Barruan duzun hori ezagutzeko irrikiz
Escrito por Arratsekoakmar 10
“Barruan duzun hori, zure altxorra, defendatu ezkero, aurrera aterako zara. Denen kontra ari
behar baduzu ere”. Hori ikasi du Elena Poniatowska idazleak, Leonora Carrington pintorearekin izan dituen hamaika elkarrizketetan. 94 urte ditu Leonorak, bizi da oraindik: heriotzaz pentsatzen. ”Uste dut.. ebaporatu egingo naizela” esaten omen du bizitza osoa borrokan pasa eta gero.
Elena bien bitartean, Leonorari buruz idatzi duen nobela saltzen dabil. Akabo kreatibitatea, esan du. ”Madonna edo Lady Gaga dira gaur egungo eredu: Keinuak besterik ez. Zer dakigu euren ideiez?”.
“Arratsean”, barruan duzun hori ezagutzeko irrikiz, bederatziak arte, Euskadi Irratian.
Arratseko edukiak:
0 comentarios