2011ko Udal Hauteskundeen emaitzak Arrasaten
Ignacio Azcarraga-Urizar Larrea Arrasateko Udalerako Bilduren hautagaiak eskuratu ditu boto gehien 2011ko Udal Hauteskundeetan, alde handiarekin. 4726 boto eskuratuta, 11 zinegotzi izango ditu. EAJ da bigarren indarra, 2114 botokin (4 zinegotzi) eta PSE da ondorengoa, 1903 botokin (4 zinegotzi). Aralarrek eta PPk ordezkari bana izango dute Arrasateko Udalean.
17.937 lagunek dute botoa emateko eskubidea Arrasaten. Horietatik, 10938 joan dira gaur bozkatzera. Abstentzioa, beraz, %38,89koa izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Arrasaten udal haustekundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Arrasaten:
Bildu: 11 zinegotzi, 4726 boto
EAJ: 4 zinegotzi, 2114 boto
PSE: 4 zinegotzi, 1903 boto
Aralar: zinegotzi 1, 771 boto
PP: zinegotzi 1 , 748 boto
Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Arrasaten 2007ko Udal Hauteskundeen emaitzek utzitako datuak.

Zure iritzia