Esan izango du noizbait pintore dela eskulturgile baino gehiago, denbora gehiago eskaintzen
diolako pinturari eskulturak egiteari baino. Eta badakizue kazetariak nolakoak garen: “esan zenuen behin…” eta esandakoa. Alegia, “ordu gehiago eskeini izanak egiten al zaitu pintoreago?”. Eta berak, pazientzia handiz: “ez, denbora gehiago eskeini diot eta plazer gehiago ematen dit. Eta batez ere, maiteago dut pintura, nireago delako.
“Eskultura bat egiterakoan lagun askoren esku sartzea izaten da. Denak beharrezko. Eta zurea da, baina pintura, zureago”. Fernando Boteroren argibidea, behin esan zuen hura zuzendu nahian.
Arratsean, denbora gehiago eskaintzen diogu, eta plazer gehiago ematen digu beste funtzio batzuk baino.
‘Arratseko’ audioa:
Gorroto ditu power pointak, maiteago galderak erantzunak baino eta bere pasioa mugak elkarrizketan jartzea da. Horregatik bideratu du bere ahalegina artistak eta zientzilariak elkartzera.
Michael John Gorman du izena, eta aukeratu dugu ‘Arratsean’ hasteko, gero eta sarriago entzuten ari garen ideia bat errepikatzeagatik: sorkuntzan oinarritutako hezkuntza sistema bultzatu beharra dago.
Esaten du Michaelek, ideia sortzaileek izugarrizko eragina dutela munduan. Beti izan dutela, eta orain inoiz baino beharrezkoago direla. Eta horregatik dela garrantzitsua, eskoletan garrantzia ematen hastea.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
Abe
16
Txomin Badiolaren hitzak: “Norbaitek galdetzen didan bakoitzean, zer esan nahi du artelan honek?
sutan jartzen naiz. Jendea gaizki ohituta dago. Dena hitzez azaltzean nahi dute, eta ez dira konturatzen askotan hitzek azaldu ezin dutena azaltzen duela arteak. Artelanak ez direlako ulertu behar, bizi baizik, interpretatu, jendearengan zerbait egiteko gogoa pizteko funtzioa dute”.
Txomin Badiolaren “Una entrada, mil salidas” erakusketa, Bilboko Carreras Mugika galerian ikusgai. Joan, eta bizi, eta interpretatu. Eta ez galdetu…
‘Arratseko’ edukiak:
Archivado bajo:
Ausnarketa, artea
Autor:
Arratsekoak
Abe
14
“Luxua, benetakoa, zure bokazioa lanbide bihurtu ahal izatea da”. Josep Carreras tenorearen baieztapena. Hortik aurrerakoak berak ere lapurtuak. Esaldi bat Andreottiri: “Famaren alde
txarra, lortzen ez dutenek bakarrik ezagutzen dute”. Bestea, oso gazterik hil zitzaion amak utzitako aholkua: “Egin borroka beti, nahi duzun horren alde, eta ez ahaztu, zintzoa izatea, errespetuz jokatzea eta lagunen lagun izatea”.
Horretan saiatzen omen da, Carreras. Hala kontatu dio Marius Caroli, “Memorias a viva voz” liburuan. Gaitza ere aipagai: “Gaixotzen zarenean, besteengan pentsatzen duzu. Baina, behin sendatutakoan, lehengora bihurtzen zara”.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
Aza
21
“Niretzat kultura eta artea oso gauza desberdinak dira. Artea da zerbait sekretua, misteriotsua,
intimoa, sakona… Norberak bere bakardadean besteentzat egiten duen ekintza da artea. Eta besteek begiratu, irakurri edo mirestu egin dezakete, pudorez, sekretuan, sakon. Hori da artea. Kultura, gainontzeko guztia da”.
Zer gainontzeko, Yasmina Reza idazle, antzerki egile, zinegilearen ustez?: “Kultura da zarata, komertzialtasuna, dirua, esnobismoa, handainahia eta politika. Oinarri oinarrian, arteaz egiten den erabilpen mediokre guzia”.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
urr
14
Esan omen zion Daumierrek Ingresi: “Bizi zaituen garaikoa izan behar duzu”. Eta Ingresek erantzun: “Eta garaia nahastuta baldin badabil?·. “Ni, -esaten du Carlos Granés Mayak-, ez naiz
eroso sentitzen egokitu zaidan garaian. Arteak erreakzioa behar du izan, eta ez bizi gaituen munduaren islada huts. Eta nik uste, gaur egun askoz ere ikusgarriagoa dela irudimenaren artea baino eskandalurako bidea egiten duena”.
Carlos Granés Mayak nazioarteko saiakera lehiaketa bat irabazi du, El puño invisible izeneko lanagatik. Honetan salatzen du, iraultza kontsumo produktu bihurtu dela, eta rebeldia marketing bide arrakastatsu.
‘Arratseko’ edukiak:
Archivado bajo:
Hitzak, artea
Autor:
Arratsekoak
eka
17
“Pertsona hauei guztiei entzuten badiezu, ziur nago zure bizitza aldatu egingo dela. Garenaren
ispilu bat gara. Milaka kilometrok banatzen gaituzte, baina ez gara hain desberdinak. Guztiok ditugu ametsak. Uste dut guztiok antzeko beldurrak ditugula. Eta zoriontasuna? Zer da zoriontasuna? Ez dakigu zer den, baina guziok bilatzen dugu zoriontsu izatea”.
Munduko 78 herrialde desberdinetako 5.600 lagunekin hitz egin ondoren, Yann Arthus-Betrandek esandakoa. Bere lana, Sei mila miloi beste, Donostiako San Telmon dago ikusgai eta entzungai.
‘Arratseko’ edukiak:
Archivado bajo:
Gutaz, Hitzak, amets, artea
Miquel Barcelo pintorea hizketan: “Gaixo nagoenean idatzi egiten dut. Osasuntsu nagoenean,
pintatu”.
Lurzoruari begira: “Alferrik da: kuadro bat ezin liteke zorua baino hobea izan”.
Afrikako egonaldiaz: “Afrikan heriotza oso gertu dago; erremedioa oso urruti. Europan pintatzen dugu, bizitza nahikoa ez delako. Afrikan nahikoa da. Horregatik galdetzen diozu zure buruari: ze zentzu duen pintatzeak?”.
Denborak ere pintatzen du, esan omen zuen Goyak. Barcelo ados. Horregatik dago restauratzaileen kontra: “Ez. Denbora ere obraren parte da”.
Arratseko edukiak:
Archivado bajo:
Hitzak, artea
Autor:
Arratsekoak
ots
17
Ikusleak bataz beste, hiru segundo pasatzen ditu obra bati begira. Gutxiegi obra horretan bizitza
osoa inbertitu duen artistarentzat. Alfredo Jaar da kontuak ateratzen ari dena. Marx Lounge lana du erakusgai, Sevillan, eta bertan, mahai luze batean, 20 metroko mahai batean, Marxen lana eta harekin zerikusia duten liburuak jarri ditu erakusgai.
Geratzeko gonbitea egiten duen lana dela esaten du artistak, ohiu egiten omen dio ikusleari: “Ei! Gera zaitez hemen, geratu!”. Eta artelanak zentzua hartzen omen du, geratu, eta Ikeako sofa batean eserita, ikuslea, irakurle, Marx irakurtzen hasten denean.
Guk ohiurik gabe esango dizugu, gera zaitez hemen, gurekin, bederatziak arte, ‘Arratsean’, Euskadi Irratian.
Arratseko edukiak:
Amaierarik gabeko katean katebegi izatea. Horixe du polita gure lanbide honek. Alain Urrutiak
Basaurin duen erakusketari begira jarri eta Robertson Daviesekin topo egitea, esate baterako. Eta haren izen bereko nobelari esker jakitea, nobela berean sartu litezkeela familia nobela bat, gerratakoa, bidaia nobela, historikoa, erlijiosoa, sikolojikoa, Jungi buruzko iradokizunak edo Shakespeare-i omenaldia. Dena, liburu berean.
Eta halaxe gertatzen zaigu guri, ia egunero. Edo bapatean jabetzea gaur kate hontako katebegi izango diren osagarri guziek ur dutela hasiera. Urmeneta, Urrutia, Urru
’Arratsean’, katebegi bokazioz, honelako txikikeriei esker eguna irrifartsu amaitzen duen irrati tartea, bederatziak arte, Euskadi irratian.
Arratseko edukiak
Archivado bajo:
Literatura, artea