Autor:
Arratsekoak
Abe
13
Maria Pagés dantzaria da. “Utopia” izeneko pieza ari da eskeintzen Niemeyer arkitektoa inspirazio
iturri hartuta. Eta hitz egin du batean eta bestean Niemeyerri buruz, eta nola ezagutu zuen, eta nola giza-altxor bat iruditzen zaion, baina ekarri dugu soinu arteko lehendabiziko hitzotara Maria Pagesek Antonio Gadesi lapurtu diolako, Antonio Gadesek, Pilar Lopez irakasleari lapurtua.
Hauxe lapurtutakoa: “Dantzaren estetika baino lehen ikasi behar da dantzaren etika. Ez dadila izan, dantza, dantzatze hutsagatik dantzatua”.
‘Arratseko’ edukiak:
Archivado bajo:
Komunikazioa, artea
Autor:
Arratsekoak
eka
23
“Kontatuko dizut Le Corbusierri buruz oso jende gutxik dakien zerbait… baina, horretarako hizketan utzi behar didazu”. Hala esaten dio Paffard Keatinge-Clay arkitektoak kazetariari, parean
jarritakoan. “Hizketan utzi behar didazu, ez egin galderarik”. Eta hizketan hasi zaio eta kontatu dio nola, Le Corbusier, ezagutu zuen garaian, Ivonne Gallis modeloarekin ezkondua zegoen. “Hain ederra bera..”, esaten du Keating-Clayk, begiak itxita.
“Baina ez zuen senarra ulertzen”. “Zergatik pintatzen ditu hain emakume itsusiak?”, galdetzen omen zion Keating-Clayri. Eta ez senarrari. Senarrak, Le Corbusierrek ez ziolako inori argibiderik ematen, antza.
‘Arratseko edukiak’: