Archivo para la categoría ‘ Komunikazioa ’

Merezi duen bidaia

Espazioa

Gauza txikiekin du zerikusia denak: unibertsoaz ari banaiz, garbantzuez ari naiz. Clara Obligadoren argibideak bere ipuin liburu berriaz hizketan. “El libro de los viajes equivocados” du izenburua. Bidaia delako, bere ustez, bizitzaren sinbolo. Eta inoiz ez da bidaia egokia, beti amaitzen delako gaizki: alegia, heriotzaz amaitzen delako. “Eta hala ere, merezi du”, esaten du idazleak.

Argitu nahi izan du hala ere, ez dela bidaia turistikoaz ari, bidaia sakonagoez baizik. Jungi lapurtu dio berak: “bizi gabeko bizitza, heriotzara eraman gaitzakeen gaitza da”.

Entzule izatea eginkizuna

Ikusle izatea eginkizun bat da eta Jacques Ranciére filosofoaren jarraitzaile aitortzen du bere 560-SYLVAIN_GEORGE_portrait_big2burua Sylvain George zine zuzendariak. Esaten du ikuslea ez dela elementu pasiboa. Ikuslearen eginkizuna filmarekin elkarrizketa izatea dela. Zinegile bezala saiatzen omen da jendeari nola pentsatu agintzen ez dioten filmak egiten. Ikusleak azkarrak direlako, eta errespetu hortatik abiatuta bakarrik sortu litekeelako benetako elkarrizketa.

Zinema aretoen magiaz ere hitz egin du: ilunpetan dagoen aretoan sartzea delako, beste batzuen errealitatean murgiltzeko atea zeharkatzea.

‘Arratseko’ edukiak:

Denbora eskaini eta plazerra jaso

Esan izango du noizbait pintore dela eskulturgile baino gehiago, denbora gehiago eskaintzen Fernando_Botero_2diolako pinturari eskulturak egiteari baino. Eta badakizue kazetariak nolakoak garen: “esan zenuen behin…” eta esandakoa. Alegia, “ordu gehiago eskeini izanak egiten al zaitu pintoreago?”.  Eta berak, pazientzia handiz: “ez, denbora gehiago eskeini diot eta plazer gehiago ematen dit. Eta batez ere, maiteago dut pintura, nireago delako.

“Eskultura bat egiterakoan lagun askoren esku sartzea izaten da. Denak beharrezko. Eta zurea da, baina pintura, zureago”. Fernando Boteroren argibidea, behin esan zuen hura zuzendu nahian.

Arratsean, denbora gehiago eskaintzen diogu, eta plazer gehiago ematen digu beste funtzio batzuk baino.

‘Arratseko’ audioa:

Arraroa idazlearen bizitza, Lobo Antunes idazlearen hitzetan. Izugarri arraroa:  “Ume ttikiei Antonio Lobo Antunesbezala jolasean joaten zaigu, hitzak elkartzeko jolasean, hor kanpoan beste bizitzak jarraitzen duen bitartean”. Ez daki zergatik egiten duen. Ez daki zergatik utzi zuen sikiatria, idazteko. Eta irudipena dauka ez dela bera, egiten duen horren arduradun. Beste liburu bat du kalean, gazteleratua: “Ze zaldi dira itsasoan itzal egiten duten hoiek?”.

Esandakoetatik batek itzala gainontzeko guztiei gure belarritara:  “Uste dut liburuek ez dutela hitz egiten. Uste dut liburuek, entzun egiten dutela. Irakurleak gara hitz egiten dugunak”.

‘Arratseko’ edukiak:

Arima jarrita

80 urteak harrapatuta kazetaritza oraindik pasioz bizi duen emakume baten hitzek harrapatu periodistas_hemos_perdido_instintogaituzte gaur. 80 urteez esaten du: “Gustatzen zait adin hau: borobila da. Eta lana… adina baino gehiago”. Esan omen zion Ramon Menedez Pidalek hasi zenean: “Jarri arima osoa, egiten duzun horretan”. Eta hala egin du, zortzi umez erditu denean ere. “Mundua halakoxea zen; ez geneukan nolakoa zen pentsatzen hasteko betarik.”

Pura Ramos du izena. Kazetariez: “Internetek alfertu egin gaitu. Sena galdu dugu. Lehen, kalera joan beharra geneukan albiste bila”. Eta esaldi borobila: “kazetariak albisteak bezain bizitza laburra du”.

Kazetaritzak berari zer eman dion ere bai: “Ezinegona, jakinmina, eta bizirik nagoen sentimendua”.

‘Arratseko’ edukiak:

Entzun ere kontzientziaz

“Munduko saiakera guztiak, munduko poeta guztiak, munduko filosofo guztiak irakurtzeak adina daniel3balio du, une batez erabateko presentzia izateak”. Argibide luzeagoak behar ditu esaldi honek, baina eman ditu Daniel Odierrek, “Desioa, pasioa eta izpiritualitatea” liburuaren egileak. Zer den erabateko presentzia? Hitz gutxitan esanda, egiten dugun guztia: arnasa hartu, ibili, begiratu, ukitu… batez ere, ukitu… kontzientziaz egitea.

Eta ukitu, batez ere ukitu ere berea da: “Ukitzen ez duena eta ukitzen ez dutena, ihartu egiten da”. Eta ukitzea eta presentzia elkartuz: “zure presentziak askoz ere sakonago ukituko du ingurua, zure diskursoak baino”.

‘Arratseko’ edukiak:


Kapital erotikoaz

“Capital erótico” izenburua jarri dio bere lanari, soziologoa da eta neofeminista, eta esaten du, CHakimFinal-199x300orain arte defendatu izan dutenaren kontra, erakargarri izateak boterea ematen dizula eta aprobetxatu egin behar dela. Zure kapital erotikoa, lanean, politikan eta gizartean, arrakastarako giltzarri dela. Eta hori ez dela feminismoari uko egitea. Ez dela edertasunaz ari. Erakargarri izateaz baizik. Genetikaz aparte, norberak landu dezakeen beste horretaz, ez egokitu zaizunaz.

“Interesantea izatea, besteengatik interesa azaltzea da”, esaten du. Eta hori azaltzen jakitea. Besteei energía emanez, eta ez esaldi guztiak “ni…” esanez hastea. Catherine Hakimek, kapital erotikoaz, izen bereko liburuan.

‘Arratseko’ edukiak:

Estetika baino lehen, etika

Maria Pagés dantzaria da. “Utopia” izeneko pieza ari da eskeintzen Niemeyer arkitektoa inspirazio Maria-Pages-Utopia-Armando-Alvarez_ASTIMA20111009_0044_5iturri hartuta. Eta hitz egin du batean eta bestean Niemeyerri buruz, eta nola ezagutu zuen, eta nola giza-altxor bat iruditzen zaion, baina ekarri dugu soinu arteko lehendabiziko hitzotara Maria Pagesek Antonio Gadesi lapurtu diolako, Antonio Gadesek, Pilar Lopez irakasleari lapurtua.

Hauxe lapurtutakoa: “Dantzaren estetika baino lehen ikasi behar da dantzaren etika. Ez dadila izan, dantza, dantzatze hutsagatik dantzatua”.

‘Arratseko’ edukiak:

Soinu biografia partikularren bila

Galdetu dio kazetariak Luisa Etxenike idazleari, grabagailua bizitzaren esentzia entzuteko moduan Luisa_EtxenikeSemana de autorjarri ezkero, zer entzungo ote litzatekeen. (Ez dio galdera egin okurrentzia bezala, Etxenikeren nobela berria, Soinu detektibea, El detective de sonidos delako baizik).

Erantzuna: “Bizitza isiltasunez inguratua dago. Ez, isiltasuna kutsadurarik eza bezala ulertua. Ez. Isiltasuna, hutsune bezala, baizik. Eta nobelak, hutsune hori soinu banda bihurtzeko ahalegina du bere baitan”.

Bere burua soinu biografiak egiteko eskaintzen duen gazte baten iragarkiarekin hasten da nobela: bere bizitza markatu duten soinuen bila dabilen amona, eta hilketa arraro baten berri eman nahi duen gizona izango ditu lehendabiziko bi bezeroak.

‘Arratseko’ edukiak:

Googlek ergeldu egiten ote gaitu? Hori da Nicholas Carren liburuko galdera nagusia. Superficiales, portada-superficiales(Axalekoak) du izenburua, beraz, ez da hain zaila liburuko erantzuna zein den antzematea. Esaten du: “Egintzazu froga: saia zaitez irakurtzen rompecabezas bat egiten ari zaren bitartean. Horixe da Interneten irakurtzea. Distrakziorako teknologien ekosistema eraiki dugu”.

Eta eransten du: “Horrela irakurtzeak gure garunari eragiten dio. Aldatzen ari dira gure garunak. Konzentratzeko gaitasuna galtzen ari gara”.

‘Arratsean’, bederatziak arte, rompecabezas bat egiten ari zaren bitartean entzun litekeen irrati-tartea.

‘Arratse’ko edukiak: