Artxiboa

‘Lurraldebus’rekin etiketatutako sarrerak

Tabakoaren kontrako legea Arrasaten eta urbanoa doan

2011(e)ko Urtarrilak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Tabernetan erretzea debekatzen duen legea Arrasaten eta urbanoa doan dira Facebookeko orrialdearen lagunek jorratu dituzten gaietako bi.

Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean leku publiko eta itxietan erretzea debekatzen duen legea eta, nola bestela, gurean ere oihartzuna eduki du gaiak. Maria Abadiño izan dugu gaiarekin kezkatuen. “Nola daramazue tabakoaren aurkako legea?” galdetzen zigun. Gurekin partekatzen zuen informazioaren arabera, herrian, orokorrean, ondo hartu du jendeak eta errespetatu egin du debekua. Mariak berak erretzeari uzteko ideia batzuk uzten zizkigun beste esteka honetan.

Maite Bazterretxeak, bestalde, gai hau zerabilen: “Gutxiago kutsatu eta gainera dirua aurreztu… nola? Urbanoa erabiliz, asteon aprobetxatu!“. Izan ere, autobus urbanoa doakoa izan da aste honetan, Lurraldebus txartel bakarrera egokitzen joateko. Hemen dituzue xehetasun guztiak.

Amaia Fernandezek utzi digu aste honetako azken gaia: “Euskarazko lehen palindromo lehiaketa…parte hartuko duzu?”. AED elkarteak antolatu du eta otsailaren 11era arte dago parte hartzeko aukera. Palindromoa zer den? Hementxe duzue azalpena.

Bildu ditugunak gustukoak izan dituzuelakoan, hurrengo astera arte agur esaten dizuegu. Badakizue Facebookeko orrialdean Arrasaten gertatutako edozein konturen inguruan aritu zaitezkeela eta, gero, guk dena txukun-txukun jasoko dugula.