatzi zuen bere lehendabiziko nobela, eta hilabetera debekatu zioten naziek. Orain ezagutu dute Estatu Batuetan, eta denak harrituta dabiltza, gizon honen lanek daukaten indarrarekin. Eta gu harritu gara, Hans Keilson zoriontsu ikusteaz. Bizi baita. Ehun urteko. Baina bizi. Azkenean arrakasta heldu zaiola ikusteko moduan bizi.
Beste idazle batek, aldiz, lehendabiziko nobelarekin lortu du oihartzun desiratua: “Badakit zer pentsatzen ari zaren”. Ez, zu, ez. “Badakit zer pentsatzen ari zaren” da nobelaren izena, eta da, John Verdonek 68 urterekin argitaratu duen lehendabizikoa.
“Arratsean”, inoiz ez dela berandu sinistu nahi duen irratsaioa, Euskadi Irratian.

Arratseko edukiak