Autor:
Arratsekoak
mar
28
”Izan dadila zuen lana sinesgarria eta originala. Izan dadila sakona, hunkigarria, zuhurra eta
paregabea. Lagun diezagula gizaki izatearen esanahia islatzen, eta bihotzak, zintzotasunak, xumetasunak eta graziak gida dezatela isla hori. Garai dezazuela ezbeharra, zentsura, pobrezia eta nihilismoa, zuetako askok egin beharko baitiozue aurre. Jaso dezazuela gizakiaren bihotzak, berezko duen konplexutasun osoan, taupadak nola egiten dituen irakasteko beharrezko talentuaren eta zorroztasunaren bedeinkazioa.
Baita hori guztia zuen bizitzako obra izan dadin lortzeko behar diren xumetasuna eta jakin ona ere. Eta barruan duzuen onena izan dadila, galdera guztietan oinarrizkoena biltzea lortzen duena: Nola bizi gara?”.
Antzerkiaren egunerako John Malkovichek idatzitako mezua… ‘Arratsea’n.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
Aza
25
“Ez digute ondo kontatu fotografiaren historia”, esanez aurkeztu zuen Joan Fontcubertak “La caja
de Pandora” saiakera liburua, gaur, saiakera saria eman diona, Espainiakoa. Eta azaltzen zuen bere itxaropena teknologia digitalei esker, lortuko zela argazkigintzaren gezur handia agerian uztea, edo argazkigintzaren egia handia: alegia, irudiak egiteko orduko manipulazioa.
Esaten du Joan Fontcubertak, argazkigintza ez dela ezeren ispilu, argazkigintza espekulazioa dela, eta espekulazio horren bidez bakarrik ezagutu litezkeela errealitatearen geruza guziak.
‘Arratsean’, gaur hiru argazki: kazetaritza-kulturari, garai bateko talde berri bati, eta zinemagintzaren asteroko partikular bati.
‘Arratseko’ edukiak:
Honezkero jaio da munduan 7000 milloigarren umea. Ofiziala, alegia, jaio dela nonbait apuntatu dutena. Entzungo
zenuten batean eta bestean. Zenbat gustatzen zaizkigun kopuruak! Eta zenbatez gehiago borobilak direnean! Eta, jakina, denok dakigu gainera, ez dela egia; munduan oraindik milaka izango direlako, jaio direnik ere ez dakigunak. Bakarrik espero dugu, inon izenik eman gabe ere, izate duinez hazteko aukera izatea.
Indiako Uttar Pradesh estatúan minutuoro 51 ume jaiotzen da, azken dozena urtean, Indiako biztanleria mila milloi pertsona gehiago da.
Atera kontu, zenbat soinu, Indian.
‘Arratseko’ edukiak:
Nobela berriaz kontatuz dabil Lucia Etxebarria idazlea. Sektei buruz idatzi du oraingoan. Kanariar
uharteetan gertatzen da istorioa, munduaren arima topa litekeen tokian.
Emakume aberats bat, azkarra eta ederra, Kanarietara joango da, eta han sekta batean sartu. Hortik aurrerakoak, nobelan bertan. Izenburua: El contenido del silencio. Isiltasunak bere baitan zer duen.
“Etxera iritsi eta telebista pizten dugu; Zarak diskoteka bat ematen du, pentsatu gabe eros dezagun. Ez da komeni pentsatzea. Horregatik dago soinuen bidezko konspirazioa”.
Pentsatzea eragozteko batere asmorik gabe, musika ‘Arratsea’n, Euskadi irratian.
‘Arratseko’ edukiak:
Erortzeko moduak daude: goitik, behetik beherago, zutik edo alboetara. Erortzeko moduak daude,
erotzeko moduak dauden bezala. Norbere burua samurki suntsitzeko moduak daude. Badakizu zertaz ari naizen. Esan bizitzen lagunduko diogula elkarri nolabait hiltzen lagunduko diogun bezala. Esan hau ez dela inoren beroa lapurtzea.
Esan ez gaudela, kalean ahaztu oinetakoak bezala. Erortzeko zain, galderak edo betileak bezala, erortzeko zain, umeak edo txoriak bezala, erotzeko zain…
Denok ohartzen gara geure burua saltzen dugunean.
‘Arratseko’ edukiak:
Medikua da lanbidez, eta zinegotzi ere bai bere herrian, Zangotzan, baina berari gustatu… poesia idaztea gustatzen zaio. Eta hala, “La pelota en el tejado” izeneko bere hirugarrena idatzi, egin eta erakutsi du. Egin, esaten dugunean, esan nahi dugun, egin: idatzi, eta ehun ale enkuadernatu, eskuz josita. Joaquin Grau du izena, eta badaki zer den inspirazioa: edozein tokitan harrapatzen zaituen zerbait.
Gaur atera dugu Joaquinena, Arratsean, informatika ingeniari den lagun bat espero dugulako, musika egiten duena, eta sagar biltzaileak ere bai, antzerkian, eta kazetari bat, zirikatzaile dena.
Arratseko edukiak:
Europak ez du biziraungo intelijentzian inbertitzen ez badu.
Gilles Lipovetsky filosofoaren baieztapena. Kultura mundua liburua argitaratu du. Eta esaten ditu gauza mordoa kulturaz eta munduaz, noski, eta etorkizunaz, eta munduaren alde hontako gizarteak nola galdu duen mundua aldatzeko ametsa, eta beste aldeka irabazi, eta nola dena den merkatu, eta lehia, eta ezegonkortasun…
Hitzok lapurtu dizkiogu Lipovetskyri: hitzak garrantzitsuak dira. Hitzak. Hitzak irudi direlako. Argibide gehiago ere ematen ditu, jakina… baina, gu, hitz horiekin geratu gara.
Hitzak garrantzitsuak dira, irudi direlako, ‘Arratsean’, Euskadi Irratian.
Arratseko Edukiak:
Autor:
Arratsekoak
Aza
15
Mark Berger da gizon bat, berripaperetan ikusi eta ezagutzeko gogoa ematen dizun horietakoa. 67 urte. Zirugia esperimentala zen berea; arratoien garunak aztertuz ateratzen zuen bizibidea. Gerra bat gurutzatu zitzaion arte. Eta hari esker ikusentzunezkoetara iritsi. Gaur egun lau oskar ditu, lau pelikulatako soinuen arduragatik: “entzutea nahiago izan dut beti”, esaten du, “begiratzea baino”.
“Kapaz naiz zure izenaz ez akordatzeko; deskuidatzen bazara, ez naiz zure aurpegiaz gogoratuko; baina hitz egidazu, eta segituan ezagutuko zaitut”. Horrelako gauzak esaten ditu, Mark Bergerrek: ahotsak irudiak baino dezentez gehiago esaten diola aitortzen duen gizonak.
Arratseko audioak
Autor:
Arratsekoak
urr
26
‘Nik uste dut lehen liburua gazte-gazte argitaratzen dugunean ez garela zeharo kontzienteak izaten bakarka eta pribatutasunean idatzitakoa benetan publiko bihurtuko dela, etxeko intimitatean egindakoa jende guzietaren eskuetan jarriko dugula’.
Mikel Hernandez Abaituari lapurtutako hitzak, Azukre xehea, gatz larria, oroitzapen liburutik.
Hemen kontatu dizkigu, ‘Arratsean’, liburuaren gazi gozoak, bakarka eta pribatutasunean idatzitakoa publiko egin ondoren.
Arratseko edukiak: