Archivo para la categoría ‘ Filosofia ’

”Izan dadila zuen lana sinesgarria eta originala. Izan dadila sakona, hunkigarria, zuhurra eta john_malkovichparegabea. Lagun diezagula gizaki izatearen esanahia islatzen, eta bihotzak, zintzotasunak, xumetasunak eta graziak gida dezatela isla hori. Garai dezazuela ezbeharra, zentsura, pobrezia eta nihilismoa, zuetako askok egin beharko baitiozue aurre. Jaso dezazuela gizakiaren bihotzak, berezko duen konplexutasun osoan, taupadak nola egiten dituen irakasteko beharrezko talentuaren eta zorroztasunaren bedeinkazioa.

Baita hori guztia zuen bizitzako obra izan dadin lortzeko behar diren xumetasuna eta jakin ona ere. Eta barruan duzuen onena izan dadila, galdera guztietan oinarrizkoena biltzea lortzen duena: Nola bizi gara?”.

Antzerkiaren egunerako John Malkovichek idatzitako mezua… ‘Arratsea’n.

‘Arratseko’ edukiak:

Entzule izatea eginkizuna

Ikusle izatea eginkizun bat da eta Jacques Ranciére filosofoaren jarraitzaile aitortzen du bere 560-SYLVAIN_GEORGE_portrait_big2burua Sylvain George zine zuzendariak. Esaten du ikuslea ez dela elementu pasiboa. Ikuslearen eginkizuna filmarekin elkarrizketa izatea dela. Zinegile bezala saiatzen omen da jendeari nola pentsatu agintzen ez dioten filmak egiten. Ikusleak azkarrak direlako, eta errespetu hortatik abiatuta bakarrik sortu litekeelako benetako elkarrizketa.

Zinema aretoen magiaz ere hitz egin du: ilunpetan dagoen aretoan sartzea delako, beste batzuen errealitatean murgiltzeko atea zeharkatzea.

‘Arratseko’ edukiak:

Mugak elkarrizketan jarriz

Gorroto ditu power pointak, maiteago galderak erantzunak baino eta bere pasioa mugak elkarrizketan jartzea da. Horregatik bideratu du bere ahalegina artistak eta zientzilariak elkartzera. michaeljohngormanMichael John Gorman du izena, eta aukeratu dugu ‘Arratsean’ hasteko, gero eta sarriago entzuten ari garen ideia bat errepikatzeagatik: sorkuntzan oinarritutako hezkuntza sistema bultzatu beharra dago.

Esaten du Michaelek, ideia sortzaileek izugarrizko eragina dutela munduan. Beti izan dutela, eta orain inoiz baino beharrezkoago direla. Eta horregatik dela garrantzitsua, eskoletan garrantzia ematen hastea.

‘Arratseko’ edukiak:

Zabaldu lasai

“Stounenhedgera bisita egin nuenean gehien harritu ninduena, harritzar haien artean soinua nola tumblr_lzjmfmy7Is1qd4vugo1_500zabaltzen zen konturatzea izan zen. Eta nola harri haien antolaketak sortzen duen soinu gune hila esaten zaiona, garuna nahas dezakeena: ilusio akustiko hau nozitzen dutenek, uste baitute eraikin ikusezinen batek eragozten diola soinuari behar bezala zabaltzen”. Eta kontu hau orain nola zientzilari batek esan duen, errazago zabalduko da, beharbada.

Steven Waller du izena, eta zientzilaria da eta estatubatuar, eta esan du, zientziaren aurrerapenerako elkartearen hitzaldian, arkitektura eta artea ez direla ikusitakoan bakarrik oinarritzen, baita, entzuten dugun horretan ere.

‘Arratseko’ edukiak:

Kontraesanen lilurapean

“Maitasuna fenomeno kapitalista da. Emozioa inbertitzen dugu ahalik eta etekinik handiena 1329427994455losofodetallednateratzeko asmoz, eta ateratzen ez denean…”. Horrelako kontuak David Precht-ek “Maitasuna, sentimentu desordenatu hori” liburuan. Alemanian puri-purian omen. Hirugarren liburua kalean. Gazteleraz orain maitasunaz idatzitakoa. Esaten du filosofo arrakastatsuak: “Maitasunari buruzko ideia erromantikoa ez da errealista”.

“Maitasuna kontraesanez osatua dago: segurtasuna topatzea eta kitzikatzea ditu helburu. Eta ezinezkoa da pertsona berarekin bi helburu horiei epe luzez eustea”. David Prechtek.

‘Arratseko’ edukiak:

Segurtasunez eta askatasunez

“Hanka bat lurrazpira bidean balantzea egiten saiatzen naiz. Argi ikusten dudan gauza bakarra da, LIBERTADhasi nintzen toki berean amaituko dudala”. Zigmunt Bauman, soziologo, filosofo eta pentsalariaren baieztapena. Eta luze bizi ondoren harritzen du oraindik gizakiak biziraungo badu, bi baloreen beharrak: segurtasuna eta askatasuna. Biak beharrezko, eta biak elkarrekin bizi ezinak.

Zenbat eta askatasun gehiago, segurtasun gutxiago, eta zenbat eta segurtasun gehiago, askatasun gutxiago. Gizarte likidoan bizi gara: dena da behin behineko. Epe luzerako proiektu bakarra, norbera da.

‘Arratseko’ edukiak:

Karrera gogorra

“Karrera hau gogorra da gero: barre egin arazi behar duzu, eta barre egiten jakin; negar egin arazi galaeta negar egiten jakin, eta aio esaten ere ikasi egin behar. Beharbada sari hau izango da, aio esateko gonbitea”. Hitz hauez hartu du eman dioten azken saria Antonio Gala idazleak. Nolabaiteko despedida eginez. Beldurrik gabe, hori bai, dena delako amaiera, dio berak, eta hasten den guziak amaitu behar duelako.

Bere egoeraren berri ere eman du, hala galdetuta: “Ez nago, ez ondo eta ez gaizki. Ez nago, besterik ez.  Sendatzeko pasa beharreko krudeltasunak ahaztu nahiean”.

‘Arratseko’ edukiak:

Sensibilitatea anestesiatu gabe

“Guay izan nahi nuelako eta dirua irabazi nahi nuelako. Horregatik hasi nintzen musikan. Ez ziren john_grantarrazoi egokiak, baina, profesioak aldatu egin ninduen. Eta horixe da bizitzako bidaia: nor zaren topatzen saiatzea”. John Granten hitzak. “Sensiblea izateak, munduari eta barruari begiratzeak zahurgarri bihurtzen zaitu, eta oso zaila da ahuldadeak eta indarrak orekatzea”.

“Horregatik hasi nintzen edaten: nire sensibilitatea anestesiatu eta ausartago izateko. Baina benetako ausardia, zure ahuldadea onartzea da”.  Sensibilitatea anestesiatu gabe nor garen topatzeko ametsez, Euskadi Irratian.

‘Arratseko’ edukiak:

Nobela beltz aldarrikatzailea

“Zer da banku bat atrakatzea, banku bat sortzearekin konparazioa egin ezkero?”. Brechten galdera espana-petros-markaris-markaris-el-credito-es-la-nueva-forma-de-dopaje-social$599x0lapurtu du Petros Márkaris idazleak bere nobela hasteko. Hiltzailea, eleberrikoa, kartelak banatzen ibiltzen den greziarra: “ez ordaindu zuen zorrak, ez ordaindu kreditu txartelekin, ez ordaindu hipotekak. Ez ordaindu, hondoratu gaituztenei. Ez ordaindu. Ezin digute ezer egin”, aldarrikatzen duen kartel banatzailea.

Eta kontatzen  omen du eleberrian zehar, nola eta zergatik.

Greziako gaur egungo egoera, nobela beltz bihurtua. Con el agua al cuello izenburuz argitaratu dute, gazteleraz.

‘Arratsean’ edukiak:

Erortzeko moduak daude

Erortzeko moduak daude: goitik, behetik beherago, zutik edo alboetara. Erortzeko moduak daude, caidaerotzeko moduak dauden bezala. Norbere burua samurki suntsitzeko moduak daude. Badakizu zertaz ari naizen. Esan bizitzen lagunduko diogula elkarri nolabait hiltzen lagunduko diogun bezala. Esan hau ez dela inoren beroa lapurtzea.

Esan ez gaudela, kalean ahaztu oinetakoak bezala. Erortzeko zain, galderak edo betileak bezala, erortzeko zain, umeak edo txoriak bezala, erotzeko zain…

Denok ohartzen gara geure burua saltzen dugunean.

‘Arratseko’ edukiak: