Autor:
Arratsekoak
Aza
25
“Ez digute ondo kontatu fotografiaren historia”, esanez aurkeztu zuen Joan Fontcubertak “La caja
de Pandora” saiakera liburua, gaur, saiakera saria eman diona, Espainiakoa. Eta azaltzen zuen bere itxaropena teknologia digitalei esker, lortuko zela argazkigintzaren gezur handia agerian uztea, edo argazkigintzaren egia handia: alegia, irudiak egiteko orduko manipulazioa.
Esaten du Joan Fontcubertak, argazkigintza ez dela ezeren ispilu, argazkigintza espekulazioa dela, eta espekulazio horren bidez bakarrik ezagutu litezkeela errealitatearen geruza guziak.
‘Arratsean’, gaur hiru argazki: kazetaritza-kulturari, garai bateko talde berri bati, eta zinemagintzaren asteroko partikular bati.
‘Arratseko’ edukiak:
Autor:
Arratsekoak
eka
24
“Marte oso toki ona da argazkilariontzat”. Thomas Ruff argazkilari sarituaren iritzia da. Eta
baieztapen hori ulertzeko komeni da jakitea Astronomía ikastear zegoela, erabaki zuela argazkilaritza zela berea eta bazter utzi zituela ikasketak; ez, ordea, gaiari buruzko interesa.
Hala aitortzen du, Marteko argazkiekin lanean ari den bitartean: “Gustura izango nintzen astrónomo; beraz, Marteko argazkiak, niretzat, autobiografikoak dira”.
Fotografia on bakoitza pentsamendu bat dela esaten du Ruffek, eta fotografiak bizitza aldatu digula, orokorrean. Izugarrizko eragina duelako, ikuspuntuan eta gauzei begiratzeko moduan.
’Arratse’ko edukiak:
Istorio polit horietako bat: Vivian Maier. Orain bi urte hil zen, 83 zituela, urtetan umezain lan egin ondoren. Umezaina hil eta bi egunetara jaio zen argazkilaria. Kontua da, hura hil berritan
haren ganbara izandakoa erosi zuela gazte batek, eta ganbararekin batera barruan zegoen guzia. Kuriosoa izan gaztea, eta zer topatuko eta 100 mila argazki-negatibotik gora, Vivienek bere bizitza luzean egindakoak denak. Jakinminak eraginda, hasi da gaztea ikerketa lanetan…
Alferrik. Vivien Maierren arrastorik ez. Argazkiak bakarrik. Dokumentala egitekoa da orain. Sarean jarri ditu argazkiak, eta hau da beste istorio polita: behar zuena baino lau aldiz diru gehiago jaso du, istorioak harrapatutako jendearen partetik.
‘Arratsean’, bederatziak arte, istorio polit gehiagoren bila.
Arratseko edukiak:
Yazmina Rezaren hitzak, ‘Arratsean’ hasteko.
Ez du argazkirik nahi, posatzea gorroto du eta ez du telebistarako elkarrizketarik onartzen. Argi dago, esateko daukan hura, hitzez esan nahi duen pertsona bati buruz ari garela. Baina berak, irudiarekin jokatzen du. Beste batzuenarekin: idazlea da, antzerki lan batek eman dion munduan ospea, ‘Artea’ antzeslanak, eta orain ‘Chicas’ izeneko pelikula zuzendu du. Yasmina Reza du izena.
Esan du ‘mundua alaia balitz, nik ez nuke idatziko’. Esan du ‘fribolitatea maite dut; hutsalkeria ez, baina ez dira gauza bera. Fribolitatea da askotan salbatzen gaituena: horregatik dira gizonak normalean gu baino aspergarriagoak’.
Askoz ere gauza gehiago esan ditu Yasminak pelikula berriaren aitzakian egin dioten elkarrizketan.
Zuk zer daukazu esateko?
Arratseaneko edukiak