Lo egin ezinak, insomnioak, gure burmuinaren materia grisa eskastu eta hondatu egiten duela ConsejosparaDormirBienkontatu digute zientzilariek . Beraz, zenbat eta denbora gehiago izan informazioa jasotzeko, orduan eta gehiago hondatzen dugu informazio hori gordetzen duen gordailua, gure memoria. Prozesu mental oso garrantzitsua gertatzen omen da gure buruan lo egiten dugun bitartean. Memoria berregituratzen duena. Buruak memoria txukundu egiten du: oroitzapen zaharrak behar bezala gordez, eta berriei lekua eginez.

Lotan gaudenean ere ezin badiogu entzuteari utzi, ezin baditugu belarriak itzali, noiz demontre txukuntzen ditugu gure memoria osatzen duten soinuak? Zenbat espazio beharko luke gure burmuinak hori dena gordetzeko? Edo entzule izateagatik kondenatuta  gaude?…

Lo gutxi egin eta asko entzuten duen musikariarekin, memoria, partitura eta kontserbadurismoari buruz.

‘Arratseko’ edukiak:

“Pertsona hauei guztiei entzuten badiezu, ziur nago zure bizitza aldatu egingo dela. Garenaren 493850_KUL_YANNONA_copia_original_imagenispilu bat gara. Milaka kilometrok banatzen gaituzte, baina ez gara hain desberdinak. Guztiok ditugu ametsak. Uste dut guztiok antzeko beldurrak ditugula. Eta zoriontasuna? Zer da zoriontasuna? Ez dakigu zer den, baina guziok bilatzen dugu zoriontsu izatea”.

Munduko 78 herrialde desberdinetako 5.600 lagunekin hitz egin ondoren, Yann Arthus-Betrandek esandakoa. Bere lana, Sei mila miloi beste, Donostiako San Telmon dago ikusgai eta entzungai.

‘Arratseko’ edukiak:

Hori esan duenak badaki zerbait gaiaz, kontuan izanik munduko lehendabiziko gimnasta izan zela, 468819_nadia-comaneci-9926_dest_2ariketa batean 10 puntu lortzen.

Alegia, onena; alegia hobea ezin; alegia, perfekzioa. Kontatzen du berak, unetxo hura izan zela perfekzioa, ze, une hura pasatakoan, beste helburu bat jarri ziola bere buruari.

Nadia Comaneci ari da hizketan; gure adin modukook noizbait egin dugu amets Comanecirekin: ‘Bizitzan, hainbeste zeregin dago, ezin duzu xahutu gauza bakar batean onena izateko ahaleginean’.

‘Arratseko’ edukiak: