Archivo para la categoría ‘ Ausnarketa ’

”Izan dadila zuen lana sinesgarria eta originala. Izan dadila sakona, hunkigarria, zuhurra eta john_malkovichparegabea. Lagun diezagula gizaki izatearen esanahia islatzen, eta bihotzak, zintzotasunak, xumetasunak eta graziak gida dezatela isla hori. Garai dezazuela ezbeharra, zentsura, pobrezia eta nihilismoa, zuetako askok egin beharko baitiozue aurre. Jaso dezazuela gizakiaren bihotzak, berezko duen konplexutasun osoan, taupadak nola egiten dituen irakasteko beharrezko talentuaren eta zorroztasunaren bedeinkazioa.

Baita hori guztia zuen bizitzako obra izan dadin lortzeko behar diren xumetasuna eta jakin ona ere. Eta barruan duzuen onena izan dadila, galdera guztietan oinarrizkoena biltzea lortzen duena: Nola bizi gara?”.

Antzerkiaren egunerako John Malkovichek idatzitako mezua… ‘Arratsea’n.

‘Arratseko’ edukiak:

Grazia egiten didate kulturaren gailurrean daudela uste duten horiek guztiek, podium baten 1241075772_0gainean baleude bezala. Ez dute apreziatzen herri kultura, hirikoa ere ez, eta ez dute ulertzen horiexek direla kultura deitzen dugun horren zatirik garrantzitsuenak: hortxe garatzen delako gure sentimentuen bidea. Ze, azken batean, bene-benetan, nahita edo gabe, herri kultura dago gure emozio guztien azpian.

Jesus Ferrero idazlearen hitzak. “El hijo de Brian Jones” nobelaren aitzakian. Brian Jones, Rolling Stonsen ideologoaren semea protagonista.

‘Arratseko’ edukiak:

Desagerpen hitzak

4491105

Esaten dute asko antzematen zaiola poetari narratzaile hasten denean. Niretzat poesia ez dago izenondo ponpoxoetan edo apaintze-lanetan. Musika kontua da, eta horixe eransten saiatzen naiz narratibari. Poesia zehaztasuna da. Eta musika. Poeta eta narratzailea hizketan: Jon Obeso, Alimento para moscas eleberri sarituaz hizketan. Ez naiz idazle esaten du Jon Obesok, idazten duen tipoa baizik.

Eta saiatzen naiz idaztea ez ofizio bihurtzen. Idazteak aukera handiak ematen dizkidalako: egiten duzun hura ez gehiegi sinistea, edo desagertzea. Horregatik idazten dut, desagertzeko.

Desagerpen hitzak gaur hasteko, Arratsean, Euskadi Irratian

Lo egin ezinak, insomnioak, gure burmuinaren materia grisa eskastu eta hondatu egiten duela ConsejosparaDormirBienkontatu digute zientzilariek . Beraz, zenbat eta denbora gehiago izan informazioa jasotzeko, orduan eta gehiago hondatzen dugu informazio hori gordetzen duen gordailua, gure memoria. Prozesu mental oso garrantzitsua gertatzen omen da gure buruan lo egiten dugun bitartean. Memoria berregituratzen duena. Buruak memoria txukundu egiten du: oroitzapen zaharrak behar bezala gordez, eta berriei lekua eginez.

Lotan gaudenean ere ezin badiogu entzuteari utzi, ezin baditugu belarriak itzali, noiz demontre txukuntzen ditugu gure memoria osatzen duten soinuak? Zenbat espazio beharko luke gure burmuinak hori dena gordetzeko? Edo entzule izateagatik kondenatuta  gaude?…

Lo gutxi egin eta asko entzuten duen musikariarekin, memoria, partitura eta kontserbadurismoari buruz.

‘Arratseko’ edukiak:

Entzule izatea eginkizuna

Ikusle izatea eginkizun bat da eta Jacques Ranciére filosofoaren jarraitzaile aitortzen du bere 560-SYLVAIN_GEORGE_portrait_big2burua Sylvain George zine zuzendariak. Esaten du ikuslea ez dela elementu pasiboa. Ikuslearen eginkizuna filmarekin elkarrizketa izatea dela. Zinegile bezala saiatzen omen da jendeari nola pentsatu agintzen ez dioten filmak egiten. Ikusleak azkarrak direlako, eta errespetu hortatik abiatuta bakarrik sortu litekeelako benetako elkarrizketa.

Zinema aretoen magiaz ere hitz egin du: ilunpetan dagoen aretoan sartzea delako, beste batzuen errealitatean murgiltzeko atea zeharkatzea.

‘Arratseko’ edukiak:

Mugak elkarrizketan jarriz

Gorroto ditu power pointak, maiteago galderak erantzunak baino eta bere pasioa mugak elkarrizketan jartzea da. Horregatik bideratu du bere ahalegina artistak eta zientzilariak elkartzera. michaeljohngormanMichael John Gorman du izena, eta aukeratu dugu ‘Arratsean’ hasteko, gero eta sarriago entzuten ari garen ideia bat errepikatzeagatik: sorkuntzan oinarritutako hezkuntza sistema bultzatu beharra dago.

Esaten du Michaelek, ideia sortzaileek izugarrizko eragina dutela munduan. Beti izan dutela, eta orain inoiz baino beharrezkoago direla. Eta horregatik dela garrantzitsua, eskoletan garrantzia ematen hastea.

‘Arratseko’ edukiak:

Proiektua lo egitea denean

Aktoreak eta zine zuzendariak bat egin dute, elkarren berri izan gabe, noski, euren proiektuetan. jean dujardin 1Aktore Oscarduna, Jean Dujardin, ‘The Artist’ filmean hitzik egin gabe momentuoro hizketan ari den aktorea. Galdetu diote asmoei buruz, eta berak erantzun: “Berriz ere normaltasunez lan egitera itzuliko naiz… zortzi urtez lo egin ondoren!”. Helburu beretsuak, Rodrigo Cortes, zine zuzendariak ere, bere hirugarren pelikula aurkeztu berritan.

Cortes da, beste pelikula berezi harekin, ‘Buried’-ekin hainbeste zeresan eman zuen zine zuzendaria. Argi hitz egin du: “Nire hurrengo proiektua lo egitea da”.

‘Arratseko’ edukiak:

Garai guztiak konkistatzeko

“Irakurriz garai guztiak konkista ditzakezu: bai zure aurrekoenak eta baita ezagutzerik izan ez Angel_Gabilondo_02duzun jendearenak ere”. Angel Gabilondo irakurtzeari buruz hizketan, “Darse a la lectura” izeneko liburua argitaratu berritan. Irakurtzea errebeldia ariketa dela esaten du Espainiako ministro izanak. Ez dakiela ideiak nondik etortzen diren, baina berari, hitzetatik datozkiola, beste batzuk ekarritako hitzetatik beti.

“Pentsatzeak eta irakurtzeak bat egiten dute nire buruan” esan du. “Pentsatzea ez delako eseri eta begiak istea. Pentsamentua beti delako elkarrizketa”.

‘Arratseko’ edukiak:

Arraroa idazlearen bizitza, Lobo Antunes idazlearen hitzetan. Izugarri arraroa:  “Ume ttikiei Antonio Lobo Antunesbezala jolasean joaten zaigu, hitzak elkartzeko jolasean, hor kanpoan beste bizitzak jarraitzen duen bitartean”. Ez daki zergatik egiten duen. Ez daki zergatik utzi zuen sikiatria, idazteko. Eta irudipena dauka ez dela bera, egiten duen horren arduradun. Beste liburu bat du kalean, gazteleratua: “Ze zaldi dira itsasoan itzal egiten duten hoiek?”.

Esandakoetatik batek itzala gainontzeko guztiei gure belarritara:  “Uste dut liburuek ez dutela hitz egiten. Uste dut liburuek, entzun egiten dutela. Irakurleak gara hitz egiten dugunak”.

‘Arratseko’ edukiak:

Kontraesanen lilurapean

“Maitasuna fenomeno kapitalista da. Emozioa inbertitzen dugu ahalik eta etekinik handiena 1329427994455losofodetallednateratzeko asmoz, eta ateratzen ez denean…”. Horrelako kontuak David Precht-ek “Maitasuna, sentimentu desordenatu hori” liburuan. Alemanian puri-purian omen. Hirugarren liburua kalean. Gazteleraz orain maitasunaz idatzitakoa. Esaten du filosofo arrakastatsuak: “Maitasunari buruzko ideia erromantikoa ez da errealista”.

“Maitasuna kontraesanez osatua dago: segurtasuna topatzea eta kitzikatzea ditu helburu. Eta ezinezkoa da pertsona berarekin bi helburu horiei epe luzez eustea”. David Prechtek.

‘Arratseko’ edukiak: