Archivo para la categoría ‘ Maitasuna ’

Kontraesanen lilurapean

“Maitasuna fenomeno kapitalista da. Emozioa inbertitzen dugu ahalik eta etekinik handiena 1329427994455losofodetallednateratzeko asmoz, eta ateratzen ez denean…”. Horrelako kontuak David Precht-ek “Maitasuna, sentimentu desordenatu hori” liburuan. Alemanian puri-purian omen. Hirugarren liburua kalean. Gazteleraz orain maitasunaz idatzitakoa. Esaten du filosofo arrakastatsuak: “Maitasunari buruzko ideia erromantikoa ez da errealista”.

“Maitasuna kontraesanez osatua dago: segurtasuna topatzea eta kitzikatzea ditu helburu. Eta ezinezkoa da pertsona berarekin bi helburu horiei epe luzez eustea”. David Prechtek.

‘Arratseko’ edukiak:

Entzun ere kontzientziaz

“Munduko saiakera guztiak, munduko poeta guztiak, munduko filosofo guztiak irakurtzeak adina daniel3balio du, une batez erabateko presentzia izateak”. Argibide luzeagoak behar ditu esaldi honek, baina eman ditu Daniel Odierrek, “Desioa, pasioa eta izpiritualitatea” liburuaren egileak. Zer den erabateko presentzia? Hitz gutxitan esanda, egiten dugun guztia: arnasa hartu, ibili, begiratu, ukitu… batez ere, ukitu… kontzientziaz egitea.

Eta ukitu, batez ere ukitu ere berea da: “Ukitzen ez duena eta ukitzen ez dutena, ihartu egiten da”. Eta ukitzea eta presentzia elkartuz: “zure presentziak askoz ere sakonago ukituko du ingurua, zure diskursoak baino”.

‘Arratseko’ edukiak:


Soinuaren misterioaz eta edertasunaz

“Bi errealitate derrigorrezko film batek harrapa zaitzan: denbora (pasako ez balitz, argazki fijo bat c243x204_v1_papasoyunazombibesterik ez litzateke izango), eta soinua: animazio lan batean ezerezetik sortu beharra dagoen soinua, ze, marrazki batek ez du batere soinurik; eta disenatzaileek bi ohialek elkarren kontra egiten dutena ere sortu egin behar izaten dute. Eta hori, liluratzen gaituen hiru dimentsiotako mundua baino dezentez misteriotsuagoa eta ederragoa da”.

Soinuaz liluratuta, Beñat Beitia, “Aita, zonbia naiz” filmaren ekoizleetako bat. Soinuaren misterioaz eta edertasunaz.

‘Arratseko’ edukiak:

Musikak libre egiten zaitu

“Gaur egun non nahi eta noiz nahi dugu musika. Baina denborarik ez entzuten jartzeko, eta 2459733138_256824f97amaitatzeko. Ona da batzuetan hainbeste informazio apartatu eta garuna hutsik uztea. Sortzeko, ezinbesteko. Ez dakit nola egin, baina egiten saiatzea derrigorrezkoa da”. Riuychi Sakamoto, pianojolea eta konpositorea hausnarketa hauetan. Bere bizitzari buruzko liburua argitaratu dute: Musikak libre egingo zaituzte.

Ez zaio bere bizitzaz hitz egitea gustatzen, edo hala esaten du, hitzen beharrik sentitzen ez duelako: Musikaz esaten duelako esan nahi duena. Baina orain hitzez kontatu du. Eta asko kontatu ere.

‘Arratseko’ edukiak:

Kantuan grabadoretatik eta hostoak

Tom Waitsek diskoa egin du. Beste bat. Eta oraindik entzun gabe, gustatu zaigu kantu berritako bat image001nondik datorren entzutea: bere emaztearen grabadoran topatu omen zuen. Horrelaxe, dagoen bezalaxe, eta halaxe grabatu. Harreman baten amaieraz omen. Entzundakoan zehaztuko. Baina ez da kantu berrien arteko amaiera bakarra.

Orri bat ere erakusten du kantu berri batean: udazkenak bere lagun guziak eraman ondoren, arbolaren adarrean bakardadean geratu den hostoa: ez dauka beldurrik. Eta esanez: “arbola mozten badute, kantu batean berpiztuko naiz”.

Doinu zoragarriak gordetzen dituzten grabadorak eta bakarrik geratu diren hostoak, Arratsean.

‘Arratseko’ edukiak:

Itogarri izateko batere bokaziorik ez

“Maite zaitut, gure arteko zauriez gaindi”. Horrelako gauzak idatzi zizkion Louis Althusser 495885_althusser_louis_original_imagenpentsalari marxistak neska lagun izan zuen Helene Rytmanni. Halakoak, eta “seguru nago gure artekoa konponduko dela, eta 35 urtez eragin dizudan min guzti hortatik ikasiko dudala zerbait”. 1947tik 1980ra bitartean idatzi zizkion gutunak muxu eman zion lehendabiziko emakumeari, eta honek, erantzun. Argitaratu dituzte Louisenak; Heleneren erantzunak ez.

80tik aurrera ez zioten gehiago gutunik idatzi elkarri. Altusserrek ito egin zuen Helen. Ito ez bere gorabeherekin edo zalantzekin, edo damuz, edo ezinez. Ez. Ito, bere eskuz, lepoa estututa. Ez zuten zigortu: delirioa izan omen zen. Hamar urte gehiagoz bizi izan zen.

‘Arratseko’ edukiak:

“Sufrimenduak ez du sortzen laguntzen. Melankoliak bai. Eta pozak ere bai”. Rosa Montero idazlea resizegaur hizketan. Lágrimas en la lluvia argitaratu ondoren (senarra hil zitzaionean egindako nobela). Memoriaz ere hitz egiten du eleberrian: “zutaz kontatzen duzun guztia, beti da gezurra. Iraganaz gogoratzen duzuna, ez delako orain, 20 urte barru gogoratuko duzuna”.

Eta amaitzen du esanez: “neure buruari mundu bat oparitu nahi nion eta horregatik joan naiz, gaztetan gehien dibertitu ninduten jeneroen bila: fikzio zientzia, eta nobela beltza”.

‘Arratsean’ , mundu galdu bat opari, eta lagun baten memoria. Bederatziak arte, Euskadi Irratian.

Arratseko edukiak:

 

“Adierazten ez diren sentimenduak usteldu egiten dira”. Hala esaten du Rocio Carmonak, La amorgramática del amor idatzi duen idazleak. Eta kontatzen du, non sortu zitzaion nobela idazteko gogoa. Eta horrexen bila lapurtu dizkiogu hitzok: “Metroan izan zen. Parean negarrari eutsi ezinik zihoan neska gazte bat, malkoak masailetan behera. Gustura hitz egingo nion, gustura esango nion, hainbeste gauza esango nizkion… Harentzat idatzi dut nobela”.

Neska gazte hori, eta negarrez doan beste edonori, esateko, denoi negar eginarazi digula maitasunak noizbait. Eta, hala sortu du pertsonaia bat, literaturaren bidez neskari laguntzeko. Eta hitz egiten dio Murakamiz edo Jane Austen, Stefan Zweig eta Tolstoiz.

‘Arratsean’, noizbait negar egin duzuenontzat, bederatziak arte, Euskadi Irratian.

Arratseko edukiak: