Archivo para la categoría ‘ Literatura ’

Mugimenduak, herrien tamainakoak

movimiento

Mugitu, esaten digute, mugitzea komeni zaizue, eta hori entzunda ere zer pentsatu ez dakidala geratzen naiz. Nora edo zertara galdetu dudanetan ez didate taxuzko arrazoirik eman, eta barregarriena da hori igual mahai baten aurrean lan egiten duen jendeak aholkatuko dizula.

Ohartzen naiz urrun horietara joateaz ari direla, beste bazter batzuk ezagutzeaz. Sinetsita daude gurean itxita eta gurearekin itsututa bizi garela, beti urrats batzuk atzerago, erremediorik gabe. Ez dira konturatzen inguru hauetan mugimenduak ugari izateaz gain herrien tamainakoak izaten direla: txikiak.

Pello Lizarralderen “Orbanak” eleberritik.

Merezi duen bidaia

Espazioa

Gauza txikiekin du zerikusia denak: unibertsoaz ari banaiz, garbantzuez ari naiz. Clara Obligadoren argibideak bere ipuin liburu berriaz hizketan. “El libro de los viajes equivocados” du izenburua. Bidaia delako, bere ustez, bizitzaren sinbolo. Eta inoiz ez da bidaia egokia, beti amaitzen delako gaizki: alegia, heriotzaz amaitzen delako. “Eta hala ere, merezi du”, esaten du idazleak.

Argitu nahi izan du hala ere, ez dela bidaia turistikoaz ari, bidaia sakonagoez baizik. Jungi lapurtu dio berak: “bizi gabeko bizitza, heriotzara eraman gaitzakeen gaitza da”.

Grazia egiten didate kulturaren gailurrean daudela uste duten horiek guztiek, podium baten 1241075772_0gainean baleude bezala. Ez dute apreziatzen herri kultura, hirikoa ere ez, eta ez dute ulertzen horiexek direla kultura deitzen dugun horren zatirik garrantzitsuenak: hortxe garatzen delako gure sentimentuen bidea. Ze, azken batean, bene-benetan, nahita edo gabe, herri kultura dago gure emozio guztien azpian.

Jesus Ferrero idazlearen hitzak. “El hijo de Brian Jones” nobelaren aitzakian. Brian Jones, Rolling Stonsen ideologoaren semea protagonista.

‘Arratseko’ edukiak:

Hitz bakarrean

Hogeita hiru hitz omen ditu Fiona Apple-en disko berriaren izenburuak. Kontatzeko lana hartu dute,  imagesaurrekoarekin marka guztiak hautsi zituelako. Berak idatzitako poema zen: 90 hitzez osatua. Izan liteke, izango da, disko berriaz hizketan has gaitezen, badatorrela jakin dezagun. Bete du bere eginkizuna. Baina guk hiru arrazoiengatik atera dugu: bat, poesia idazten duelako, gure gaurko gonbidatu batek bezala. Aurreko grabazioetan musika tresna zaharrek lagunduta kantatu zuelako gure gaurko gonbidatu batzuk bezala, eta, bere berri emanez hastea, aitzakia polita delako bere kantu bat entzunez amaitzeko.

‘Arratseko’ edukiak:

Garai guztiak konkistatzeko

“Irakurriz garai guztiak konkista ditzakezu: bai zure aurrekoenak eta baita ezagutzerik izan ez Angel_Gabilondo_02duzun jendearenak ere”. Angel Gabilondo irakurtzeari buruz hizketan, “Darse a la lectura” izeneko liburua argitaratu berritan. Irakurtzea errebeldia ariketa dela esaten du Espainiako ministro izanak. Ez dakiela ideiak nondik etortzen diren, baina berari, hitzetatik datozkiola, beste batzuk ekarritako hitzetatik beti.

“Pentsatzeak eta irakurtzeak bat egiten dute nire buruan” esan du. “Pentsatzea ez delako eseri eta begiak istea. Pentsamentua beti delako elkarrizketa”.

‘Arratseko’ edukiak:

Arraroa idazlearen bizitza, Lobo Antunes idazlearen hitzetan. Izugarri arraroa:  “Ume ttikiei Antonio Lobo Antunesbezala jolasean joaten zaigu, hitzak elkartzeko jolasean, hor kanpoan beste bizitzak jarraitzen duen bitartean”. Ez daki zergatik egiten duen. Ez daki zergatik utzi zuen sikiatria, idazteko. Eta irudipena dauka ez dela bera, egiten duen horren arduradun. Beste liburu bat du kalean, gazteleratua: “Ze zaldi dira itsasoan itzal egiten duten hoiek?”.

Esandakoetatik batek itzala gainontzeko guztiei gure belarritara:  “Uste dut liburuek ez dutela hitz egiten. Uste dut liburuek, entzun egiten dutela. Irakurleak gara hitz egiten dugunak”.

‘Arratseko’ edukiak:

Kontraesanen lilurapean

“Maitasuna fenomeno kapitalista da. Emozioa inbertitzen dugu ahalik eta etekinik handiena 1329427994455losofodetallednateratzeko asmoz, eta ateratzen ez denean…”. Horrelako kontuak David Precht-ek “Maitasuna, sentimentu desordenatu hori” liburuan. Alemanian puri-purian omen. Hirugarren liburua kalean. Gazteleraz orain maitasunaz idatzitakoa. Esaten du filosofo arrakastatsuak: “Maitasunari buruzko ideia erromantikoa ez da errealista”.

“Maitasuna kontraesanez osatua dago: segurtasuna topatzea eta kitzikatzea ditu helburu. Eta ezinezkoa da pertsona berarekin bi helburu horiei epe luzez eustea”. David Prechtek.

‘Arratseko’ edukiak:

Entzun ere kontzientziaz

“Munduko saiakera guztiak, munduko poeta guztiak, munduko filosofo guztiak irakurtzeak adina daniel3balio du, une batez erabateko presentzia izateak”. Argibide luzeagoak behar ditu esaldi honek, baina eman ditu Daniel Odierrek, “Desioa, pasioa eta izpiritualitatea” liburuaren egileak. Zer den erabateko presentzia? Hitz gutxitan esanda, egiten dugun guztia: arnasa hartu, ibili, begiratu, ukitu… batez ere, ukitu… kontzientziaz egitea.

Eta ukitu, batez ere ukitu ere berea da: “Ukitzen ez duena eta ukitzen ez dutena, ihartu egiten da”. Eta ukitzea eta presentzia elkartuz: “zure presentziak askoz ere sakonago ukituko du ingurua, zure diskursoak baino”.

‘Arratseko’ edukiak:


Errealitateaz eta literaturaz

“Detektibe onak ez dira inoiz ezkontzen” izenburua. Marta Sanzen nobela, beltza, nobela beltzaren marta sanz - retrato pepiño 01araurik jarraitzen ez duen arren. Marguerite Yourcenar eta Alice Munro aipatzen ditu, esateko, haiek esaten zutela errealitatea falta zaigula literaturan. Eta berak horixe landu nahi izan duela. Ezin duela maitasuna era biguinean lantzen duten lanekin. Zoritxarreko egiten gaituela oso.

Eta esaten du: “Hitza hartzen duena, ideolojikoki kokatu egiten da. Ni ere bai: klase borroka aldarrikatu beharra ikusten dut, batez ere, krisi garaiotan”.

‘Arratseko’ edukiak:

Kapital erotikoaz

“Capital erótico” izenburua jarri dio bere lanari, soziologoa da eta neofeminista, eta esaten du, CHakimFinal-199x300orain arte defendatu izan dutenaren kontra, erakargarri izateak boterea ematen dizula eta aprobetxatu egin behar dela. Zure kapital erotikoa, lanean, politikan eta gizartean, arrakastarako giltzarri dela. Eta hori ez dela feminismoari uko egitea. Ez dela edertasunaz ari. Erakargarri izateaz baizik. Genetikaz aparte, norberak landu dezakeen beste horretaz, ez egokitu zaizunaz.

“Interesantea izatea, besteengatik interesa azaltzea da”, esaten du. Eta hori azaltzen jakitea. Besteei energía emanez, eta ez esaldi guztiak “ni…” esanez hastea. Catherine Hakimek, kapital erotikoaz, izen bereko liburuan.

‘Arratseko’ edukiak: