Merezi duen bidaia

Espazioa

Gauza txikiekin du zerikusia denak: unibertsoaz ari banaiz, garbantzuez ari naiz. Clara Obligadoren argibideak bere ipuin liburu berriaz hizketan. “El libro de los viajes equivocados” du izenburua. Bidaia delako, bere ustez, bizitzaren sinbolo. Eta inoiz ez da bidaia egokia, beti amaitzen delako gaizki: alegia, heriotzaz amaitzen delako. “Eta hala ere, merezi du”, esaten du idazleak.

Argitu nahi izan du hala ere, ez dela bidaia turistikoaz ari, bidaia sakonagoez baizik. Jungi lapurtu dio berak: “bizi gabeko bizitza, heriotzara eraman gaitzakeen gaitza da”.

Oparitzeko prest

negralaOrain baino lehen aipatu izan dizuegu gizon hau: Ken Robinson du izena, eta ulertzen oso zaila den lanbide horietako bat du: berritzaileak, innobadoreak formatzeaz arduratzen da. Baina esaten dituen gauzak hain dira… Bereak entzutean pasatuko genuke eguna. Gaur, lapurtzen: bizitza ez da lineala, talentua ere ez: egunero berrasmatu beharra daude. Zure talentua deskubritzeko, zeure barrura egin behar duzu lehendabizi bidaia; eta gero, kanpo aldera, eta hirugarrena: ez utzi inori zure ideiak lapurtzen. Ez horixe! Oparitu itzazu, denak!, eta ikusiko duzu nola azalduko diren ideia hobeak, oparitutakoak utzi dizuten tokian.
Arratsean, oparitzeko prest, Euskadi Irratian

Arratseko edukiak